P. G. T. Beauregard
Pierre Gustave Toutant-Beauregard (St. Bernard parrokia, Louisiana, 1818ko maiatzaren 28a - New Orleans, 1893ko otsailaren 20a) militar konfederatua izan zen. Estatu Batuetako Gerra Zibila Fort Sumterren aurkako erasoarekin hasi zen 1861eko apirilaren 12an.
P. G. T. Beauregard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Gustave Toutant de Beauregard |
Jaiotza | St. Bernard parrokia (Louisiana), 1818ko maiatzaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | New Orleans, 1893ko otsailaren 20a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Metairie Cemetery (en) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Estatu Batuetako Akademia Militarra 1838) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra, artilleryman (en) , asmatzailea, idazlea, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Confederate States Army (en) Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Gradua | maior jeneral brigadier general (en) jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Estatubatuar-Mexikar Gerra Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila Fort Sumterko gudua Bull Rungo lehen gudua Shiloheko gudua Second Battle of Fort Wagner (en) Second Battle of Petersburg (en) Battle of Bentonville (en) |
Jatorri frantseseko familia katoliko batean jaio zen. Ingeniaritza zibil eta militarra ikasi zuen West Pointeko Akademian eta ingeniarien ofizial gisa parte hartu zuen Estatubatuar-Mexikar Gerran. 1861ean Estatu Batuetako armada utzi eta konfederatutako armadako lehen brigadier jenerala bihurtu zen.
Gerra zibilean Bull Rungo lehen gudua irabazi zuen eta armada zuzendu zuen Shiloheko guduan eta Corintheko setioan. Petersburg hiria ere arrakastaz defendatu zuen. Harreman txarrak izan zituen Jefferson Davis presidentearekin eta beste jeneral batzuekin
Gerra ostean Louisianara itzuli zen eta beltzen eskubide zibilak defendatu zituen.