Pablo Fusto

Pablo Hernan Fusto, pilota arloan Fusto deituraz ezaguna (Buenos Aires, Argentina, 1980ko ekainaren 4a) palari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Innpala enpresarekin.[1][2] Profesionaletako lehendabiziko partida 2003an jokatu zuen, Bilboko Deportivo pilotalekuan. Buruz buruko gaur egungo txapelduna da, eta txapelketa hori bost aldiz irabazi du, azken lauak jarraian;[3] horrenbestez, uneko palaririk hoberena da.

Fusto
Izen osoa:Pablo Hernan Fusto
Jaiotza data:1980ko ekainaren 4a (43 urte)
Jaioterria:Buenos Aires (Argentina)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa: Innpala
Postua:aurrelaria
Pisua: 95 kg
Debutatze data: 2003ko urriaren 16a
Debutatze pilotalekua: Club Deportivo (Bilbo)

Kirol lorpenak

  • Buruz buruko munduko txapelduna: 2009, 2012, 2013, 2014, 2015
    • Buruz buruko munduko txapeldunordea: 2008
  • Binakako munduko txapelduna: 2008, 2012
  • Euskadiko zortzi eta erdiko txapelduna: 2006, 2008, 2010
  • Binakako Euskadiko txapelduna: 2005, 2006, 2007, 2009
  • Buruz buruko Euskadiko txapeldunordea: 2008
  • Buruz buruko Bizkaiko txapelduna: 2012

Erreferentziak

  1. «Fusto», Innpala enpresaren webgunean.
  2. (Gaztelaniaz) EFE: «Fusto logra su quinto mundial al derrotar al navarro Ibargarai», Diario de Navarra, 2015-01-24.
  3. (Gaztelaniaz) «El argentino Pablo Fusto logra su quinto título mundial de pala», Punto Pelota, 2015-01-24.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.