Pag (uhartea)

Pag uhartea (kroazieraz pâːɡ ahoskatua; latinez: Pagus, italieraz: Pago, alemanez: Baag) Kroaziako Lika-Senj eskualdeko uharteetako bat da, Kroaziako bosgarrena azaleran eta seigarrena populazioari dagokionez.

Pag (uhartea)
Datu orokorrak
Garaiera349 m
Motauharte
Luzera60 km
Azalera285 km²
Geografia
Map
Koordenatuak44°29′11″N 14°57′15″E
UTC orduaUTC+01:00
KokapenaAdriatikoa
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboaPrimorje-Gorski Kotar eskualdea
Eskualde geografikoKvarner
Ur-gorputzaAdriatikoa

Geografia

Uharte luzea da, 60 km-ko luzera eta 2 edo 10 km-ko zabalera du, guztira 302.47 kilometrotako kostaldea. Ipar-mendebaldeko eremua malkartsua da eta bertan dago punturik garaiena Sveti Vid (San Vito, 348m). Hegoaldea berriz laua da. Nekazaritzarako lur aproposa da eta mahatsa, barazkiak, fruituak eta olibak hartzen dira bertan. Bi herri ditu, Pag (4.350 biztanle) eta Novalja (3.663), eta hainbat herrixka txiki.

Ekonomia

Tradizionalki Pag gatz ekoizpenera dedikatu izan da nagusiki. Jarduera honen lehenengo aipamena 999 urtekoa da, baina erromatarren garaian ere horretan aritzen zirela uste da. Kroaziako lehen haize-errotak bertan ezarri ziren.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.