Pablo Armando Fernández

Pablo Armando Fernández Pérez (Central Delicias, 1930eko martxoaren 2a - Habana, 2021eko azaroaren 3a) Kubako idazle, poeta, eleberrigile, itzultzaile, saikeragile eta antzerkigile garrantzitsua izan zen. Sari garrantzitsuak eskuratu zituen Amerikan zein Europan, esaterako, 1996an, Kubako Literatura Sari Nazionala eman zioten.[1]

Pablo Armando Fernández
Bizitza
JaiotzaHabana, 1930eko martxoaren 2a
Herrialdea Kuba
HeriotzaHabana, 2021eko azaroaren 3a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, dramagilea, eleberrigilea, idazlea eta antzerkigilea
Jasotako sariak
Genero artistikoaantzerkia
olerkigintza

Biografia

Bere jaioterrian lehen ikasketak egin ondoren, 1945ean Estatu Batuetara joan zen, eta New Yorkeko Washington Irving High Schoolen ikasi zuen. Zenbait ikastaro ere egin zuen Columbiako Unibertsitatean. 1959an Kubara itzuli zen. Lunes de Revolución aldizkariaren zuzendariordea (1959-1961) eta Casa de las Américasko erredakzio-idazkaria (1961-1962) izan zen. Kubako Britainia Handiaren enbaxadako kultura aholkularia izan zen (1962-1965). Kubaren ordezkari gisa Europako batzar eta topaketa ugarietan ibili zen. Literatur sari garrantzitsuen epaimahaikide izan zen, bestetik, Casa de las Americas sarian eta Cervantes sarian tartean.

Poesia, eleberria, antzerkia eta saiakera idatzi zituen. Bere obra intimismotik arlo sozialarekin konprometitua izatera igaro zen.

Obra

Hona hemen bere lan ezagunenak:

Poesia

  • Salterio y lamentación (1953)
  • Nuevos poemas (1955)
  • Himnos (1961)
  • El libro de los héroes (1964)
  • Campo de amor y de batalla (1984)
  • El sueño, la razón (1988)
  • Aprendiendo a morir (1995)

Eleberriak

  • Los niños se despiden, Casa de las Américas, Habana, l968
  • El vientre del pez, Unión, Habana, 1989; Alfaguara, Madril, 1990, Planeta, Buenos Aires, 1991.
  • Otro golpe de dados, Editorial Letras Cubanas, Habana, 1993.

Saiakerak

  • De Memorias y anhelos, Habana, Unión, 1998.

Sariak

Asko dira. Hona hemen batzuk:

  • 1963an, Casa de las Américas sariaren aipamena El libro de los héroes olerki liburuarekin.
  • 1996an, Kubako Literatura Sari Nazionala
  • 1968an, Casa de las Américas saria, Los niños se despiden eleberriarekin.
  • 1969an, Adonáis Olerki Sariaren akzesita Un sitio permanente lanarekin.
  • 2008an, Turkiako Pen Kluben Yunus Emre saria.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.