Pío Cabanillas Alonso
Pío Cabanillas Alonso (Madril, 1958ko abenduaren 9a) espainiar abokatu, enpresaburu eta politikoa da. Unión de Centro Democrático (UCD) alderdiko ministro Pío Cabanillas izan zenaren semea, 1998an Espainiako Irrati Telebistako zuzendari izendatua. Madrilgo Unibertsitate Complutensean egin zituen Zuzenbide-ikasketak eta 1980an lizentziatu zen. Estatu Batuetan sakondu zituen ikasketak, eta, harrezkero, komunikabideen inguruko legegintzaren alorreko aditu gisa lan egin zuen Europan eta Estatu Batuetan. 1985etik aurrera, Europar Batasunaren inguruko zenbait erakundetako kide izan zen, eta, 1989an, New Yorkera aldatu zen News Corporation komunikabideen taldeko abokatu orokor laguntzailearen kargua hartzera. 1991n, PRISA taldean sartu zen; 1993an, Sogecableko zuzendari orokor eta, handik hiru urtera, PRISAko nazioarteko harremanetarako zuzendari hautatu zuten; 1998an, Espainiako Irrati Telebistako zuzendari izendatu zuten, eta 2002an utzi zuen kargu hori. Harrezkero, enpresa pribatuan dihardu.
Pío Cabanillas Alonso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1958ko abenduaren 9a (65 urte) (65 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | Pío Cabanillas Gallas |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta politikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi Popularra |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.