Padang poni
Padang ponia Indonesiako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Padang ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Indonesia |
Sinonimoak | Padang zaldia |
Bere hedapen nagusia Sumatra uhartean dago. Indonesia aldeko gainontzeko poni arrazen antzekoa da; Javako poni, Timordar ponia...
Arrazaren historia
Indonesiako gainontzeko poni arraza gehienetan antzera, kolonizatzaile holandesek asko eragin zuten arrazan egindako hautaketen bidez.
Arrazaren ezaugarriak
- Altuera soin gurutzera: 127 cm.
Indonesiako beste hainbat poni arraza
Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik gabe uhartedian haibeste uharte izateak, irlen artean poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar ponia, eta Sumba eta Sumbawa poniak[2].
Kanpo estekak
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.