PFC Cherno More Varna

PFC Cherno More Varna (bulgarieraz Професионален футболен клуб Черно Море Варна, "Cherno More Varna Futbol Klub Profesionala"), Bulgariako futbol taldea da, Varna hirikoa. XX mendearen hasieran Bulgariako lau liga irabazi zituen, baina ordutik titulu bakarra du, 2015eko Kopa.

PFC Cherno More Varna
Ezizena(k)Моряците (marinelak)
Sorrera1913
Futbol zelaiaTicha Stadium
edukiera: 8.250 lagun
inaugurazioa: 1968 (2008an berriztua)
PresidenteaBulgaria Marin Marinov
EntrenatzaileaBulgaria Ilian Iliev
LigaBulgariako Liga
2022-236.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

1913an Varnako itsas akademian sortu zen taldea. SC Vladislav Varna izenarekin hiru liga irabazi zituen 1920ko hamarkadan eta 1938an laugarren bat, oraingoan Tcha Varna izenarekin. Bigarren Mundu Gerraren ondoren hiriko taldeen arteko hainbat fusio gertatu ziren eta taldearen izenak aldaketa handiak izan zituen. Kirol emaitzak ordea apalak izan ziren.

2006an Bulgariako Kopako finala jokatu zuen eta 2008an ere finalista izan zen, baina bietan galtzaile atera zen. Urte honetan bosgarren bukatu zuen liga eta UEFA Kopan aritu zen. Hurrengo urtean hirugarren egin zuen, orain arteko posturik onena. Azken denboraldietan erdi-behekaldean aritu da. 2015ean azkenik lortu du Bulgariako Kopa irabaztea, Levski Sofia 2-1 garaituz.

Palmaresa

Bulgarian: 6

  • Liga (4): 1925, 1926, 1934, 1938.
  • Kopa (1): 2015.
  • Bulgariako Superkopa (1): 2015.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.