PSV Eindhoven
PSV Eindhoven edo Philips Sport Vereniging Eindhoven Herbehereetako Eindhoven hiriko futbol talderik onenetakoa da, Liga eta Kopa palmaresari dagokionez bigarrena. Hainbat liga eta kopa irabazteaz gain 1988an Europako Kopa irabaztea lortu zuen, hau eskuratzen duen hirugarren talde herbehereetarra da. Etxeko partidak Philips Stadionen jokatzen ditu.
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezizena(k) | Boeren ("Baserritarrak"), Rood-witten ("Zuri-gorriak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1913 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Philips Stadion edukiera: 35.000 lagun inaugurazioa: 1913 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Eredivisie | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
![](../I/PSV_Kampioenselftal_1929.jpg.webp)
Historia
Gerra aurreko urteak
Eindhoveneko Philips lantegiko langileek beren aisialdirako Philips Elftal taldea sortu zuten 1910an baina diru arazoak zirela eta talde berria eratu behar izan zuten 1913an, Philips Sport Vereniging Eindhoven. Hainbat kiroletan hartzen zuten parte baina 1916an agertu zen futbol taldea. 1915 arte ez zen lehen mailara igo eta 1929an lortu zuen lehenengo Liga txapelketa.
50eko hamarkada
Gerra amaitu eta 1950an izugarrizko denboraldia egin zuen Liga eta Kopa irabazi baitzituen. 1955ean Europako Kopa jokatu zuen, lehenengo talde holandarra izan zelarik.
70eko hamarkada
René eta Willy van de Kerkhof anai bikiak 1973an fitxatu eta garai eder bati hasiera eman zion. 3 Liga eta 2 Kopa irabazi zituen, baina are garrantzitsuagoa zena, UEFA Kopa eskuratu zuen 1978an.
80ko hamarkada
1984ean Guus Hiddink jokalari ohia entrenatzailearen laguntzaile bihurtu zen eta 1987an entrenatzaile hartu zuten. Bere eskutik iritsi zen taldearen "urrezko aroa". Lau liga jarraian eskuratu zituen eta hiru kopa ere bai. 1988an Europako Kopa eskuratu zuen SL Benfica penaltietan garaitu zuelarik. Jokalari handiak zituen, Ruud Gullit (1987 arte) eta Ronald Koeman.
90eko hamarkada
1990an Hiddinkek taldea utzi eta Bobby Robson ingelesak hartu zuen ardura. Ronaldo eta Romário brasildarrak fitxatu zituzten baina ez zuten esperotako emaitzarik lortu.
XXI mendea
Mende berrian Europa mailan emaitza aipagarririk lortu ez badu ere Herbeheretan talde nagusietako bat izan da 6 Liga eta bi Kopa eskuratu dituelarik. Zazpi urteren ostean 2015ean Liga irabazi zuen eta hurrengo urteetan ere maila bikainean ibili da beste bi liga eskuratuz.
Uniformea
Historikoa
|
|
|
Azken urteak
|
|
|
|
|
2023/2024 Taldea
2023ko uztailaren 20an eguneratua.
|
|
Palmaresa
Herbehereetan: 47
- Herbehereetako futbol liga (24): 1928–29, 1934–35, 1950–51, 1962–63, 1974–75, 1975–76, 1977–78, 1985–86, 1986–87, 1987–88, 1988–89, 1990–91, 1991–92, 1996–97, 1999–00, 2000–01, 2002–03, 2004–05, 2005–06, 2006–07, 2007–08, 2014-15, 2015-16, 2017-18.
- Herbehereetako futbol kopa (11): 1949–50, 1973–74, 1975–76, 1987–88, 1988–89, 1989–90, 1995–96, 2004–05, 2011–12, 2021-22, 2022-23.
- Johan Cruyff Kopa (12): 1992, 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2003, 2008, 2012, 2015, 2016, 2021.
Kontinente arteko Futbol Kopa
- Txapelduna(0)
- Finalista (1): 1988.
Europako Kopa
- Txapelduna (1): 1988.
Europako Superkopa
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 1988.
UEFA Kopa
- Txapelduna (1): 1978.
Jokalariak
- René van de Kerkhof (1973-83).
- Willy van de Kerkhof (1973-88).
- Ruud Gullit (1985-87).
- Ronald Koeman (1986-89).
- Ronaldo (1994-95).
- Phillip Cocu (1995-98 eta 2004-07).
- Dmitri Khokhlov (1997-99).
- Ruud van Nistelrooy (1998-2001).
- Patrick Kluivert (2006-07).
Entrenatzaileak
- Guus Hiddink (1987-90 eta 2002-06).
- Bobby Robson (1990-92 eta 1998-99).
- Ronald Koeman (2006-07).
Euskal taldeen aurkako partidak
Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan PSV Eindhovenek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2021-22 | UEFA Europa League | Liga fasea | PSV Eindhoven Real Sociedad | 2-2 3-0 | Real Sociedad PSV Eindhoven |
Kanpo estekak
- (Nederlanderaz)(Ingelesez)(Gaztelaniaz)Webgune ofiziala