Pabloenekoa etxea
Pabloenekoa etxea Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen etxe bat da. Getariako Alde Zaharrean dago, Elkano kaleko 21. zenbakian.
Pabloenekoa etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getariako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Getaria |
Koordenatuak | 43°18′14″N 2°12′16″W |
Ondarea | |
EJren ondarea | 62 |
Eremu honetan XVI eta XVII. mendeetako etxe bikainak daude, horietako bat hauxe da, garai batean Pablo Agoteren jabetzakoa izana, hortik datorkio izena.
XVIII. mendean Bonetxeatarren senideak ziren Agotetarren artean ere itsasgizon, esploratzaile eta merkatari handiak izan ziren kideak egon ere bazeuden. Hauen artean Manuel Agote Bonetxea zegoen, 1779. urtera arte Makao eta Canton hirietan Filipinetako Errege Konpainiako faktorea izan zena. Bere zientzia jarduera nabarmentzekoa da, Alessandro Malaspinaren esplorazio itsas-bidaietan nabigatu eta igarotako lekuetako etnografia, historia, nautika eta kosmografiako datu ugari bildu baitzituen. Bere lehengusua Domingo Bonetxea itsasgizon ospetsua izan zen, 1772. urtean Tahiti uhartediaren deskubritzailea.