Paisleyko abadia
Paisleyko abadia (ingelesez: Paisley Abbey) Eskoziako Paisley herriko eliza ezaguna da, Eskoziako elizari dagokiona. A mailako eraikina izendaturik dago.
Paisleyko abadia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Renfrewshire |
Koordenatuak | 55°50′42″N 4°25′13″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1163 (egutegi gregorianoa) |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Ondarea | |
LB38910 | |
Webgune ofiziala | |
Historia
VI edo VII mendeetan San Mirin irlandar monjeak eraikitako kapera bat izan liteke Paisleyren jatorria. Agiri handirik gordetzen ez bada ere, Glasgow eta Govanekin batera Strathclyde Erresumako erdigune erlijiosoa izan bide zela uste da. Clunyko abadiaren menpeko prioratoa ezarri zen Andre Mariari, Jakueri, Mirini eta Milburgari dedikatua eta 13 monje etorri ziren Clunyk Shropshiren zuen prioratotik. bertan 1163an eta 1245ean abadia maila eman zitzaion.
1307an Eduardo I.a Ingalaterrakoak erre egin zuen eta XIV mendean berreraiki egin zuten. Garai hartan William Wallace bertan ikasle izan zela uste da. Bruce eta Estuardo errege familiek lagundu zuten abadia. Roberto II.a Eskoziakoa bertan jaio zen eta Roberto III.a Eskoziakoa bertan hobiratua dago.
XV eta XVI mendeetan hainbat alditan suteak izan zituen eta dorre nagusia erori ere egin zitzaion eta ondorioz nahiko egoera penagarrian gelditu zen. Eskoziako Erreformaren ondoren Eskoziako elizaren parte bihurtu zen.
Gaur egun mendebaldeko zatiak zutik dirau eta meza ematen da bertan, baina ekialdeko zatiko harriak eraikinak egiteko erabili izan dira mendeetan zehar. 1858 eta 1928 artean iparraldeko portxea eta ekialdeko koroa berreraiki ziren.
Iruditegia
- Barnealdea.
- Koroa.
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)