Pāli Canon
Pāli kanona, Theravada Budismo korronteko eskritura bilduma da, Paliera hizkuntzan idatzia.[1] Ezagutzen den hindu kanon zaharrena da, Tamrashatiya eskola budistak garatua.[2][3][4]
Tipitaka
Pali Canona Tipitaka gisa ezagutzen da, edo "Hiru Saski"; izan ere, barnean zituen eskuizkribuak, palmera lehorren hostoetan idatziak, hiru saski desberdinetan gorde ohi ziren.
Vinaya-pitaka
Vinaya-pitaka, edo Disciplinaren Saskia (Monastikoa), Tipitakako edo Pali Canoneko lehen dibisioa da, Sanghako bizitza monastikoaren oinarria osatzen duena. Monjeen (bhikkhunis emakumeak, bhikkhus gizonak) bizitzak erregulatzen dituen arauak barne hartzen ditu, baina bizikidetzarako prozedurak ere baditu. Horrez gain, etiketa konbentzioak ere baditu, bizitza monastikoaren barnean dauden beste kide batzuekin zein jarraitzaile laikoekin armonia lortzeko irakaspenak ematen dituzte. Dena den, Vinaya-pitaka ez da soilik arau zerrenda bat, arau bakoitza sortu zuen istorioak ere barne hartzen ditu; Budak Sangharen barruan sortzen ziren arazoak nola konpontzen zituen kontatzen da, nola komunitatearen barneko armonia mantentzen zuen adierazteaz gain. Sei bolumenez osatzen da Saski hau.
Sutta-pitaka
Sutta-pitaka, edo Diskurtsoen Saskia, diskurtso edo sermoien multzoa da, Buda bera aitortzen da egile gisa, eta batzuetan, bere gertueneko dizipuluei. Saski edo Pali Canon honek irakaspen budisten bihotza barne hartzen du. Zati luzeena izanik, sermoi edo Suttak bost bolumen desberdinetan banatzen dira, Nikaya izena ere hartzen dutenak (bolumenen zenbatekoa PTS edizioaren berdina da, Pali Text Society).
1. Dīgha Nikāya, edo 34 Bilduma "Diskurtso Luzeak" (3 bolumen).
2. Majjhima Nikaya, edo 150 Bilduma "Diskurtso Ertainak" (3 bolumen).
3. Samyutta Nikaya, edo 7.762 "Diskurtso Harremandu", 56 azpiatal (samyutta) ditu (5 bolumen).
4. Anguttara Nikaya, edo 9.950 Bilduma "Gai Baten Inguruko Diskurtsoak Gorantzko Ordenan", artikuluen zenbatekoaren arabera multzokatuak, zerrendetan ematen dira (1etik 11ra), (5 bolumen).
5. Khuddaka Nikaya, 15 "Testu Txiki" dira, 20 bolumenetan banatzen direnak. Tematika anitzeko testuak barne hartzen ditu, horietako asko bertsotan daude idatzita, Kanoneko material zaharrenetarikoa eta berriena daukate.
- Khuddaka-patha, errezitatuak izateko prestatutako "Irakurketa Motzak".
- Dhammapada, edo "Dhammaren inguruko Bertsoak", 423 bertso motzez osatutako bertso-multzo ospetsua da, gai etikoak jorratzen ditu zati handienean. Bere ospea erreflexatua ikusten da hizkuntza okzidentaletara itzuli diren zenbatekoak ikusita.
- Udana, laurogei sutta botz dira, "Inspirazioaren Bertso"etan oinarritzen direnak.
- Itivuttaka, edo "Esan zen bezala": 112 sutta motz dira.
- Sutta-nipata, "Diskurtso Multzoa", bertsotan idatzitako 71 sutta multzoa dira, Atthakavagga bezalako material zaharra barne hartzen dute.
- Vimana-vatthu, "Mansioen inguruko Istorioak", berpizkunde jainkotiarren ingurukoak.
- Peta-vatthu, "Hildakoen istorioak, errenazimendu espektralen ingurukoak.
- Thera-gatha, "Adinekoen bertsoak", lehenengo monjeetariko batzuk argiztapena nola lortu zuten kontatzen duen pasartea da.
- Theri-gatha, "mojen bertsoak"
- Jataka, una colección de 547 "Historias sobre Nacimientos", sobre las vidas pasadas del Buda, con la finalidad de ilustrar temas de moral. Las historias completas se relatan en el comentario, que se basa en los versos, que son canónicos; el conjunto comprende 6 volúmenes. Aunque se trata de una sección del Canon bastante tardía, y que probablemente ha incorporado muchas leyendas populares de la India, es extremadamente conocida y se utiliza con frecuencia en los sermones.
- Niddesa, "iruzkina" Sutta-nipataren zati bati eginikoa.
- Patisambhida-magga, Abhidhamma motako analisia da dotrinako gai batzuen ingurukoa (2 bolumen).
- Apadana, "Pasarteak" monjeen pasatutako bizien inguruko testua, Thera-gatha eta Theri-gathan agertzen direnak.
- Buddhavamsa, "Buden Kronikak", izandako 24 Buden inguruko testua.
- Cariya-pitaka, "Jokabidearen Saskia", pasatako bizitzetan Gotamaren jokabidearen ingurukoa, bodhisatta baten perfekzioak akumulatzen joan zena.
Abhidhamma-pitaka
Abhidhamma-pitaka, edo Ikasketa gehigarrien Saskia beste bi Saskietan aipatzen diren printzipio dotrinalak jorratzen dituen testu multzoa da. Printzipio hauek berriro antolatzen dira hirugarren multzo honetan eta adimenaren eta materiaren natura aztertzen duen egitura berri bat erabiliz egituratzen dira. Bederatzi testuz osatua dago, hamairu bolumenetan banatuak, edizio batean.
Erreferentziak
- Gombrich, Richard F.. (2006-06-27). Theravada Buddhism: A Social History from Ancient Benares to Modern Colombo. (2. argitaraldia) Routledge doi: . ISBN 978-0-203-01603-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
- Nhất Hạnh, Thích. (1999). The heart of the Buddha's teaching : transforming suffering into peace, joy & liberation : the four noble truths, the noble eightfold path, and other basic Buddhist teachings. Rider ISBN 0-7126-7003-3. PMC 59379627. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
- Maguire, Jack. (2001). Essential Buddhism : a complete guide to beliefs and practices. Pocket Books ISBN 0-671-04188-6. PMC 47054191. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
- Harvey, Peter. (2012). An Introduction to Buddhism: Teachings, History and Practices. (2. argitaraldia) Cambridge University Press doi: . ISBN 978-1-139-05053-1. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).