Pablo Sorozabal Serrano
Pablo Sorozábal Serrano (Madril, 1934ko abenduaren 16 - Madril, 2007ko irailaren 6), musikagile, idazle eta itzultzaile espainiarra. Pablo Sorozabal musikagilearen semea, Euskal Herriarekin lotura handia izan zuen.[1] Argazkilari gisa ere lan interesgarriak plazaratu zituen.[2]
Pablo Sorozabal Serrano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pablo Sorozábal Serrano |
Jaiotza | Madril, 1934ko abenduaren 16a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2007ko irailaren 6a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta musikagilea |
Biografia
Pablo Sorozabalen eta Enriqueta Serrano abeslariaren semea, Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioan musika ikasi zuen; baita ere piano Manuel Carra maisuarekin. Donostian, bestetik, Francisco Escuderorekin konposizioa. Izan ere, beti oso autodidakta izan zen. Londresko Royal School of Music onartua, haren amaren heriotza gertatu zenean Madrilen aitarekin gelditzea erabakia zuen. Donostian eta Aia bizi izan zen. Teresa Gómez-ekin ezkondu zen; Teresa Antonio Gómez Cano margolariaren alaba zen. Bi seme-alabak izan zituen: Pablo eta Teresa.
Literatura lanak
- Lloro por King Kong, 1989, bere lehen eleberria. ISBN: 978-84-86780-08-1
- La calle es mentira, poesia liburua. Lan honekin 1985an Irun Saria irabazi zuen. ISBN:
978-84-7580-585-6
- La última palabra, Pio Baroja saria, 1986.[2] Jaime Chávarri zinemara erama zuen Tierno verano de lujurias y azoteas izenburuarekin.
Cuadernos Hispanoamericanos eta Hora de poesía aldizkarien kolaboratzailea izan zen.
Musika lanak
Oso genero desberdinetan aritu zen:
- Opera:
Tierra Roja (1967). Alfonso Sastreren liburu batean oinarrituta Sorozabalek libretoa eta musika egin zuen.
- Kantak orkestarekin:
"Cantos de Amor y Lucha I" (1964), 5 Lieder, Miguel Hernández eta Rafael Alberti poemetan oinarrituta. "Cantos de Amor y Lucha II" (1965), 5 Lieder Rafael Alberti poemetan oinarrituta. "Cantos de Amor y Paz I" (1967), 7 Lieder Gloria Fuertesen poemetan oinarrituta. "Cantos de Amor amargo" (1968), 3 Lieder Miguel Henándezen poemetan oinarrituta.
Lan ugari egin zituen. Azkena Walt Whitmanren poema baten gainean eginiko For you edo Democracy (1970).
- Ereserkiak:
1983an Himno de la Comunidad Autónoma de Madrid ereserkiaren musika egin zuen. Letra de Agustín García Calvo idazlearena da.
- Antzerkirako musika:
¡Ay Carmela! eta Kabaret para tiempos de Krisis antzezlanetarako musika.
Aitarekin, Pablo Sorozabal Las de Caín zarzuelaren musika egin zuen. Libretoa Álvarez Quintero anaiena zen. 1958an Madrilgo Zarzuelako Antzokian taularatu zen, arrakastarekin plazaratutako azkenetariko zarzuela izanik.
Itzulpenak
Hiru hizkuntzetatik itzulpenak egin zituen: alemana, frantsesa eta ingelesatik. Besteak beste, idazle hauen lanak itzuli zituen: Franz Kafka, Theodor Fontane Günter Wallraff eta Büchner.