Pakita Arregi

Frantziska "Pakita" Arregi Goenaga (Areso, Nafarroa Garaia, 1935eko irailaren 9a) Soziologia eta Po­litika Zientzietan Dokto­rea da eta erretiroa hartu arte, Euskal Herriko Unibertsitatean kate­dra­duna izan zen, Euskal Hiz­kuntza eta Hezkun­tzaren Soziologia irakasten zituen.[1]

Pakita Arregi

Bizitza
JaiotzaAreso, 1935eko irailaren 9a (88 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: frantziska-arregi-goenaga

Joannes Etche­berri Andereño Eskolan (1964ean sortua), zuzendari izan zen. Bertako ikas­leen­tzako euskarazko lehen gaitasun-proben antolaketa berak egin zuen, baita Ikastoletan lanean ari ziren eta Irakasleen Eskolan sar­tzeko titulua behar zuten andereñogaientzat Batxilergoko Ikastaroen antolaketa ere; EHUaren ohorezko irakaslea izan zen 2005ean eta EIRE, Euskal Irakasleen Elkartearen irakasle emeritu izendatu zuten 2007an.

2008an, klandestinitatean lan egin zuten andereñoei emandako Sabino Arana saria hartu zuen. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria ere jaso zuen, 1960ko hamarkadako andereñoei zuzendua.

Irakaskuntzan ez ezik, ikerketan ere ibili da, eta lanaren eta hezkuntzaren soziologia eta euskararen alfabetatze arloetan lan ugari argitaratu ditu. 2010ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen. Txertoak 2022an Joanes Etxeberri andereñoen erresidentzia liburua argitaratu zion.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.