Paderneko eliza (Melgaço)

Paderneko eliza Paderne freguesian dago, Melgaço udalerrian, Viana do Castelo barrutian, Portugalen.

Paderneko eliza (Melgaço)
Convento de Paderne
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaViana do Castelo
Portugalgo udalerriaMelgaço
FreguesiaPaderne
Koordenatuak42°05′23″N 8°16′27″W
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaViana do Casteloko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea

    Monumentu Nazional gisa sailkatuta dago 1910eko ekainaren 23az geroztik.

    Historia

    Elizaren eraikuntza 1248an hasi zuten, aurretik han zegoen monasterio bateko buruak aginduta.

    XVII eta XVIII. mendeetan berritze lanak egin zizkioten, leihoak, aldareak eta barruko estalkiak ere aldatu zituzten.

    2021ean eraikina birgaitzen hasi ziren, 1.053.390,50 euroko inbertsioarekin. Eraikinak kontserbazio arazo larriak zituen, aireztapena eta drainatze sistema zaharkituak dituelako, eta ura eliza barrura sartzea zelako.

    Ezaugarriak

    Gurutze latindar oinplanoa du, erromanikoa. Fatxada nagusi bat du. Atariak kapitel txikiak ditu eta loreekin eta landareekin apaindua dago. Hauek estilo gotikoan egindako berrikuntza batean gehitu zitzaizkion.

    Transeptuaren iparraldeko besoan dimentsio handiko beste atari bat dago.

    Galeria

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.