Paenungulata
Paenungulata (grezieraz ia ungulatuak) ugaztun karedun klado bat da. Gaur egungo Proboscidea (elefanteak), Sirenia (manatiak) eta Hyracoidea (damanak) biltzen ditu. Sinonimo gisa erabili da Mesaxonia hitza.
Paenungulata | |
---|---|
Eozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Baliorik ez | Paenungulata [[|]] |
Ikerketa molekularrek ugaztunen eboluzioaren inguruko ikuspuntua guztiz aldatu dute. Paenungulatuak jada ez dira Perissodactyla, Artiodactyla eta Cetacearen ahaide gertuko gisa ikusten eta, beraz, euren oin mota bi aldiz garatu da, gutxienez, eboluzioan zehar.
Sailkapena
- Proboscidea
- Sirenia
- Hyracoidea
- †Embrithopoda
- †Desmostylia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.