Pakita Zabaleta

Francisca "Pakita" Zabaleta Zabaleta (Leitza, 1948) nafar pedagogoa da. Madrilgo Complutense Unibertsitatean pedagogia (1964) eta psikologia (1967) ikasi ondoren, El euskera en la enseñanza en Navarra tesiari esker Bartzelonako Unibertsitatean (1987) doktoratu zen.

Pakita Zabaleta
Bizitza
JaiotzaLeitza, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Ibilbide profesionala

Eskola publikoetan irakasle, San Fermin ikastolan orientatzaile, eta Nafarroako Gobernuan hizkuntza normalizazio-lanetan aritu zen, Hezkuntza Departamentuko lehen Euskara Unitateko (1985-1988) eta Hizkuntza Politikako Plangintza Ataleko buru (1991-1997) izan zelarik. Gero Nafarroako Unibertsitate Publikoan Gizarte Psikologiako irakasle titular aritu zen (1998-2012), erretiroa hartu arte.[1]

Lanak

Zenbait argitalpen:

  • Euskal irakaskuntza Nafarroan: normalizaziorako oinarriak (1986)
  • Bigarren hizkuntzaren irakaskuntza murgiltze-ereduan (1994)
  • Euskara Nafarroan: 1991ko biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuaren datu soziolinguistikoak (1995)

Errekonozimenduak

  • 2019ko abenduan Iruñeko Kondestablearen jauregian Hemen baditun 14 erakusketan omendu zuten, XX. mendean zehar euskararen sustapen eta normalizazioaren alde arituriko emakumeak omentzeko erakusketa.[2][3][4]
  • 2021eko azaroaren 26an Ohorezko euskaltzain izendatu zuten.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.