Pärnu
Pärnu (ˈpærˑnu ahoskatua; alemanez: Pernau; polonieraz: Parnawa) Estoniako hego-mendebaldean dagoen hiri bat da, Pärnuko badian, kokatua, itsasertzean, eta Rigako Golkoan (Itsaso Baltikoa). Udatiarrentzako hiri erakargarria da hotel, jatetxe eta hondartza handiak baititu. Pärnu ibaiak hiria zeharkatzen du eta hiriak aireportua ere badu.
Pärnu Pärnu | |
---|---|
city (en) | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Estonia |
County | Pärnu konderria |
City | Pärnu City |
Izen ofiziala | Pärnu Пернов Пярну |
Jatorrizko izena | Pärnu |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°23′04″N 24°29′56″E |
Azalera | 33.15 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 39.605 (2020ko urtarrilaren 1a) 0 (2020) |
Dentsitatea | 1.194,72 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1251 (egutegi gregorianoa) |
Hiri senidetuak | Palanga (en) , Jūrmala, Drammen, Odesa eta Murmansk |
parnu.ee |
Historia
Perona, (alemaneraz: Alt-Pernau, estonieraz: Vana-Pärnu) Ösel Wiekeko apezpikuak sortu zuen 1251an, baina 1600. urtean hiria suntsitu zen. Hala, Livoniako Ordenak Embeke izeneko beste hiri bat sortu zen (alemaneraz: Neu-Pernau, estonieraz: Uus-Pärnu). Pärnu Hansa Ligako eta Livoniako zati garrantzitsua izan zen izotzik gabeko portua izanda. Indar poloniar eta lituaniarrek hiriaren kontrola hartu zuen 1560-1617 bitartean, eta poloniarrak suediarren aurka borrokatu ziren 1609 inguruan. XVI. mendean Suediak hiria hartu zuen, eta ondoren, Errusiako Inperioaren zati bilakatu zen Pärnu, 1721an, Iparraldeko Gerra Handia eta Nystadeko bakearen ostean.
Iparraldeko Gerra Handiaren denboran, Tartuko Unibertsitatea, Pärnun jarri zuen egoitza nagusia, eta bertan izan zen 1699tik 1710era bitartean. Egun ere, unibertsitateak campusa du Pärnun eta 2004/2005 ikasturtean 1.000 ikasle zituen.
Klima
Datu klimatikoak (Pärnu (bataz bestekoak 1991–2020, muturrekoak 1842–egun)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 9.0 | 8.3 | 18.1 | 26.2 | 31.2 | 32.6 | 34.1 | 33.4 | 28.0 | 22.4 | 12.6 | 10.3 | 34.1 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −0.8 | −1.0 | 3.0 | 10.2 | 16.7 | 20.2 | 23.0 | 21.8 | 16.6 | 9.9 | 4.3 | 1.1 | 10.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -3.0 | -3.7 | -0.5 | 5.4 | 11.4 | 15.4 | 18.3 | 17.2 | 12.5 | 6.8 | 2.2 | -0.9 | 6.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −5.5 | −6.6 | −3.7 | 1.2 | 6.1 | 10.7 | 13.6 | 12.8 | 8.6 | 3.8 | 0.0 | −3.1 | 3.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −34.8 | −34.3 | −28.5 | −19.7 | −5.3 | -0.1 | 3.4 | 2.6 | −4.7 | −10.9 | −22.2 | −34.5 | −34.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 61 | 49 | 43 | 40 | 39 | 78 | 74 | 84 | 61 | 83 | 73 | 71 | 761 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 12 | 9 | 10 | 8 | 7 | 9 | 10 | 10 | 11 | 12 | 14 | 14 | 125 |
Eguzki orduak | 38.8 | 69.6 | 148.2 | 210.1 | 300.3 | 293.5 | 306.4 | 258.6 | 172.8 | 95.5 | 36.5 | 24.3 | 1950.2 |
Hezetasuna (%) | 88 | 87 | 81 | 73 | 68 | 73 | 75 | 78 | 82 | 86 | 89 | 89 | 81 |
Iturria: Estoniako Meteorologia Agentzia (prezipitazioa 1971–2000)[1][2][3][4][5][6] |
Biztanleria
1881 | 1897 | 1922 | 1934 | 1959 | 1970 | 1979 | 1989 | 2000 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
12966 | 12898 | 18499 | 20334 | 22367 | 50224 | 54051 | 53885 | 46476 | 44024 |
Gobernua
Udal ordezkaritza udaletxeak eta hiriko gobernu taldeak eratzen dute. Udaletxeko hauteskundeak hiru urterik behin egiten dira. Egungo hiriko gobernu taldea 2005ean eratu zen. 33 zinegotzi daude gaur egun.
Turismoa
Nazioartean ezaguna da Pärnu turismo eta bainuetxeegatik. Berrogeita hamar herrialdetatik etorritako bezeroez gain, Europako Spa guneen Elkarteko kide da hiria, eta Europar Batasuneko banderak bere lekuak ditu hondartzetan. Turista asko Finlandia, eta Estoniakoak dira. Hala, hoteletako langileek ingeles edota errusiera hitz egiten dute, estoniera eta finlandieraz gain.
1837an, enpresari batzuek taberna bat birreraikitzea erabaki zuten, hondartzatik gertu. Hori dela eta, Pärnu hiriaren ingurua garatzen hasi zen. Eraikin hau izan zen oraingo lohi-bainuetxeen jatorria. Eraikina 1838. urtean ireki zen eta itsasoko ur beroa eskaintzen zuen udan; sauna, berriz, neguan. Egurrezko eraikinak su hartu zuen Lehen Mundu Gerran, eta egungo harrizko Pärnu Mud Baths eraiki zuten 1927an, aurrekoaren toki berdinean. Beranduago, eraikinaren alboko aldeak handitu egin ziren igerilekuak ere eraikitzeko.
Gaur egun, Nerbio-sistema periferikoa, artikulazio bizkar-hezurrarekin lotutako gaixotasunak tratatzen dira Pärnun besteak beste. Era berean, hidroterapia, lokatz terapia, masajeak, laser bidezko terapiak eta elektroterapiak aurkitzen dira.
Pärnu Estoniako turismoaren gune garrantzitsuenetakoa da, eta 1996tik aurrera, Estoniako udako hiriburua ere bada.
Erreferentziak
- Estoniako Meteorologia Agentzia. Climate normals-Temperature. .
- Estoniako Meteorologia Agentzia. Climate normals-Precipitation. .
- Estoniako Meteorologia Agentzia. Climate normals-Humidity. .
- Estoniako Meteorologia Agentzia. Climate normals-Sunshine. .
- (Estonieraz) Estoniako Meteorologia Agentzia. Rekordid. .
- Estoniako Meteorologia Agentzia. Kliimanormid-Sademed, õhuniiskus. .