PLC
Kontrolatzaile logiko programagarriak edo PLC-ak (ingelesez: programmable logic controller) industria automatizazioan erabiltzen diren gailu elektronikoak dira.
PLCak 1960ko hamarkadaren amaieran asmatu ziren, General Motors enpresan, industriak orduan ohikoak ziren kontrol sistemak (Erreleak, etengailuak, eta abar) ordezkatzerakoan teknologia berrietan aurkitutako konponbide eraginkorrak zirela eta.
Gaur egun kontrolatzaileek makinen, fabriken eta prozesu industrialen aribide logikoa kontrolatzeaz gain, eragiketa aritmetikoak egin ditzakete, eta baita kontrolerako estrategiak gauzatzeko seinale analogikoak maneiatu ere.
Beraien oinarrizko egitura, ate logiko bi edo gehiagotan datza. AND edo OR ate logikoak izan ohi dira eta hauek programatzaileak egin gura den funtzio logikoaren arabera konektatu behar ditu. ABEL edo VHDL hizkuntzan programatu ohi dira, baina gaitasun handietako aplikazioetan FPGAk erabiltzen dira.
Egun, PLCak beste kontrolatzaile batzuekin konektatu daitezke LAN edo sare lokal batean.
Azken urteotan, automatizazio-etxeek errele logiko programagarri edo PLR (ingelesez: Programmable Logic Relay) deritzeten produktuak merkaturatu dituzte. PLR direlako horiek PLCen antzekoak dira, baina hauek baino sarrera-irteera kopuru gutxiago dute. Beraz, PLRak industria arinean erabiltzen dira batez ere.
PLC banatzaileak
Hauek dira PLCen salmentan aritzen diren enpresa nabarmenenak:
- ABB Ltd
- Beckhoff
- Honeywell
- Mitsubishi
- Omron
- Panasonic
- Rockwell Automation
- Siemens
- Trend Controls
PLCaren egitura
PLCen egitura bi multzo handitan banatu daiteke: barne egitura eta kanpo egitura. Barne egitura softwareari (PUZ eta sarrera/irteeren interfazeak) dagokio eta kanpo egitura hardwareari.
Barne egitura
Bi dira PLC baten barne egituraren atal nagusiak: PUZ eta Sarrera/irteeren modulua(S/I).
Prozedura Unitate Zentrala (PUZ)
Hauxe dugu PLC baten zati garrantzitsu eta konplexuena, beste era batean esanda, kontrolatzailearen burmuina dela esan genezake. PUZ mikroprozesatzaile eta memorietan oinarrituta dago eta kontrol unitate, programatzailearen barne memoria (RAM), tenporizadore, kontagailu, errele motako barne memoria eta S/I en irudiz osotuta dago. Bere zeregina sarreren seinaleen egoera irakurtzea , kontrol programa exekutatzea eta ondoren irteerak gobernatzea da abiadura handiarekin. PUZaren barnean funtzio bakoitzerako erabiliko den memoria aurkituko dugu:
- Erabiltzailearen programaren memoria: Exekutatzean, hemen sartzen da programa.
- Datu taularen programa: datu motaren arabera, guneetan banatzen da(memoria markak, tenporizadoreak…).
- Memoriaren sistema: hemen programa sistemak monitorizatzen duen makina kodean dago eta automatak daukan mikroprozesatzaileak exekutatzen du zuenean.
- Biltegiratze memoria: erabiltzailearen programa biltegiratzeko erabiltzen den kanpo memoria da. EPROM, EEPROM edo Flash motatakoa izan daiteke.
Sarrera eta irteeren interfazeak (S/I)
Sarreren atalak, interfazearen bidez, sarrera gailuetatik edo hargailuetatik (ibilbide amaierak, sentsoreak …) datozen seinaleak PUZren hizkuntzara kodifikatzen ditu. Honez gain, badu zirkuitu elektronikoak babesteko zeregina ere, seinalek hauen eta hargailuen artean banaketa elektrikoa eginez.
Irteerei dagokionez, euren zeregina sarrerek alderantzizkoa da, hau da, PUZtik datozen seinaleak deskodifikatu egiten ditu, eta hauek anplifikatu ondoren lan elementuetara (lanpara, erreleak, kontagailuak, elektrobalbulak…) bidaltzen ditu. Hemen ere bada zirkuituak babesteko interfazerik. Kanpo-gailu mota ugari existitzen direnez, S/I modulu ezberdinak daude eta bakoitza seinale mota bat kudeatzeko erabiltzen da.
Hauek dira moduluak:
- Sarrera diskretuko moduluak
- Irteera diskretuko moduluak
- Sarrera analogikoko moduluak
- Irteera analogikoko moduluak
Kanpo egitura
PLC baten kanpo egiturari buruz hitz egitean, honen itxura fisikoari, honen blokeei edo banatuta dagoen elementuei buruz egiten dugu.
- Egitura trinkoa: Egitura honen berezitasuna elementu guztiak bloke beran dituela da, hots, elikatze-iturria, PUZ, memoriak, S/I, etab. bloke berean ditu.
- Egitura amerikarra edo egitura erdimodulatua: Egitura honetan S/I moduluak PLC-tik banatuta daude. Horrela, bloke finko batean PUZ, memoriak eta energia iturria daude eta S/I moduluak beharrezko diren txartel edo blokeetan.
- Egitura europarra edo egitura modulatua: Funtzio bakoitzari modulu bat dagokio. Programazio unitatea kable baten bidez konektatzen da.
PLCen sailkapena gamaren arabera
Gamaren arabera, PLCak hiru taldetan sailkatzen dira: Gama baxukoak, gama erdikoak eta gama altukoak.
- Gama baxuko automatek egitura trinkoa izan ohi dute. Euren prozesu potentzia mugatua da eta makina txiki edo aginte koadroak kontrolatzen dituzte.
- Gama erdiko PLCek egitura amerikarra izan ohi dute.
- Gama altuko kontrolatzaileek egitura modulatua izaten dute eta malgutasun handia eskaintzen dute.
PLC-en aplikazio industrialak
PLCak aplikazio eremu oso zabala dauka bere diseinuaren ezaugarriak direla eta. Hardware eta softwarearen etengabeko eboluzioaren ondorioz, eremu hau gero eta zabalagoa da.
Funtsezko erabilera du maniobra prozesu, kontrol eta seinalizazio prozesua beharrezkoa den hornikuntzetan. Hau dela eta, industriako eremu gehienetan parte hartzen duen gailu bat dugu kontrolatzaile logiko programagarria.