Pagadi-esneki berde

Pagardi esneki berdea (Lactarius blennius) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Janezina.

Pagardi esneki berdea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius blennius
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 3 eta 10 cm. arteko diametrokoa. Hasieran ganbila, baina laster zabaltzen da eta pixka bat zilbor forma hartzen du, azkenean inbutu formara pasatzeko. Ertza mehea eta kiribildua. Azala oso likatsua eta distiratsua. Gris-marroi-oliba kolorekoa, bazter argiagoarekin eta zirkulu zentrokideetan dauden orban txiki ilunagoekin.

Orriak: Itsatsiak edo apur bat dekurrenteak, estu eta meheak, zuri-krema kolorekoak eta ukitzean grisez zikintzen dira.

Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Gaztetan oin betea, gero hutsa, likatsua eta kolore gris-berdexkakoa, kapela baino zurbilagoa eta orban txiki ilunagoekin.

Haragia: Lodia, hauskorra, zurixka, baina gris-berdexka kapelaren azalpean eta oinaren azalaren azpian. Ez du usain nabarmenik eta zapore garratza du.

Esne oso ugari, zuria, gero gris-olibara pasatzen dena eta garratza.[2]

Lactarius blennius

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna

Ezinda jan haragiaren minagatik.[3]

Nahasketa arriskua

Lactarius fluens-ekin, baina hau handiagoa da, kapela oso zonatua du eta latex-a ez da gris bihurtzen. Lactarius circellatus antzekoa da, baina kapela zonatua du eta orriak kolore hori-okre kolorekoak.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean agertzen da, baso nahasietan talde handiak osatuz, pagadietan batez ere.[5]

Banaketa eremua

Europa, Oman, Errusia, Ingalaterra Berria eta Zeelanda Berria.

Galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 148 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 418 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 524 or. ISBN 524..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 365 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.