PSR B1257+12

PSR B1257+12, PSR 1257+12 bezala ere laburtua, Virgo konstelazioan dagoen pultsar bat da. Lurretik 980 argi-urteko distantziara dago. Aleksander Wolszczan poloniar astronomoak aurkitu zuen 1990ean Areciboko irratiteleskopioa erabiliz. Milisegundoko pultsar bat da, neutroi izar moduko bat, eta pultsazio periodoan anomaliak zituelako aurkitua izan zen, ikertzaileak pultsu ez erregular horien jatorria bilatzera eraman zituena. Izarrak 6,22 milisegundoko errotazio periodoa du.

PSR B1257+12

PSR B1257+12 sistemaren irudikapen artistikoa.
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0
Konstelazioa Virgo
Igoera zuzena 13h00m01s
Deklinazioa +12° 40' 57"
Itxurazko magnitudea (V)?
Ezaugarriak
Mota espektralaneutroizko izarra
U−B kolore indizea?
B−V kolore indizea?
Aldakor motaPulsar
Zehaztasunak
Masa1.5 inguru M
Erradioa~0.00002 R
Argitasuna? L
Tenperatura? K
Metaltasuna?
Errotazioa0.006219 s
Adina3 × 109 [1] urte
Beste izendapenak
PSR J1300+1240

Planetak

1992an, Areciboko behatokian, Aleksander Wolszczan eta Dale Fraillek pultsarrak bere inguruan orbitatzen ari ziren bi planeta zituela aurkitu zuten. Hauek izan ziren pultsar bat orbitatzen zuten aurkitutako lehen exoplanetak. Aurkikuntzak planetak soilik sekuentzia nagusiko izarrak orbitatzen aurkitzea espero zuten astronomo ugari harritu zituen. Baina ziurgabetasunak inguratu zuen sistema, baina lehenago PSR 1829-10 pultsarraren inguruan orbitatzen aurkitutako planeta baten ustezko aurkikuntza kalkuluetan eginiko akatsen ondorioz baztertu behar izan baitzen. Beranduago, beste planeta bat gehiago aurkitu zen. Gainera, sistema honek asteroide gerriko bat edo Kuiper gerriko bat izan dezakeela detektatu da.

PSR B1257+12ko planetak[1]
Planeta Masak
(ME)
Erdiardatz nagusia
(UA)
Orbita periodoa
(egunak)
Eszentrikotasuna
A >2,01 0,19 25,262 0
B >4,3 0,36 66,5419 0,186
C >3,9 0,46 98,2114 0,0252
¿D? 0,0004 2,6 1250  ?

Uste denez, planetak garai batean Jupiter bezalako gasezko erraldoien nukleo harritsuak izan daitezke, edo supernoba baten hondakinen ondorioz sortutako bigarren planeta eraketa baten ondorioa. Supernobaren aurreko izarraren planeten hondakinak izanez gero, nukleo harritsu erraldoidun gasezko erraldoiak izango lirateke, horien atmosferak supernobaren talka uhinak ezabatuko zituztenak.

A, B eta C planetak.

PSR B1257+12ko planetak Atik Dra izendatzen dira pultsarrerako duten bataz besteko distantziaren arabera, ohiko izarren inguruan orbitatzen duten planeten kasuan ez bezala, zeintzuk aurkitutako lehen planetaren arabera izendatzen diren.

PSR B1257+12 A

PSR B1257+12 A barnealderen dagoen planeta da, eta pultsarrarekiko 0,19 unitate astronomikoko distantziara dago, bataz beste 25 eguneko orbita periodoarekin. 1997an planeta hau eguzki haizeak eratu zuela esan zen, baina hipotesi hau gezurtatua izan da. Gutxi gora-behera Lurra baino bi aldiz masiboagoa da, egundaino aurkitutakoen artean masarik gutxien duenetako bat delarik.

PSR B1257+12 B

PSR B1257+12 B bigarrena da pultsarrarekiko distantzia orbitalari dagokionez, bataz beste 0,36 unitate astronomikoko distantziara dagoelarik eta 66 eguneko orbita periodoarekin. Planeta hau Lurra baino lau bider baino masiboagoa da. B eta C planetak elkarrengandik gertu daudenez, perturbazio neurgarriak eragiten dituzte bakoitzaren orbitetan. Espero zen bezala, perturbazioak planetak benetakoak zirela baieztatuz aurkitu ziren. Bi planeten masa zehatzak, euren inklinazioak bezala, planeta bakoitzak bestearekin dituen interferentziak kalkulatuz neurtuak izan ziren.

PSR B1257+12 C

PSR B1257+12 C hirugarren planeta da pultsarrarekiko distantzia orbitalaren arabera, bataz beste 0,46 unitate astronomikoko distantziara dagoelarik eta 98 eguneko orbita periodoarekin. Lurra baino ia lau aldiz masiboagoa da.

Balizko asteroide objektua (PSR B1257+12 D)

Pultsarretik 2,6 unitate astronomikoko distantziara dagoen eta 3,5 urteko orbita periodoa duen asteroide motako objektu baten existentzia susmatzen da. Objektua hain txikia da ez dagoela planetatzat hartzerik, baina beste izar batean aurkitutako gure Eguzki sistemako Kuiper gerrikoko objektuen antzeko lehen kometa edo asteroidea da. Litekeena da objektu hau pultsarraren inguruan dauden objektu txikiz osatutako gerriko bateko kiderik handiena izatea. Bere gehienezko masa 0,2 Plutoikoa da (0,0004 Lurrekoa), eta bere bataz besteko diametroa 1000 kilometrokoa da. Alabaina, objektu honen existentzia ez da baieztatu.

Erreferentziak

  1. Konacki, M., Wolszczan, A.. (2003). «Masses and Orbital Inclinations of Planets in the PSR B1257+12 System» The Astrophysical Journal 591 (2): L147–L150.  doi:10.1086/377093. Bibcode: 2003ApJ...591L.147K..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.