Paektu mendia
Paektu mendia[1] edo Changbai mendia[1] (txinera tradizionalez: 長白山; txinera sinplifikatuz: 长白山; Hangul: 백두산; Hanja: 白頭山; mantxueraz: Golmin Šanggiyan Alin), Txinako Herri Errepublika eta Ipar Korea arteko mugan dagoen sumendia da. Txinan dauden sumendi aktibo bakanetakoa.
Paektu mendia | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.744 m |
Prominentzia | 2.593 m |
Mota | mendi, Geruza-sumendi eta lurralde |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°59′34″N 128°04′38″E |
Honen parte da | Five Mountains of Korea (en) |
Mendikatea | Changbai Mendiak |
Estatu burujabe | Ipar Korea |
Ipar Koreako probintzia | Ryanggang |
City of North Korea | Samjiyon |
2.744 metroko altuera dauka eta Changbai mendikateko mendirik altuena da. Horrez gain, Mantxuria eta Koreako penintsulako mendirik altuena da.
Mugak
Iparraldean Changbai Mendiak eta hegoaldean Baekdudaegan Mendiak.
Sumendiaren ezaugarriak
Estratosumendia da, sumendiaren egituraren goialdean, galdararen barruan Zeruko Aintzira izeneko lakua dago (koreeraz: 천지; txineraz: 天池). Sumendiaren azken erupzioa 1903an izan zen[2].
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- www.volcano.si.edu
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Paektu sumendiari buruzko informazioa.
Artikulu hau Ipar Koreako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.