Pè a Corsica
Pè a Corsica Korsikako alderdi politiko nazionalista bat da, Korsikarako autonomia gehiago eskatzen duena. Zehazki, koalizio bat da[1], uhartean aktibo dauden bi korsikar alderdi nazionalistena: Femu a Corsica, autonomista moderatua eta Corsica Libera, biziki independentista dena.[2] Lehenak 2015eko Frantziako eskualdeetarako hauteskundeen lehen txandan botoen % 17,62 eskuratu zituen eta bigarrenak % 7,73.[3] Gilles Simeoni autonomista da burua.[4][5] 2017ko lurralde hauteskundeetarako berritu zen aliantza.[6]
Pè a Corsica | |
---|---|
Datuak | |
Mota | koalizio politikoa |
Herrialdea | Frantzia |
Ideologia | Korsikar nazionalismoa |
Agintea | |
Lehendakaria | Gilles Simeoni |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2015 |
Desagerpena | 2021 |
Koloreak |
Aurrekariak
Korsikar nazionalismoak uharteak Frantziatik autonomia gehiago, edo independentzia osoa, izateko eskaerak 1920ko hamarkadatik egin izan ditu. Orduan sortu zen mugimendua, Korsikako Ekintza Alderdia (Partitu Corsu d'Azzione/Parti Corse d'Action) Bastiako herrian sortzearekin batera . 2003an Korsikak eskumen gehiago izateko egin zen erreferenduma galdu egin zen gutxigatik. 70. urtetik 2014ra arte, borroka armatua burutzen zuen talde bat, FLNC, aktibo egon zen uhartean. 2012an, inkesten arabera babes gehiago zuen Frantzia barruan autonomia gehiagorekin jarraitzeko aukerak (51%) [7] independentziak baino (% 10-15ean aurrera egin ezinik).[7]
Hauteskundeetako emaitzak
2015eko abenduko Frantziako eskualdeetako hauteskundeetan, Pè a Corsicak 51 eserlekuetatik 24 lortu zituen. Bastiako alkate Gilles Simeonik hauteskundeak irabazi zituen bozken % 35,34arekin.[8] Jean-Guy Talamoni, Corsica Liberako buruak, honakoa esan zuen: "40 urtetako ibilbidea egin dugu honaino iristeko. Korsika ez da Frantziako administrazio soil bat - herrialde bat, nazio bat, herri bat da"[9].
2017ko abenduaren hauteskundeetan aurreikuspen guztiak gainditu zituen Pè a Corsica koalizioak, eta gehiengo absolutua lortu zuen Korsikako Asanbladan [10], botoen %56 eta 41 eserleku lortuta. Horren ondorioz, Jean-Guy Talamoni abertzalea Korsikako Asanbladaren lehendakaria izendatu zuten.
Erreferentziak
- (Frantsesez) Voici les 51 noms de la liste "Per a Corsica". (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- Berria.eus. «Indartzeko moduan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- (Frantsesez) l'Intérieur, Ministère de. «Résultats des élections régionales 2015» http://www.interieur.gouv.fr/Elections/Les-resultats/Regionales/elecresult__regionales-2015 (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- (Frantsesez) VIDEO. Gilles Simeoni vainqueur des territoriales 2015 : liesse à Ajaccio. (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- (Frantsesez) «Territoriales : le nationaliste Gilles Simeoni, nouvel homme fort de la Corse» France 3 Corse ViaStella (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- (Frantsesez) «Ce qu'il faut savoir avant les élections territoriales du 3 décembre en Corse» RTL.fr (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- (Frantsesez) «Les Corses et leur perception de la situation sur l’île - IFOP» www.ifop.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- Berria.eus. «Abertzaleen garaipen historikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- (Ingelesez) Willsher, Kim. (2015-12-14). «Corsican nationalists win historic victory in French elections» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- Korsika: Ziklo politiko berria hastear NAZIOGINTZA, 2018-01-9an