Paiute
Paiuteak Ipar Amerikako izen bereko bi herri indiarrak dira.
Paiute herriak xoxon herriaren familiakoak dira. Uto-azteka familiako hizkuntza bat erabiltzen dute eta XIX. mendera arte egungo Estatu Batuetako hego-mendebalean bizi ziren. Hegoaldeko paiuteak Utah, Arizona, Nevada eta Kalifornia arteko lurretan bizi ziren eta erreserbetan itxi zituzten XIX. mendean Estatu Batuetako agintariek, kolonizatzaile zuriekiko liskarrik gabe ia. Iparraldeko paiuteak Nevada, Oregon eta Kaliforniako estatuen artean bizi ziren aldera zabaldu ziren. 1840tik aurrera, kolonizatzaile eta meatzari zurien aurkako borrokan jardun zuten eta guztiz menderatu zituzten 1874an.
4.000 paiute inguru dira gaur egun.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.