Paco Marí Blanco
Francisco Marí Blanco, Paco Marí bezala ezaguna, (Madril, 1914ko abuztuaren 15 - Donostia, 1972ko maiatzaren 20) Madrilen jaiotako argazkilaria izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Donostiara joan zen bizitzera eta Pascual Marín argazkilariarekin lan egin zuen.
Paco Marí Blanco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1914ko abuztuaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Guadalajara Madril Donostia |
Heriotza | Donostia, 1972ko maiatzaren 20a (57 urte) |
Familia | |
Aita | Francisco Marí |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Lantokia(k) | Gipuzkoa |
Biografia
Argazkilarien familia batean jaioa, Paco Marí Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen. Gerra garaian Madrilgo errepublokanoaren argazki asko egin zituen. Iruñeako Sanferminetan Maria Teresa Pacual ezagutu zuen, Pascual Marín argazkilari tuterarraren alaba. Ezkondu ziren eta 1945an Paco Marí bere aitaginarrebak Donostian zuen argazki-dendan hasi zen lanean. 1952an, Pascual Marín hil zenean, Pacok negozioa eraman zuen bera hil arte, 1972an.
Obra
Paco Marínen lanak hedabide askotan agertu ziren, besteak beste, La Voz de España, Marca eta The Associated Press eta EFE prentsa agentzietan. Zezenzale amorratua, Ruedo aldizkariaren korrespontsala izan zen, bestetik. NODOko kameralari izan zen ere bai.
Paco Marínek Donostiako milaka argazkiak atera zituen, urte haietako testigantza garrantzitsua utzirik.