Pagotxa

Pagotxa edo pagatxa (Trifolium incarnatum) Europan hazten den Trifolium generoko landare mota bat da. Leguminosoen familiako landare belarkara. Lore gorriak dituen hirusta da eta antzina abereak bazkatzeko landatzen zen. Dirudienez, Frantziatik etorritako hazia da pagotxa, eta duen kolore gorri bizia adierazteko "rouge farouche" izendatzen zen landare hori, eta farouche horretatik omen dator pagotx deitzea.

Pagotxa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaTrifolieae
GeneroaTrifolium
Espeziea Trifolium incarnatum

Ingurumenaren baldintzak

inguru epel eta azpitropikaletakoa da. Ez ditu muturretako tenperaturak jasaten, ez oso altuak ezta ere oso baxuak, lehorteak ere ez ditu gustuko. Ez du itzala gustuko. Lurzoru desberdinetan garatzeko gauza da baina pH neutrokoak edo azidotasun baxukoak (pH 6-7) nahiago ditu.

Urtean zehar 20 eta 50 zentimetro artean hazten den landarea da. Lorea gorriluna izaten da eta udaberrian eta udan loratzen da.

Erabilerak

Abereek oso gustko duten bazka da. Ongarri bezala ere erabilia da, lurzoru pobreen ezaugarriak hobetzeko, pagotxa loreetan dagoenean biomasa begetala hartu eta lurazpian sartu egiten da.

Herri kulturan

Gauza on bat erraz edota merke lortzen badugu, mauka edo "pagotxa" dela esaten da[1], izan ere, pagotxa landarea abere-bazka oso estimatuta zen.

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia: "pagotxa".» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.