Pío Moa
Luis Pío Moa Rodríguez (Vigo, Galiza 1948), galiziar eskuin muturreko artikulugile eta idazle bat da.
Pío Moa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Pío Moa Rodríguez |
Jaiotza | Vigo, 1948 (75/76 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | Pío Moa Banga |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Parte-hartzailea
|
Diktadura Frankistan, Espainiako Alderdi Komunista eta GRAPO ezker muturreko talde armatuko kide izan zen, 1974an bietatik kaleratu zuten arte.
Hortik aurrera, bere gaztaroko ezker muturreko joera alboratu eta eskuin muturrera igaro zen, bere liburu, artikulu eta hitzaldien bidez frankismoa zurituz eta Fronte Popularraren aurkako jarrera garbia erakutsiz. Espainiar nazionalismoaren alde eta euskal abertzaletasuna eta kataluniar independentismoaren aurka etengabe jo ohi du.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.