Padua

Padua[1] (italieraz Padova) Italiako ipar-ekialdeko hiria da, Venetoko eskualdekoa, Paduako probintziako hiriburua. 93,03 km²-ko eremua du eta 2015ean 210.295 biztanle zituen[2]

Padua
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Veneto
ProbintziaPaduako probintzia
Posta kodea35121–35143
ISTAT kodea028060
Geografia
Koordenatuak45°24′23″N 11°52′40″E
Map
Azalera93.03 km²
Altuera12 m
MugakideakAbano Terme, Albignasego, Cadoneghe, Legnaro, Limena, Noventa Padovana, Ponte San Nicolò, Rubano, Saonara, Selvazzano Dentro, Vigodarzere, Vigonovo, Vigonza eta Villafranca Padovana
Demografia
Biztanleria206.496 (2023ko urtarrilaren 1a)
−3.944 (2018)
alt_left 110.153 (%53,3) (%48,2) 99.577 alt_right
Dentsitatea2.219,67 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 1183
Telefono aurrizkia049
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBoston, Iași, Nancy, Handan, Coimbra, Cagliari, Friburgo, Beira, Zadar, Simferopol eta Oxford
Katastro kodeaG224
Sailkapen sismikoa4 (Oso txikia)
MatrikulaPD
Hizkuntza ofizialaitaliera eta Veneziera
comune.padova.it

Historia

Erromatar hiria zen K.a. 215. urtean. Alarikok (409) eta Atilak (452) bipildu zuten hiria V. mendean, eta lombardiarren eskuetara igaro zen ondorengo urteetan. Frederiko II.a Germaniako enperadoreak unibertsitate bat sortu zuen Paduan 1222. urtean, Zuzenbidearen irakaskuntzan oso ospetsu egin zena. Hirian guelfoen eta gibelinoen arteko borrokak izan ziren XIII. mendean, eta borroka horien ondorioz Carrara familiaren agindupean geratu zen hiria (1318-1405). 1405. urtean Veneziaren eskuetara igaro zen.

1797an austriarren esku utzi zuen Napoleonek hiria, Veneto guztiarekin batean (Campoformioko hitzarmena); 1848an Austriako Inperioaren aurka matxinatu zen. Italiako hiria da 1866tik aurrera. Lehen Mundu Gerran, Paduatik hurbil sinatu zuten austriarrek arma uztea (1918).

Klima

    Datu klimatikoak (Padua 1961–1990, muturrekoak 1946–1990)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 22.9 24.8 29.4 32.5 35.0 38.2 37.2 34.0 29.0 21.9 16.8 38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.7 8.8 13.1 17.5 22.4 26.0 28.4 27.9 24.5 18.8 11.5 6.5 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.2 4.7 8.3 12.5 17.0 20.7 23.0 22.4 19.2 13.8 7.6 3.1 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.4 0.5 3.5 7.4 11.6 15.3 17.5 16.9 13.8 8.8 3.7 -0.4 8.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -19.2 -15.4 -8.2 -1.8 0.8 4.5 6.5 8.6 5.2 -1.6 -6.9 -10.0 -19.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 70.4 56.9 67.0 68.1 78.6 88.0 64.2 79.8 58.2 65.5 86.7 62.4 845.8
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 6.8 6.0 7.1 7.9 9.0 8.8 6.2 6.4 5.5 6.1 7.5 6.1 83.4
Eguzki orduak 68.2 107.4 142.6 162.0 207.7 246.0 297.6 279.0 186.0 127.1 81.0 46.5 1951.1
Hezetasuna (%) 80 73 69 70 69 70 68 69 71 74 77 81 73
Iturria: Servizio Meteorologico[3][4]

Biztanleria

Ekonomia

Merkataritza eta industria (ehun artifizialak, janari industria, mekanika industria eta kimina industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondarea

Arte lan garrantzitsuak ditu hiriak: XIII. mendeko katedrala, XIII. mendeko San Antonio basilika (Donatelloren brontzeak), Scrovegni familiaren kapera (Giottoren freskoak), San Antonio eskola (Tizianoren pinturak).

Paduar ezagunak

Erreferentziak

  1. Padua Euskaltzaindiaren 157. arauan
  2. Bilancio demografico anno 2015 (dati provvisori) Comune:Padova. demo.istat.it (Noiz kontsultatua: 2016-01-20).
  3. STAZIONE 095 PADOVA: medie mensili periodo 61 - 90. Servizio Meteorologico, clima.meteoam.it (Noiz kontsultatua: 2016-01-21).
  4. Padova Brusegana: Record mensili dal 1946 al 1990. Servizio Meteorologico dell’Aeronautica Militare, climaintoscana.altervista.org (Noiz kontsultatua: 2016-01-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.