Pablo Ilarregi
Pablo Ilarregi Alonso (Lizarra, 1808 – Iruñea, 1874) nafar historialaria, legegizona eta poeta izan zen. Salamancan egin zituen zuzenbide-ikasketak. Iruñeko Udaleko idazkari izendatu zuten 1840. urtean. Espainiako Historia Akademiako kidea, Nafarroako arte eta historia monumentuetarako batzordeko lehendakariordea eta Gorteetako diputatua izan zen, besteak beste. Obra nagusiak: Defensa del ferrocarril de Pamplona a Francia por los Alduides (1857), Reglamento para las secciones del Vínculo de la ciudad de Pamplona (1862), Del origen del Fuero General de Navarra y su autoridad legal (1869) eta Memoria sobre la ley de modificación de los Fueros Navarros (1872). Nafarroako hizkuntzei buruzko artikuluak ere idatzi zituen El País Vasco-Navarro agerkarian (1870, La lengua vascongada eta La lengua provenzal en Navarra).
Pablo Ilarregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1808ko urtarrilaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Iruñea, 1874ko urtarrilaren 6a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, legelaria, poeta eta politikaria |
Kidetza | Historiaren Errege Akademia |
![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |