Paca Blanco

Paca Blanco Díaz (Madril, 1949ko otsailaren 13a) espainiar feminista, ekologista, antifaxista, antinuklearra, antikapitalista eta pentsioduna da. Ekologistak Martxan taldearen sortzaileetakoa izan zen, eta Hipotekak Kaltetutakoen Plataformaren parte da, besteak beste.

Paca Blanco

(2022)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisca Blanco Díaz
JaiotzaMadril, 1949ko otsailaren 13a (75 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzaile ekologista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaEkologistak Martxan
Hipotekak Kalteturikoen Plataforma
Mugimenduafeminismoa
Ekologismoa
Antifaxismoa
mugimendu antinuklearra
Antikapitalismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Madrid En Pie Municipalista (en) Itzuli

Twitter: soyantinuclear Edit the value on Wikidata

Biografia

Francisca Blanco Díaz Madrilen jaio zen 1949ko otsailaren 13an. Aita preso politiko errepublikanoa izan zen, eta kontzentrazio-eremu batean egon zen ia hil arte. Aita hil zenean, 16 urte zituen Pacak.[1] Bost seme-alabaren ama zela atera zuen eskola-graduatua.[1] Unibertsitate arautura joatea gustatuko zitzaiokeen, baina ezinezkoa izan zitzaion. Harentzat, bizitza da ikasi nahi dutenei irakasten dien unibertsitatea. Asko irakurtzen zuen. Gaztetan, Marx, Troski eta Engelsen liburu debekatuak bilatzen zituen. Irakurri, eta aitak jasan behar izan zituen bidegabekeria guztiak pentsatzen zituen, baita erreformatorioetan berak ikusi eta sufritu zituenak ere. Irakurtzen zuena inguruan ikusten zuenarekin erlazionatzeko gaitasuna zen, harentzat, kulturaren oinarria. Espainiako hainbat herritan bizi izan da, eta lan-bizitza "irregularra" izandakoa. Ahal zuen tokian lan egin behar izan zuen, seme-alabak aurrera ateratzeko, lanaren kalitateari begiratu gabe.[2][1]

Aktibista ibilbidea

Ekologistak Martxan taldearen sortzaileetako bat izan zen. Mugimendu Iberiko Antinuklearraren, Extremadurako Antinuklear Foroaren eta Recuperar Valdecañas plataformaren parte da.[3] Ecologistas en Acciónetik, energia-pobreziari eta energia-aurrezkiari buruzko hitzaldiak eman ditu Madrilen.[4] Generoa eta energia taldean, Energia Eredu Berriaren aldeko Plataforman (Px1NME) eta Trantsizio Energetiko Ekofeministaren aldeko Emakumeen Sarean parte hartzen du.[5][6]

Valdecañasko legez kanpoko eraikuntza

2006. urtean, piraguista batzuek dei bat egin zieten Ecologistas en Acción taldekoei Tajo ibaia lehor zegoela esateko. Alarmak piztu eta turistentzako urbanizazio proiektu bat zegoela abian jakin zuten, José María Gea eraikitzaileak sustatutako luxuzko resort bat izan zena.[7][8] Blanco El Gordo herrian bizi zen, Madrildik hurbil, eta han modu onean bizi zen. Berak eta bere bikotekideak etxe bat zaharberritu zuten beren eskuekin.[2] Herri horretan urbanizazio bat eraikitzen hasi ziren legez kanpo, eta, Extremadurako Ecologistas en Acción elkartearen koordinatzaile gisa, salatu egin zuen.[9]

2007. urtean, Ecologistas en Acción elkarteak auzitegietara eraman zuen Isla Marina de Valdecañas, (Valdecañasko Itsas Uharteko) luxuzko gune turistikoa legez kanpo eraikitzea, Extremaduran, hiru ingurumen-babeseko eremu batean eraikia (HBBE, BGL eta Natura 2000 Sarea).[10] Extremadurako Batzordeak, orduan Juan Carlos Rodríguez Ibarra buru zuela, dekretu bat onetsi zuen Valdecañas uhartean Eskualde Intereseko Proiektu (BEP) gisa eraiki ahal izateko.[9]

2011. urtean, Extremadurako Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zien, urbanizazioak BEP izateko beharrezko baldintzak ez zituelako, eta eraisteko agindu zuen. Batzordeak Gorenera jo zuen. 2011n, kultura-arloko pertsonek eta gizarte-mugimenduetako ordezkariek elkartasun-agiria sinatu zuten Blancorekin, agintari publikoen pasibotasunarekin izandako erasoen ondorioz.[11] Blancok Extremadura utzi zuen 2011n, 2007az geroztik bizi zen herrian jasandako jazarpenagatik, legez kanpoko eraikuntza salatzeagatik.[9][12]

2014, 2019 eta 2022an ere, zenbait epaik legez kanpo eta irregularki legeztatutako konplexu bat eraisteko agindu dute berriro.[13][14][15][16]

Almaraz zentral nuklearrak

Ecologistas en Acción Extremaduratik eta Cerrar Almaraz Antinuklear Plataformak (PACA), 2008tik, ibilaldiak eta kontzentrazioak deitu zituzten Cáceresko Almaraz I eta II zentral nuklearrak ixtea eskatzeko. Zentral horien funtzionamendu-baimena 2010ean amaitzen zen, baina beste 20 urtez luzatu zen, matxura sistematikoak izan arren.[17][18][19]

Hipotekak ukitutakoen plataforma

Valdecañasen eraikuntza salatzeagatik jasotako jazarpenagatik El Gordo utzi ondoren, Madrilera joan zen bere bikotekidearekin, garai hartan Brasilen bizi zen semearen etxera. Etxebizitza Madrilgo Etxebizitza eta Lurzoruaren Udal Enpresarena zen (EMVS). 2015etik bere egoera arautzeko eta alokairu soziala kobratzeko zain dago. Eskatzen dioten guztiaren baldintza falta duela alegatu diote. Horregatik, administrazioak okupatzat hartzen du. Ama eta alaba zaindu ditu hil ziren arte, eta minbizia duen laguna zaintzen du. 600 €-ko pentsioarekin bizi dira. Madrilgo Hipotekak Kaltetutakoen Plataformaren (PAH) parte da.[20]

PAHn egoteari eta energia-borrokari esker, ulertu dut etxebizitza duina ez dela etxebizitza soilik, hornidurak ere badira. Energia eskubidea da, ezinbestekoa da gure bizitza garatzeko, hala nola airea, ura edo elikadura.[1]

Ibilbide politikoa

2019an, 12. hautagaia izan zen Izquierda Unida hauteskunde-koalizioko (Madril) hauteskundeetan En Pie Municipalista (IU-MpM), Madrilgo udal-hauteskundeetarako.[5]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2022: Historias del Poder y la Vida dokumentalean jasotako hiru testigantzetako bat. Hirigintzako eta ingurumeneko ustelkeriaren aurkako borrokaren testigantzak, Pablo Llorcak eta Manuel Ruízek zuzendua.[21]
  • 2020: Fabricando Mujeres 2.0, Al Bora Films-ek SETEM Hego Haizea enpresarentzat egindako dokumentala, kontsumo kapitalistan dauden indarkeria matxistei buruzkoan agertzen da (min. 9:10).[22]

Erreferentziak

  1. «Paca Blanco: “Debo decir que nunca he tenido miedo, pero a veces he tenido que pedir protección”» www.elsaltodiario.com.
  2. Pérez-Lanzac, Carmen. (2014-02-07). Un lugar protegido... ¡lo estará por algo!. ISSN 1134-6582..
  3. Antinuclear, Movimiento Ibérico. (2021-07-09). «Presentación en Cáceres del manifiesto antinuclear del MIA» Movimiento/Movimento Ibérico Antinuclear.
  4. «La pobreza energética mata» www.elsaltodiario.com.
  5. «Paca Blanco: “Hay que salirse del oligopolio eléctrico"» 65 y más - El diario de las personas mayores 2019-04-06.
  6. «La pobreza energética en la XIX Semana de la Ciencia y de la Innovación | UC3M» www.uc3m.es.
  7. «"Se quedaron con un espacio protegido en el pantano de Valdecañas que es de todos" | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net.
  8. Cobos, Alba. (2020-07-02). «Paca Blanco, Ecologistas en Acción: "No se tiran porque allí viven grandes de España"» cadena SER.
  9. Franco, Inmaculada. (2011-03-19). La ecologista gana y se va del pueblo. ISSN 1134-6582..
  10. «La ZEPA de Valdecañas se declaró con arreglo a la ley • Ecologistas en Acción» Ecologistas en Acción 2022-04-20.
  11. Press, Europa. (2011-03-16). «Rosa Regás, Carlos Taibo y Alberto San Juan figuran en un manifiesto de apoyo a Paca Blanco» www.europapress.es.
  12. «La ecologista Paca Blanco cede ante el acoso» El Periódico Extremadura 2011-01-15.
  13. Viúdez, Juana. (2014-02-06). El Supremo ordena derribar un complejo turístico en un área protegida de Cáceres. ISSN 1134-6582..
  14. Sánchez, Esther. (2019-11-20). El Constitucional anula la recalificación que respaldó el complejo de lujo de Valdecañas. ISSN 1134-6582..
  15. Pérez-Lanzac, Carmen. (2022-02-14). «“La historia de Valdecañas es la de ‘Bienvenido, Mister Marshall”» El País.
  16. redaccion. (2022-02-08). «Valdecañas: 16 años de conflictos y una demolición millonaria» Canal Extremadura.
  17. «MARCHA CONTRA LA CENTRAL NUCLEAR DE ALMARAZ, EN EXTREMADURA | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net.
  18. Confidencial, El. (2009-08-01). «Ecologistas en Acción pide el cierre de Almaraz tras nueva avería» elconfidencial.com.
  19. Press, Europa. (2009-01-07). «La Plataforma Antinuclear Cerrar Almaraz considera un "chantaje" condicionar su prórroga a un plan de inversiones» www.europapress.es.
  20. «Las otras caras de la okupación» www.elsaltodiario.com.
  21. «Madrid: Presentación del documental "Historias del poder y la vida" • Ecologistas en Acción» Ecologistas en Acción.
  22. Mujeres, Fabricando. (2020-12-02). Fabricando Mujeres 2.0. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.