Pablo Elgezabal
Pablo Elgezabal Iturri (Cienfuegos, Kuba, 1907ko martxoaren 22a - Errigoiti, Bizkaia, 2003ko azaroaren 7a) pilota munduan Kirru bezala ezaguna, eskuz pilotaria izan zen.
Kirru | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Pablo Elgezabal Iturri | |||
Jaiotza data: | 1907ko martxoaren 22a | |||
Jaioterria: | Cienfuegos ( Kuba) | |||
Heriotza data: | 2003ko azaroaren 7a (96 urte) | |||
Heriotza herria: | Errigoiti ( Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | Atzelaria | |||
Debutatze data: | 1926 |
Kubako Cienfuegosen 1907an (batzuen ustez 1908an) jaioa, gurasoak euskaldunak zituen. Umea zela Gernikara joan zen. Bere ile horia zela eta Kirru ezizena hartu zuen.
1926an Bizkaiko txapelketan debutatu ondoren, 1928 eta 1936 artean bere une gorenak bizi zen. Excelsior egunkariak antolaturiko txapelketetan Juan Bautista Azkaraterekin aritu zen. Gerra hasi baino lehen, Etxabe IV.arekin batera, Atano III.aren areriorik nagusiena bazen ere, ez zuten inoiz elkarren kontra jokatu.
1940 eta 1942an buruz buruko txapelketan parte hartu zuen.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.