Pêr-Jakez Heliaz
Pêr-Jakez Heliaz, Pêr-Jakez Heliaz edo frantsesez Pierre Hélis (1914ko otsailaren 17a, Pouldreuzig, Bretainia – 1995eko abuztuaren 13a, Kemper, Bretainia) bretoi idazle, olerkari, antzerkigile eta kazetari bat izan zen. Bretainieraz nahiz frantsesez idatzi zuen. Bretainieraz mintzatzen zen baserritar familia batean jaio eta hezi zen. Frantsesa eskolan ikasi zuen, Kemper eta Roazhonen ikasten segituz. 1946-1975 artean Kemperreko Eskola Normalean letra klasikoak irakatsi zituen.
Pêr-Jakez Heliaz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre-Jacques Hélias |
Jaiotza | Pouldreuzic, 1914ko otsailaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Quimper, 1995eko abuztuaren 13a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rennesko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa bretainiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria eta irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ar Falz (en) Ligue de l'enseignement (en) |
Mugimendua | proletarian literature (en) |
Izengoitia(k) | Pierre-Jakez Hélias |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
1946ko abenduaren 21ean berak eta Pierre Tréposk bretoierazko irratia aireratzen hasi ziren, iragarkiak eta antzezlanak aurkeztuz. 1948an Cornouaille Jaialdiaren bultzatzaileetako bat izan zen baita denboraldi batez bertako aholkularia ere. 1950ean Brud aldizkaria sortu zuen. Bretainiar nazionalismoko joera pragmatikoenekin lerrokatu zen, Ar Falz eta Emgleo Breiz taldeetako kidea izateaz gain, Parisko La Bretagne aldizkarian kronikak idatzi eta Ouest-France aldizkarian bere idazlanetako zatiak argitaratu zituen. 1971ean Breizh o veva (Bretainia bizirik) bretainierazko lehenbiziko telebista saioan parte hartu zuen.
1980an Claude Chabrolek Le cheval d'orgueil (Harrotasun zaldia) filma zuzendu zuen, bere izenburu bereko Le Cheval d'orgueil liburuaren zinemarako egokitzapena.