Ozeano Australa

Ozeano Australa,[1] Hego Ozeanoa edo Hego Poloko Ozeanoa (eta beste garai batean Antartikako Ozeanoa deituta[2]) Lurraren hegoaldean dagoen ozeanoa da, 60° hego latitudeko paraleloaren (edo Zirkulu polar antartikoaren) hegoaldera eta Antartika inguratzen kokatzen dena. Denera, 20.327.000 km²-ko azalera du; tamainari dagokionez bigarren ozeano txikiena izanik, Ozeano Artikoa baino handiagoa, baina Barea, Atlantikoa eta Indikoa baino txikiagoa.[3]

Ozeano Australa
OzeanoaAustrala
EskualdeaHegoaldea
KontinenteaAntartika
Koordenatuak65°S 90°E
Azalera20.327.000 km2
Luzera17.968 km
Sakonerabataz bestekoa: 3270 m maximoa: 7235 m

James Cook esploratzaileak, 1770eko hamarkadan egin zituen bidaien bidez, planetaren hegoaldeko latitudeak urez osaturik zeudela frogatu zuen. Geroztik, Hego Poloko Ozeanoaren exisentzia eta honen iparraldeko muga dudan jarri dira geografo ezberdinen eskuz, beste ozeanoen (Pazifiko, Atlantiko eta Indikoaren) parte bezala identifikatuz. Halaber, John Leech-en arabera, Nazioarteko Erakunde Hidrografikoaren (NEH) komodoroa, ikerketa ozeanografiko berriaren arabera Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoak garrantzi handia duela ezagutu da eta Hego Ozeanoa izena zirkulazio horren ipar-mugaren hegoaldera dagoen ur-masa definitzeko erabili da.[4] 2000. urtean La Hayan egin zen Itun Antartikoaren Kontsulta Bileratik, NEHaren polizak Ozeano Astrala 60° hego-latitudeko paraleloaren hegoaldera dagoen ur masa bezala definitzen duen arren, erabakia ez zen berretsia izan. Beste batzuen ustetan, ozeanoaren muga naturala konbergentzia antartikoak osatzen du.[5]

Historia

Hegoaldeko lur ezezaguna

1564ko Typus Orbis Terrarum, Abraham Ortelius-ek eginiko mapa zen; non, proposaturiko Hego Amerika eta Antartikaren arteko lotura irudikatzen zuen.

Ozeano Australeko esplorazioak Terra Australis kontinente mitikoaren sinesmenak inspiratu zituen; izan ere, Ptolomeoren garaitik ipar hemisferioko lurraldeak (Eurasia eta Ipar Afrika) "konpentsatzeko eta oreka mantentzeko" hegoalde urrunean kontinente handi bat zegoela uste zen.[6] Antartikaren inguruneetako lehen kontaktua 1487an eman zen Bartolomeu Dias Esperantza Oneko lurmuturrerra heldu zenean, Afrikako kontinentearen eta hegoaldeko kontinente hipotetiko honen artean ozeano bat zegoela frogatuz.[7] Fernando Magallaes-ek, 1520an Magallaes itsasartetik igarotzean, Suaren Lurraldean ikusitako irlak hegoaldeko lurralde ezezagun horren parte zirela suposatu zuen. 1564an Abraham Ortelius-ek bere lehen mapa argitaratu zuen, Typus Orbis Terrarum. Zortzi orriko mundu mapa honetan, Regio Patalis Locach gunearekin kokatzen dira, Terra Australis-en iparraldeko luzapen bezala, Ginea Berriraino heltzen direlarik.[8][9]

Geografo europarrek Suaren Lurraldea Ginea Berriko kostaldearekin lotzen zuten haien lurbira-globoetan, Atlantikoko hegoaldea, eta ozeano pazifiko zein indikoen hegoaldeko gune ezezaguna Terra Australis Incognita (Hegoaldeko Lurralde Ezezaguna) bezala identifikatuz; tropikoraino luzatzen zen kontinente izugarria. XVI. eta XVII. mendeetan kontinente honen bila esploratzaile asko inspiratu ziren.[7]

Gabriel de Castilla Antartikako kontinentea deskubritu zuen lehen esploratzailea kontsideratzen da, 1603an 64º H-tik haratago "elurrez estalitako mendiak" ikusi zituela esanez, baina bere garaian baztertu egin zuten.[10][11]

1606an Pedro Fernández de Quirós-ek Australia del Espiritu Santo-n deskubritu zituen lurraldeak (Hebrida Berriak), "Polorainokoak" Espainiako erregearen izenerako harturik.[7]

Francis Drake-k, bera baino lehenagoko esploratzaile espainiarrek bezala, Suaren Lurraldearen hegoaldera kanal bat zegoela uste zuen. Willem Schouten eta Jacob Le Maire-ek Suaren Lurraldeko hego-luzapena deskubritu eta Hornos lurmuturra izendatu zuten 1615ean, artxipielago honek tamaina txikia eta hegoaldeko lurralde mitikoarekin erlazionatu gabea zela frogatuz. Ondorioz, 1642an Abel Tasmanek azaldu zuen Holanda Berria (Australia) urez banandurik zegoela beste inolako kontinentetik.[7]

James Cook kapitainaren erretratua (1775), Nathaniel Dance-Holland. Egun, Erresuma Batuko Itsasgintza Museo Nazionalean (National Maritime Museum, NMM) aurkitzen dena.

Antartikako Konbergentziaren hegoaldean

Anthony de la Roché-k Hego Georgiara egin zuen bidaia 1675an, Konbergentzia antartikoaren, eta ondorioz Antartika zein Hegoaldeko Ozeanoaen lehen aurkipena izan zen.[12][13] Gutxira, ‘Roché Irla’ irudikatzen hasi ziren, aurkilarearen ohore moduan. James Cook-ek kontuan izan zuen aurkikuntza, irla kartografiatu zuenean 1775ean.[14]

Edmond Halley-ren bidaia Paramour HMS ontzian,[15] Hego Antartikako ikerketa magnetikoaren izotzarekin topo eginez 52º H-an urtarrilean 1700an, baina latitude horretan (Hego Georgiatik iparraldera 140 mi-ra heldu zelarik) bere hego urrunena zen. Jean Baptiste Charles Bouvet de Lozier itsas-ofizial frantsesa saiatu zen partziali kondairakoa zen "sieur de Gonneyville"-k deskribatutako "Hegoaldeko Lurraldea" aurkitzen, azkenean Bouvet irla aurkituz 54º10´ H, eta 48º-ko longitude noranzkoan izotzez gaineztaturiko itsasoa ia 55ºH-an, 1730ean.[7]

1771an, Yves Joseph Kerguelen Frantziatik itsasoratu zen Maurizioko hegoaldera joateko aginduarekin "kontinente oso handi baten bila". 50º H-an zegoen lurralde batekin egin zuen topo, "Hego Frantzia" deitu zuena, hegoaldeko kontinentearen masaren erdigunea zelaren ustetan. Lur berri horien esplorazioa amaitzeko berriro atera zen, biziezina zen irla bat zela konturatuz eta "Harriabar Irla" bezala berrizendatuz. Ostera, izena bere omenera Kerguelen irletara aldatu zen.[7]

Zirkulu Antartikoaren hegoaldean

Deskubritu gabeko kontinentearen obsesioa Alexander Dalrymple hidrografoarekin gailendu zen, Royal Society-tik nominatu zutelarik Venusen trantsitoa burutzeko Tahitirako expedizio batean 1769an. Expedizioa aurrera eramateko agindua admiraldgoak James Cook kapitaiari eman zion. 1772an, kapitainak Resolution (462 tonako itsasontziarekin) komandatuz eta Tobias Furneaux kapitainak Adventure ontzia (336 tonakoa) gidatuz Bouvet uhartea bilatu zuten, inolako arrakastarik gabe. Ostera, 58° H latitudean 20 gradu jo zituzten mendebalderantz longitudean, eta gero, 30º ekialderantz, gehienbat 60º H-ren hegoaldean mantenduz. Honela, boluntarioki inoiz baino latitude hegoalderagoetan ibiltzea lortu zuten.[7][16]

Lurraren lehen ikustaldia

60° hego-latitudeko paraleloaren hegoaldean aurkitu zen lehen lurraldea Livingston irla izan zen, 1819ko otsailaren 19an William Smith kapitain ingelesak begiztatua.[17] Kapitiainak Buenos Aires-etik Valparaisorako itsasbidea gauzatu zuen Williams ontzian, Drake pasaia igarotzen ari zirenean hegoalderatz desbideratu zelarik. Hala, Livingston irlako ipar-ekialdeko muturra (Williams Point) begiztatu zuen.[18]

Smith-en ikuskapena sakonki dokumentaturiko lehena izan arren, aitzindari batzuk proposatu izan dira (nahiz eta orain arte ez den baieztapenak sostengatzen dituen froga historiko nahikorik aurkitu): alde batetik, Ui-te-Rangiora nabigatzaileak Te Ivi o Atea ontzian Tai-uka-a-pia (XIX. mendeko Percy Smith etnologo ingelesak "izozturiko itsasoa" bezala interpretatua) topatu omen zuen VII. mendean.[19][20][21][22] Bestalde, nabigatzaile europarren artean Dirck Gerritsz marinel nederlandetarra (1599) eta Gabriel de Castilla almirante espainiarrena (1603) daude . [23]

Livingston uhartearen ikuspegia Drake pasaitik ikusita, Hondamendi uhartea lehen planoan (1822ko ilustrazioa, George Powell).
Hego Shetlandak artxipielagoaren mapa (1822, George Powell).

Smithen esploraziak eman ziren aldi berean, Antartikako historiako bizitza-galera handiena eman zen; izan ere, irailaren hasieran, Rosendo Porlier y Asteguieta brigadier espainiarraren aginpeko lau itsasontziko eskuadra Cadizetik Callaorantz bideratuta zegoen bitartean, klima gogorraren ondorioz San Telmo ontziak lema eta masta galdu zituen. Eskuadrako Primerosa-Mariana ontziak estatxekin atoian hartu zuen arren, sokak hautsi eta ontzia zein bertako 644 bidaiariak beren zortera utzi ziren. 1820an Livingston irlara heldu ziren itsasontziaren hondarrak aurkitu zituen Smithek, egun ez da hondamendia inork biziraun izanaren arrastorik aurkitu.[17][23][24][25] Antartikako kontinentearen lehen begiztapena hiru pertsonen artean eztabaidatzen da, iturriaren arabera lehen deskubritzailea aldatzen delarik: Fabian Gottlieb von Bellingshausen (1778 – 1852), Edward Bransfield (1785 – 1852) eta Nathaniel Palmer (1799 – 1877).[26][27][28][29]

Faddey Faddeyevich Bellingshausen Errusiar Itsas Armada Inperialeko admirala (ezkerrean) eta Mikhail Lazarev komandantea (eskubian).

von Bellingshausenek Errusiar Itsas Armada Inperialeko admirala izanik, Antartidako lehen espedizio errusiarra (1819 - 1821) zuzendu zuen, Mikhail Lazarev komandante errusiarrarekin batera. Vostok (euskaraz: Ekialdea) eta Mirny (euskaraz: Baketsua) gerraontziak erabili ziren. Espedizioa 1819ko uztailaren 4ean habiatu zen Kronstadteko portutik eta urtearen amaierarako gune subantartikora heldu ziren.[30] 1820ko urtarrilaren 15ean, espedizioak Zirkulu Antartikoa igaro zuen (66° S latitudean eta 3° W longitudean) eta 1820ko urtarrilaren 28an ezagutzen den izotz plataformaren lehen behaketa eman zen, Maud Erreginaren Lurraldearen Marta Printzesaren Kostaldetik 32 km (20 milia)-ra (69°21′28″S 2°14′50″W) zeudela. Egun, Fimbul izotz plataforma bezala ezagutzen da. Otsailean, kontinenteko ertzera (Enderby Lurraldean) hurreratu ziren.[31][32] Bertatik, Cook-ek 1775ean eginiko ibilbidea jarraitu, eta Australiaruntz jo zuten.[30][33]

Antartikako izotz-geruzaren paisaia (1820).

Bransfield Erresuma Batuko Erregeren Itsas Gudarostearen marinel irlandarra zen.[34][35][36] William Smith-ek bere lehen bidaian Livingston irlako begiztatu ostean, Itsas Gudarosteak Smithen ontzia pleitatu eta Bransfield bidali zuen Smith-ekin batera aurkitu berri ziren irlak ikuskatzera. Hala, 1819ko urrian Hego Shetlandaketara jo zuten, bertan George Erregearen uhartea topatu eta Erresuma Batuko lurralde berri bezala erreklamatuz Jurgi III erregearentzat.[17][23][37] Jarraian, hegoalderantz jo zuten Bransfield itsasartea igaroz. 1820ko urtarrilaren 30ean Trinitate Penintsula, Antartikako pentsulako iparrerengo gunea, behatu zuten; Bransfield-ek bere egunerokoan bi "mendi altu, elurrez estaliak" desribatu zituelarik. Hurrenez, Antartikako izotz-geruzaren ertza jarraitu zuten ipar-ekialdeko norabidean Elefante uharteko eta Clarence uharteko gune ezberdinak deskubrituz eta koroa ingelesarentzat erreklamatuz. Gainera, bidean Trinitate penintsulako segmentu bat eta Claren ce uharte guztia erregistratu zituen.[38][39]

Nathaniel Brown Palmer esploratzaile, nabigazio kapitain, itsasontzi disenatzaile eta itsas txakur ehiztari estatubatuarra zen.[40] 1820ko azaroaren 17an Antartikako penintsula behatu zuen.

Antartikako esplorazio goiztiarra

Sakontzeko, irakurri: «Antartikako espedizioen zerrenda»; «Antartikako historia».

1897aren aurretik egindako Antartikako espedizioen ibilbideak.

XX. mendea arte, espedizio gehienen helburua komertziala zen: balea-arrantza eta itxas-txakurren ehiza aukerak bilatzeko.

Antartikako kontinenteko lehen lurreratzea John Davis kapitain amerikarrak adarrikatu zuen 1821eko otsailaren 7an, nahiz eta gertaera hau ez duten historialari guztiek onartzen.[41][42]

1823an James Weddell itsas-txakur ehiztari ingelesak egun Wedell itsasoa bezala ezagutzen den urak aurkitu zuen.

Antartikako esplorazioaren Aro heroikoa

Sakontzeko, irakurri: «Antartikako esplorazioaren Aro heroikoa».

Antartikako esplorazioaren garai heroikoa XIX. mendearen amaieratik I. mundu guda amaitu arte (1897–1922) zabaldu zen. Denboraldi honetan, Antartikako gunea nazioarteko herrialdeen interesekoa bilakatu zen; 17 espedizio zientifiko zein geografiko antolatu zirelarik 10 herrialde ezberdinetatik.[43]

Garai heroikoaren ezaugarri bereizgarrietako bat, aurretiaz mugaturik aurkitzen zen garrio eta komunikabide-teknologiaren garapena izan zen.[44]

Antartikako esplorazioaren garai heroikoko espediioak
Datak Herrialdeak Espedizioen izenak Ontzia(k) Buruzagia
1897 - 99 Belgika Espedizio Antartiko Belga Belgica Adrien de Gerlache
1898 - 1900 Erresuma Batua Southern Cross espedizioa Southern Cross Carsten Borchgrevink
1901 - 04 Erresuma Batua Discovery espedizioa (1901-1904ko britainiar espedizio antartikoa) Discovery (ontzi nagusia)

Morning (laguntza ontzia) Terra Nova (laguntza ontzia)

Robert Falcon Scott
1901 - 03 Alemania Gauss espedizioa (Antartikako lehen alemaniar espedizioa) Gauss Erich von Drygalski
1901 - 03 Suedia Espedizio Antartiko Suediarra Antarctika (ontzi nagusia)

ARA Uruguay (laguntza ontzia)

Otto Nordenskjöld
1902 - 04 Erresuma Batua Eskoziako Espedizio Antartiko Nazionala Scotia William Speirs Bruce
1903 - 05 Frantzia Hirugarren Espedizio Antartiko Frantsesa Français Jean-Baptiste Charcot
1907 - 09 Erresuma Batua Nimrod espedizioa (Espedizio Antartiko Britaniarra) Nimrod Ernest Shackleton
1908 - 10 Frantzia Laugarren Espedizio Antartiko Frantsesa Pourquoi-Pas? IV Jean-Baptiste Charcot
1910 - 12 Japonia Japoniar Espedizio Antartikoa Kainan Maru Nobu Shirase
1910 - 12 Norvegia Amundsenen Hego Poloko espedizioa Fram Roald Amundsen
1910 - 13 Erresuma Batua Terra Nova espedizioa Terra Nova Robert Falcon Scott†
1911 - 13 Alemania Antartikako bigarren alemaniar espedizioa Deutschland Wilhelm Filchner
1911 - 14 Australia eta Zeelanda Berria Australasiar Espedizio Antartikoa Aurora Douglas Mawson
1914 - 17 Erresuma Batua Trans-Antartika Espedizio Inperiala Endurance Ernest Shackleton
1914 - 17 Erresuma Batua Ross Sea taldea Aurora Aeneas Mackintosh†
1921 - 22 Erresuma Batua Shackleton–Rowett espedizioa Quest Ernest Shackleton†

† Espedizioa eman bitartean hildakoak.

Geografia

Ozeano Australeko uharteak

Sakontzeko, irakurri: «Antartikako eta Antartikaz hegoaldeko uharteen zerrenda».

Uharte antartikoak, zentzu hertsian, Antartikako kontinentearen inguruan aurkitzen diren irlak dira, Antartikako plakan kokatuak Konbergentzia Antartikoaren hegoaldean (zehazki, 60° hego latitudeko paraleloaren hegoaldean).

Uharteak Azalera

(km²)

Altitude handiena.

(m)

Koordenatuak
Alexandro I.aren uhartea 49070 2976 70°46′H 71°15′M
Petri I.a uhartea 156 1640 68°51′00″S 90°35′00″M
Hego Orkadak 620 1265,8 60°36′H 45°30′M
Scott uhartea 4 ha 54 67°22.7′H 179°54,7′M
Balleny irlak 1705 800 66°55′H 163°45′E
Hego Shetlandak
George erregearen uhartea 1383,8 655 62°23′H 59°7′M
Nelson uhartea . . 62°18′H 59°03′M
Robert uhartea 132 . 62°24′H 59°30′M
Snow uhartea 120,4 . 62°47′H 61°23′M
Smith uhartea 148 2105 63°00′H 62°30′M
Low uhartea . . 63°17′H 62°09′M
Deception uhartea 79 542 62°58′37′′H 60°39′00″M
Greenwich uhartea 142,7 625 62°31′H 59°47′M
Berkner uhartea 43873 975 79°20′H 48°07′M
Thurston uhartea 15700 . 72°10′H 99°00′M
Carney uhartea 8500 . 73°56′H 121°00′M
Roosevelt uhartea 7910 550 79°17′H 162°00′M
Siple uhartea 6390 3110 73°44′H 125°12′M
Adelaida uhartea 4463 2317 67°12′H 68°30′M
Spaatz uhartea 4100 . 73°00′H 75°00′M
Bear uhartea 3500 . 68°18′H 67°06′M
Guest uhartea 2950 . 76°11′H 167°04′M
James Ross uhartea 2598,4 1628 64°12′H 57°45′M
Ross uhartea 2.460 3794 77°30′H 167°45′E
Anvers uhartea 2.432 2821 64°36′H 63°30′M
Joinville uhartea 1.607,4 765 63°21′H 55°40′M
Charcot uhartea 1.500 . 69°45′H 75°15′M
Mill uhartea 1.258,1 326 65°30′H 100°40′E
Sherman uhartea 1.158,6 186 73°3′H 100°00′M
Smyley uhartea 1.000 . 72°43′H 78°33′M
Brabante uhartea 976,8 2522 64°15′H 62°20′M
Livingston uhartea 973,5 914 62°36′H 60°30′M
Grant uhartea 767,8 580 74°28′H 131°35′M
Latady uhartea 700 . 70°45′H 74°35′M
Drygalski uhartea 693,7 510 65°45′H 92°30′E
Renaud uhartea 618,3 . 66°10′H 66°00′M
Masson uhartea 585,4 471 66°08′H 96°35′E
Elefante uhartea 557,9 852 61°01′H 54°54′M
Rothschild uhartea 500 . 70°45′H 74°35′M
Hearst uhartea 500 365 69°00′H 62°20′M
D'Urville uhartea 455,3 210 63°06′H 56°15′M
Koroatze uhartea 450 1278 60°26′H 45°43′M
Sturge uhartea 437,4 945 67°26′H 164°47′E

Ozeano Australeko ur-egiturak

Ozeanografia fisikoa

Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoa (Antartikako inguruko zirkulu gorria), Zirkulazio termohalinoaren parte bezala.

Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoa

Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoa Ozeano Australeko itsaslaster bat da, mendebaldetik ekialdera dabilena. Ozeano Atlantikoa, Pazifikoa eta Indiakoa lotzen ditu, eta haien arteko garraiobide nagusia izanik. Munduko ur-laster handiena da, 135 milioi metro kubiko garraiatuz segundoko (4.6×109 cu ft/s), munduko ibai guztien emaria baino 135 aldiz gehiago.

Lurraren errotazio-noranzko bera du, eta bera da Hego hemisferioko itsaslaster bakarra tropikoen arteko zonako itsaslasterren ekialdetik mendebalderako higidura konpentsatzen duena. Beraz, Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoak ur epelak Antartikara iristea eragozten du, batetik, eta, horri esker, Antartikak bere inlandsis edo izotz-geruza gordetzen du; bestetik, Antartikatik datozen icebergak Ipar hemisferioan bezain latitude txikietara iristea eragozten du.

Lur-masek eta batimetriak nabarmen mugatzen dute itsaslasterra. Hego Amerikan hasita, lasterrak Drake pasaia zeharkatzen du, eta gero erdibitu egiten da. Beso bat, azalekoa eta epela, ekialderantz eta iparralderantz abiatzen da Malvinetako itsaslasterrean, eta beste beso bat, sakonagoa, ekialderago iristen da iparralderantz egin baino lehen. Indiako ozeanora iritsita, Kerguelen uharteetan erdibitu egiten da berriro, baina fluxu gehiena iparraldetik pasatzen da. Zeelanda Berritik hegoaldera jarraitzen du, eta deflexio bat jasaten du Pazifikoko hego-ekialdeko bizkarretik igarotzean.

Iturburuak

Ozeano Australeko iturburuen egituraketa.

Ozeano Australean iturburuak (ingelesez: upwellling) aurkitu daitezke, fenomeno ozeanografiko hauek itsas hondoko elikagaietan dentsoak diren urak azaleratzea eragiten dute. Haizearen, Coriolis efektuaren, eta Ekman garraioaren ondorioz ematen dira eta iturburu mota ezberdinak daude.

Ozeano Australean, kostaldeko iturburuak ematen dira, non haize korronteak kostaldeko ertzarekiko paralelo jotzen duten, itsas-korronteak eratuz. Korronte hauek Korioilus efekuaren ondorioz ezkerrerantz mugitzen dira hego hemisferioan eta gainazaleko ura Ekman garraio bidez kostaldetik urruntzen da, itsas-hondoko ur dentsoago batengatik ordezkatzen direlarik.[45]

Ross eta Weddell biren kokalekuak.

Ross eta Weddell birak

Ross bira Antartikako ozeanoan gertatzen diren bi biretako bat da. Ross itsasoan kokatuta dago, eta erloju-orratzen noranzkoan biratzen da. Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoaren eta Antartikako kontinente-plataformaren arteko interakzioaren ondorioz sortzen da. Biraren erdialdean itsasoko izotzak irauteko joera duela ikusi da.[46]

Weddel bira Antartikako ozeanoan gertatzen diren bi biretako bat da. Weddell itsasoan dago, eta erloju-orratzen noranzkoan biratzen da. Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoaren eta Antartikako kontinente-plataformaren arteko interakzioaren ondorioz sortzen da bira.[47][48][49]

Klima

Itsas uraren tenperatura -2 °C eta 10 °C (28 °F eta 50 °F) artean dago.[50] Zikloi ekaitzak ematen dira, ekialderantz mugituz, kontinentea inguratzen dutelarik, eta maiz gogor bilakatzen dira izotz eta ozeano zabalen arteko tenperatura desberdintasunaren ondorioz. Ozeanoaren azalera 40° Hego latitudearen eta Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoaren artean zabaltzen da, bertan planetako haize bortitzenak ematen direlarik.[3] Neguan, ozeanoa 65° hego-latituderaino (Pazifikoaren noranzkoan) eta 55° hego-latituderaino (Atlantikoaren noranzkoan) izozten da, gainazal tenperatura 0 °C (32 °F) azpiraino jaitsiz. Halaber, kontinentearen kosta batzuetan, barnealdetik datozen etengabeko haize katabatiko gogorrek itsasertza izotzik gabe mantentzen dute neguan zehar.

Hondamen naturalak

Antartikako mugako gertakizunak.[51]

Krisi klimatikoa

Antartika klima aldaketaren ondorioak gehien sentitzen diren lekuetako bat da. Tenperatura hamarkada bakoitzeko 0,5 ºC inguru igo da 1950etik. Horrela jarraitzen badu, izotza urtzen den heinean lur libre gehiago egongo da, beraz, seguruenik askoz ere eskualde berdeagoa izango da etorkizunean.[52] Itsasoaren maila globala igotzen ari da glaziarren urtzearen, Groenlandiako eta Antartikako izotz geruzen urtzearen eta hedapen termikoaren ondorioz,[53][54] isuriak handiak izanez gero itsas maila 2100ean 2 metro igotzeko aukerarekin.[55]

Baliabide naturalak

Hego ozeanoaren baliabide naturalak ez dira oraindik ustiatu, baina kontinentearen gertutasunean gas- eta petrolio-hobi handiak daudela uste da. Gainera, urrea bezalako mineral baliotsuen metaketak espero dira, alubioi sedimentuetan aurkitu daitezkeenak prozesu sedimentarioetan grabitateak eragindako banaketagatik sortuak. Baita, manganeso noduluak, itsas hondoan nukleo baten inguruko burdin eta manganeso hidroxido geruza zentrokideek osaturiko arroka kontzentrazioak; nukleoa mikroskopikoa izan daiteke eta kasu batzuetan manganesozko mineral bilakatu kristalizazio prozesu bidez.[3][56]

Antartikako kontinentea estaltzen duen izotza munduan dagoen ur gez erreserba nagusia da;[57] ia munduko ur gezaren %81a osatuz eta munduko pertsona guztiak hainbat hilabetez mantentzeko haina. Hori dela eta, hamarkada askotan zehar proposatu da Ozeano Australeko izozmendiak iparraldera, Australiara, atoitzea bertan landu daitezen, baina orain arte ez da horrelako proiekturik arrakastaz aurrera eraman.[58]

Biodibertsitatea

Flora

Organismo autotrofo itsastarren bi ordezkari bakarrak itsas algak[59] eta fitoplaktona[60] dira; animalia itsastar asko, modu zuzen zein ez-zuzenean, fitoplaktonaren menpe bizi direlarik.

Arrainak

Channichthyidae familiako arraina, soilik klima antartiko eta subantartikoan bizi daitezkeena. Bertako tenperatura hotzak bizirauteko izotz-kontrako substantziak jariatzen dituzte eta koloregabeak dira, hemoglobinarik ez dutelako.

Klima polar honetan ingurune hotzetan bizirauteko moldatu diren arrainak aurkituko ditugu, horretarako gorputzeko izotz-kontrako proteinen produkzioa emendatzen dutenak, gorputz barnean izotz kristalen sorrera emendatzea ekidinez.[61][62] Ondorioz, gainontzeko ozeanoekin alderatuta, Ozeano Australean familia gutxi batzuetan bildutako arrain espezie urri daude. Gehienak Liparidae, Nototheniidae eta zoarzidoen (Zoarcidae) familietako kideak dira, blenido antartikoen subordeneko gainontzeko ezpezieekin batera Hego ozeanoko 320 espezie ezagunen %90 osatzen dutelarik; kontuan edukita, hamarnaka deskribatu gabeko espezie daudela, batez ere Liparidae familiaren barnean.[63] Liparidae familiako espezieak ur sakonetan bizi diren bitartean, Nototheniidae familiakoak azaleko uretan aurkitu daitezke.[64] Genero ugari bat Notothenia da.

Ur hauetan bizi den arrain ezberdinen beste adibide bat Channichthyidae familia da, Hego Ozeanoan soilik (Antartika eta Hego Amerikako kostaldeetan) bizi dena.[65] Arrain hauek hemoglobinarik ez dutenez, haien odolak ez du kolorerik eta egunean zehar itsas hondoan egoten dira, gauean zehar ur-zutabeetan gorantz eginez krustazeoz elikatu ahal izateko.[66] Aintzinan, Champsocephalus gunnari familia honetako espezie ugariena zen (kostaldean eta gune ez oso sakonetan bizi zena), baina XX. mendearen amaieran emandako gehiegizko arrantzaren ondorioz populazioak beherakada handia jasan zuen.[67]

Bestalde, Dissostichus generoaren barnean bi espezie daude; Antartika kostaldeko Dissostichus mawsoni eta Patagoniako ur-subantartikoetako Dissostichus eleginoides. Espezie hauek itsas hondoan, 100 eta 3.000 metro artean bizi dira eta 2 metroko luzera zein 100 kilogramorainoko pisua eskuratu ditzakete 45 urteraino biziz. Arrain hauek komertzialki arrantzatzen dira, gehiegizko arrantzaren ondorioz populazioen murrizpena eman delarik.[67]

Espezie aipagarri eta ezohikoa Pleuragramma antarctica da, Antartika inguruko uretan bizi den arrain benetan pelagiko bakarra kontsideratua.[68]

Hegaztiak

Ozeano hauetan endemikoak diren eta kontinenteko kostalde arrokatsuek zein inguruko irletan habiak sortzen dituzten 100 milioi baino hegazti gehiago daude; hauen artean albatrosak (Diomedea generoa), petrelak (Procellaria eta Oceanites generoak) eta fulmarrak, marikakak, ubarroiak, kaioak edo antxetak eta txenadak (Sterna generoa) aurkitzen dira.[69] Hauez gain, Hego Georgiako uhertedian Anthus antarcticus espezie intsektiboroa aurki dezakegu, ur-gezetako ahateez gain.[70]

Bestalde, hegan ezin duten pinguinoak hego hemisferioan bizi dira, gehienbat Antartikan kontzentratuz. Pinguinoen 18 espezie kontinentean bizi eta ugaltzen dira eta beste 4 espezie ur-subantartikoetako irletan.[71] Aurki ditzakegun pinguinoen artean pinguino enperadorea (neguan ugaltzen den Antartikako animalia bakarra, bero mantentzeko lau luma geruzaz babestua)[72], Adelia pinguinoa, Papuako pinguinoa, pinguino papozuria, Pinguino erregea[73] eta Eudyptes chrysolophus daude.[74][75]

Ugaztunak

Ozeano Australeko uretan Pinnipedia familiako eta zetazeo ordeneko hainbat espezie bizi dira.

Xibartak abeste posizioan, ustez ugaltze-funtzioarekin erlazionaturik dagoena.

Zetazeoen 10 espezie aurki ditzakegu ingurune hauetan, 6 bale aholatzak (Mysticeti parvordenekoak) -handiena balea urdina (Balaenoptera musculus) da, Zere arrunta (Balaenoptera physalus), Ipar-zerea (Balaenoptera borealis), Ipar Atlantikoko sardako balea edo euskal balea (Eubalaena glacialis), Xibarta (Megaptera novaeangliae), Zere txikia (Balaenoptera acutorostrata)- dira eta 4 odontozetoak -Kaxalotea edo zeroia (Physeter macrocephalus), Berardius arnuxii, Hyperoodon planifrons eta habitat honetako izurde bakarra (Lagenorhynchus cruciger)-. Espezie hauetako asko migratzaileak dira eta Antartikako negua heltzean ur tropikaletara bidaiatzen dute.[76]

Phocarctos hookeri, Zelanda Berriko otarioa kumea elikatzen.

Halaber, Antartikako uretan pinipedoen zazpi espezie aurki ditzakegu itsas txakur -Lobodon carcinophaga, Leptonychotes weddellii, Ommatophoca rossii eta Hydrurga leptonyx-, itsas lehoi edo otaria -Arctocephalus gazella- eta itsas elefanteen -Mirounga leonina- artean.[77][78] Hauez gain, pinipedo arraro eta jarraitu bat dago, Zelanda Berriko otaria (Phocarctos hookeri); gehienbat ur-subantartikoetako Auckland uharteetan ugaltzen dena, nahiz eta aintzinan eremu zabalagoak erabiltzen zituen.[79]

Animalia hauek Antartikako ingurune hotzetara egokitzeko gai dira ilaje geruza lodi bati edo azalari azpian loturiko gantz geruza sendo bati esker. Itsas elefanteena da espezie handiena, 4.000 Kg pisatzera heldu daitekeelarik eta itsas lehoiak txikienak dira, emeek 150 Kg pisatzen dituztelarik; bi espezie hauek bankisa edo itsas-izotzetik iparraldera bizi dira eta harem bidez ugaltzen dira hondartzetan.[79]

Gainontzeko pinipedoak, itsas lehoien lau espezieak, bankisetan bizi dira eta ur azpian ehizatzen duten arren, lehorrean edo itsas-izotzetan ugaltzen dira. Bertan denbora asko igarotzen dute harrapari lehortarrik ez dutela aprobetxatuz eta munduko itsas txakurren biomasaren %50 osatzen dute.[80] Lobodon carcinophagus-ek 15 milioiko populazioa osatzen dute, munduko animalia zabalduenetarikoak bilakatuz[81] eta Leptonychotes weddellii (hegoalderantz urrunagoen bizi den itsas txakur espeziea) bezala,[82] koloniatan bizi dira; Hydrurga leptonyx eta Ommatophoca rossii ordea, bakarka.

Krustazeoak

Euphausia superba krill espeziea mikroskopio birtualez aztertua.

Krill-a ozeanoko kate trofikoaren oinarria da, plaktonaz elikatu eta gainontzeko animalien (arrain, hegazti, pinipedo eta zetazeoen) elikagaia delako. Krustazeo igerilari aske honen 5 espezie aurkitu dira Ozeano Australean. Euphausia superba munduko animalia ugarienetakoa da, eta hego hemisferioko krill espezie ugariena, 500 milioi tonako biomasarekin. Banako bakoitzak 6 zentimetro neurtzen eta 1 gramo pisatzen ditu. Neguan, janaria urria denean, krill-ak gaztedi fase txikiagora bueltatzen dira, beren gorputza elikatzeko erabiliz. Krill taldeek hainbat kilometroko hedadura lortu dezakete, metro karratuko 30.000 banakorekin eta ura kolore gorriko bilakatuz. Normalean taldeak ur sakonetan mantentzen dira egunean zehar, eta gaua heltzean planktonez elikatzeko igo. Aipatu bezala, animalia handiago asko krill-aren menpekoak dira beren biziraupenerako.[83][84]

Krustazeo bentiko askok ez dute urtaroko ugaltze-zikloa eta kumeak kumaldi-poltsa batean hazten dituzte. Glyptonotus antarcticus isopodo bentiko ezohiko handia da, 20 zentimetroko luzera eta 70 gramoko pisua eskura ditzakeelarik. Amphipoda ordena, krustazeo bentikoen talde oso dibertsoa da, Konbergentzia Antartikoaren hegoaldean bizi diren 600 espezie ezagunekin eta oraindik deskribatu ez diren beste hainbat. Orden honetako banako handiek, bereziki Epimeriidae familiakoek 8 zentimetrorainoko luzera eduki dezakete.[85][86]

Beste animalia taldeak

Txipiroi antartiko edo txipiroi erraldoia, munduko zefalopodo eta ornodun handiena da.

Kelizeratuen artean, pantopoda edo itsas-armiarma motelak ohikoak dira Hego Ozeanoan, pantopoda guztien artean tamaina handienekoak habitat honetan bizi direlarik, batzuetan giza eskua hainako tamainara haziz. Itsas hondoan ugaltzen diren koral, belaki eta briozoez elikatzen dira.[85] Molusku urtar asko aurkitu daitezke Antartikan. Adamussium colbecki bezalako bibalbioak itsas hondoaren inguruan mugitzen dira; aldi berean, Laternula elliptica gordelekuetan bizi da, bere gaineko ura filtratuz.[85]

Hego Ozeanoan 70 zefalopodo espezie inguru daude; guztietan handiena txipiroi erraldoia edo antartikako txipiroia (Mesonychoteuthis hamiltoni) da, 14 metroko luzerara heldu daitekeena eta munduko ornodun handienen artean kokatzen dena.[87] Onykia ingens edo Moroteuthis ingens ur-subantartikoetako harrapakin nagusia da, hainbat ornodunek ehizatua.[88]

Itsas trikuen Abatus generoko banakoak sedimentua zulatzen du, bertan aurkituriko elikagaiak janez.[85] Salpa thompsoni eta Ihlea racovitzai Antartikako uretan ohikoak diren salpa tunikatuen espezieak dira. Salpa thompsoni izoztz gabeko guneetan aurkitzen da, Ihlea racovitzai ordea, latitude altuagoetan izotz inguruan aurkitzen da.Balio elikagarri baxua dutenez, gehienbat arrainek jaten dituzte, hegaztiak eta itsas ugaztunak bezalako animalia handiagoek soilik janari eskasiaren aurrean ehizatzen dituztelarik.[89] Antartikako belakiak luzaroan bizi dira. Ingurumen aldaketekiko sentikorrak dira, sinbiosian dituzten mikroorganismoen komunitateen espezifitateari esker. Hori dela eta, ingumen-osasunaren adierazle bezala erabiltzen dira.[90]

Ekonomia

Historikoki, Antartikako ekonomia balea eta foken ehizan oinarritu da. Balea arrantza Antartikako uretan XIX. mendean hasi zenean, Industria Iraultza garatu zen. Industralizazioak zekartzan berrikuntza eta teknika-aurrekariek lehengai askoren eskaera emendatu zuten (lanpara erregaia, labaingarri industriala edo gantz-jangarriak, eta hauek egiteko behar zen lumera).[91][92]

Ondorioz, behar zen lumera eskuratzeko, arrantzaleek baleen ustiapen intentsiboari ekin zioten. 1800eko hamarkadako itsasontzi arrantzari gehienen itua xibartak izan ziren, hamarkada bakarrean xibarten populazioak beherakada handia jasan zuelarik, espezie honen banakoak aurkitzea oso zaila bilakatuz. Hala, xibartak aurkitu ezin zirenenan, jomuga hurrengo balea espezie errentagarrienera igaro zen, balea urdinetara.[93]

Bale kantitate gehiago ehizatu ahal izateko, teknologia berria ere garatu zen arrantzan; arpoiak eta kanoiak zeramatzaten lurrun-makinek propultsaturiko ontzi mekanikoak, arpoi leherkorrak, besteak beste. Berrikuntza hauek bale arrantza efizienteagoa egin zuten, eta aurretiaz ehizatzeko azkarregiak ziren espezieak (balea urdinak eta zere arruntak) harrapatzeko aukera eman zuten. Hala, XIX. mende amaieran eta XX. mendearen hasiera bale arratzaren garai modernoa hasi zen.[94][95]

Gauza bera gertatu zen 40ko hamarkadan zere arruntekin, kaxaloteekin, ipar-zereekin eta minke baleekin.[93][96]

XVIII. eta XIX. mendeetan itsas-txakur edo fokak hegoaldeko uretatik desagertu ziren, James Cook-ek 1775ean Hego Georgoako uhartea aurkitu ostean bertako itsas-txakur populazio handien ehizari ekin zietelarik. 1822 urterako, bertako itsas-txakur populazioa ia erabat irangituta zegoelarik. Izan ere, garaian itsas-txakur larruak modan zeuden jantziak egiteko orduan, Europan eta Ipar Amerikan eskari handian zeudelarik.[93]

Erreferentziak

  1. Antartikako exonimia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-05-22).
  2. (Ingelesez) «Volume 2, Anaxagoras-ATH - Encyclopaedia Britannica - Encyclopaedia Britannica - National Library of Scotland» digital.nls.uk (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
  3. (Ingelesez) «Oceans :: Southern Ocean — The World Factbook - Central Intelligence Agency» www.cia.gov (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  4. (Ingelesez) M. A., Geography; B. A., Geography. «Do You Know the World's Newest Ocean?» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  5. (Ingelesez) Pyne, Stephen J. (1986). The Ice: A Journey to Antarctica. University of Washington Press ISBN 978-0-295-97678-5. (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  6. (Ingelesez) Wilford, John Noble. (1982). The mapmakers: the Story of the Great Pioneers in Cartography from Antiquity to Space Age. (1. argitaraldia) Vintage Books, Random House, 139 or. ISBN 0-394-46194-0. PMC 6918813. (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  7. (Ingelesez) Mill, Hugh Robert. (1911). Polar Regions. (11. argitaraldia) Encyclopædia Britannica 21. Cambridge University Press, 961–972 or..
  8. (Ingelesez) «Ortelius, Abraham (1527–1598), map maker» Oxford Dictionary of National Biography  doi:10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-20854. (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  9. (Ingelesez) Barber, Peter; Barnes, Katherine; Erskine, Dr Nigel; Gertisen, Rupert; Green, Dr Jeremy; Helman, Dr Susannah; Kaus, David; King, Robert J. et al.. (2013). Mapping Our World: Terra Incognita To Australia. National Library of Australia ISBN 978-0-642-27809-8. (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  10. «Wayback Machine» web.archive.org 2007-06-21 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  11. (Gaztelaniaz) Vázquez de Acuña, Isidoro. (1993). Don Gabriel de Castilla primer avistador de la Antártica. Revista de Marina.
  12. Headland, Robert, 1944-. (1984). The island of South Georgia. Cambridge University Press ISBN 0-521-25274-1. PMC 10163039. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  13. (Ingelesez) Dalrymple, Alexander. (1771). A Collection of Voyages Made to the Ocean Between Cape Horn and Cape of Good Hope. London.
  14. (Ingelesez) Cook, James. (1777). A Voyage Towards the South Pole and Round the World. Volume 2. London: Printed for W. Strahan and T. Cadell..
  15. Colledge, J. J.. (2006). Ships of the Royal Navy : the complete record of all fighting ships of the Royal Navy from the 15th century to the present. (Rev. ed.. argitaraldia) Chatham ISBN 978-1-86176-281-8. PMC 67375475. (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  16. (Ingelesez) «A voyage towards the South Pole, performed in the years 1822-24, containing an examination of the Antarctic Sea, to the seventy-fourth degree of latitude : and a visit to Tierra del Fuego, with a particular account of the inhabitants; to which is added, much useful information on the coasting navigation of Cape Horn, and the adjacent lands, with charts of harbours, etc. : Weddell, James,1787-1834 : Free Download, Borrow, and Streaming» Internet Archive (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  17. Headland, R.  2009.  A Chronology of Antarctic Exploration: A Synopsis of Events and Activities From the Earliest Times Until the International Polar Years, 2007-09.  London: Bernard Quaritch.  722 pp.
  18. (Ingelesez) Headland, Robert. (1989). Chronological List of Antarctic Expeditions and Related Historical Events. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-30903-5. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  19. (Ingelesez) Wehi, Priscilla M.; Scott, Nigel J.; Beckwith, Jacinta; Rodgers, Rata Pryor; Gillies, Tasman; Van Uitregt, Vincent; Watene, Krushil. (2022-10-20). «A short scan of Māori journeys to Antarctica» Journal of the Royal Society of New Zealand 52 (5): 587–598.  doi:10.1080/03036758.2021.1917633. ISSN 0303-6758. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  20. «Journal of the Polynesian Society: Hawaiki: The Whence Of The Maori, Being An Introduction To Rarotongan History: Part III, By S. Percy Smith, P 1-48» www.jps.auckland.ac.nz (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  21. «9. The Southwest Course | NZETC» nzetc.victoria.ac.nz (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  22. Mulvaney, Kieran. (2001). At the ends of the earth: a history of the polar regions. Island Press/Shearwater Books ISBN 978-1-55963-908-8. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  23. Ivanov, L. General Geography and History of Livingston Island. In: Bulgarian Antarctic Research: A Synthesis. Eds. C. Pimpirev and N. Chipev. Sofia: St. Kliment Ohridski University Press, (2015), pp.–17–28, ISBN 978-954-07-3939-7
  24. Martín-Cancela, Elena. (2018). Tras las huellas del "San Telmo": contexto, historia y arqueología en la Antártida. Prensas de la Universidad de Zaragoza ISBN 978-84-17358-23-5. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  25. (Gaztelaniaz) Roche, Arnaud Cazenave de la. (2019). «Pesquisas sobre el descubrimiento de la Antártida: tras la estela del Williams of Blyth y del San Telmo (1819-1821)» Magallánica : revista de historia moderna 6 (11): 276–317. ISSN 2422-779X. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  26. U.S. Antarctic Program External Panel. "Antarctica – past and present" (PDF). NSF. Retrieved 14 November 2007.
  27. Guy G. Guthridge. "Nathaniel Brown Palmer". NASA. Archived from the original on 2 February 2006. Retrieved 14 November 2007.
  28. «AARC Palmer Station Info» web.archive.org 2006-08-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  29. H., A. R.. (1939). Hobbs, William Herbert ed. «On Some Misrepresentations of Antarctic History» The Geographical Journal 94 (4): 309–330.  doi:10.2307/1788099. ISSN 0016-7398. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  30. (Ingelesez) «Descargar Двукратные изыскания в Южном Ледовитом океане и плавание вокруг света в продолжение 1819, 20 и 21 годов, совершенные на шлюпах» Двукратные изыскания в Южном Ледовитом океане и плавание вокруг света в продолжение 1819, 20 и 21 годов, совершенные на шлюпах (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  31. Трёшников А. Ф. (1963). История открытия и исследования Антарктиды (in Russian). М. Географгиз.
  32. Беллинсгаузен Ф. Ф. (2008). Двукратные изыскания в Южном Ледовитом океане и плавание вокруг света (errusieraz). Moscow: Дрофа. ISBN 978-5-358-02961-3.
  33. Bulkeley R. (2014). Bellingshausen and the Russian Antarctic Expedition, 1819—21. New York: Palgrave Macmillan. ISBN 978-1-349-59576-1.
  34. (Ingelesez) Division, National Geographic Society (U S. ) Cartographic. (1963). Antarctica. The Society (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  35. Michael Smith, Great Endeavour: Ireland's Antarctic Explorers, Dublin: The Collins Press, 2010.
  36. (Ingelesez) «Edward Bransfield | Discoveries & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  37. Campbell, David G. (2002). The Crystal Desert: Summers in Antarctica, p. 4. Houghton-Mifflin Books. ISBN 0-618-21921-8.
  38. Baughman, T.H.. (1997-07). «Below the Convergence: Voyages Toward Antarctica, 1688–1839. Alan Gurney. 1997. New York and London: W.W. Norton & Company, xii + 315 p, illustrated, hard cover. ISBN0-393-03949-8. £ 18.95.» Polar Record 33 (186): 251–252.  doi:10.1017/s0032247400014789. ISSN 0032-2474. (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  39. Brewster, David,; Brewster, David; Jameson, Robert; Jameson, Robert; Lizars, Daniel; Lizars, Daniel; Lizars, W. H.; Edinburgh, Royal Society of et al.. (1821). The Edinburgh philosophical journal. Printed for Archibald Constable (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  40. Spears, John Randolph. (1922). Captain Nathaniel Brown Palmer, an old-time sailor of the sea. New York : The Macmillan company (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  41. Baughman, T.H.. (1997-07). «Below the Convergence: Voyages Toward Antarctica, 1688–1839. Alan Gurney. 1997. New York and London: W.W. Norton & Company, xii + 315 p, illustrated, hard cover. ISBN0-393-03949-8. £ 18.95.» Polar Record 33 (186): 251–252.  doi:10.1017/s0032247400014789. ISSN 0032-2474. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  42. Bourke, Jane (2004). Amazing Antarctica Resource. Ready-Ed Publications. ISBN 9781863975841.
  43. Barczewski, Stephanie L.. (2007). Antarctic destinies: Scott, Shackleton, and the changing face of heroism. Hambledon Continuum ISBN 978-1-84725-192-3. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  44. Smith, Michael. (2015). Shackleton: by endurance we conquer. (Paperback ed. argitaraldia) Oneworld Publ ISBN 978-1-78074-707-1. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  45. Mann, Kenneth H.; Lazier, J. R. N.. (2009). Dynamics of marine ecosystems: biological-physical interactions in the oceans. (3. ed., [Nachdr.]. argitaraldia) Blackwell Publ ISBN 978-1-4051-1118-8. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  46. Ditullio, Giacomo R.; Dunbar, Robert B.. (2003). Biogeochemistry of the Ross Sea. American geophysical union ISBN 978-0-87590-972-1. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  47. (Ingelesez) Orsi, Alejandro H.; Nowlin, Worth D.; Whitworth, Thomas. (1993-01). «On the circulation and stratification of the Weddell Gyre» Deep Sea Research Part I: Oceanographic Research Papers 40 (1): 169–203.  doi:10.1016/0967-0637(93)90060-G. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  48. (Ingelesez) Deacon, G.E.R.. (1979-09). «The Weddell gyre» Deep Sea Research Part A. Oceanographic Research Papers 26 (9): 981–995.  doi:10.1016/0198-0149(79)90044-X. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  49. (Ingelesez) Fahrbach, E.; Rohardt, G.; Schröder, M.; Strass, V.. (1994-08-31). «Transport and structure of the Weddell Gyre» Annales Geophysicae 12 (9): 840–855.  doi:10.1007/s00585-994-0840-7. ISSN 1432-0576. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  50. (Ingelesez) David, Bruno; Saucède, Thomas. (2015). Biodiversity of the Southern Ocean. Elsevier ISBN 978-0-08-100485-2. (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
  51. Siegert, Martin J.; Bentley, Mike J.; Atkinson, Angus; Bracegirdle, Thomas J.; Convey, Peter; Davies, Bethan; Downie, Rod; Hogg, Anna E. et al.. (2023-08-08). «Antarctic extreme events» Frontiers in Environmental Science 11  doi:10.3389/fenvs.2023.1229283. ISSN 2296-665X. (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  52. Sanchez, Monica. (2017-05-19). «Klima aldaketak berde Antartika» Meteorología en Red (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  53. Ansa, Mikel P.. (2023-10-30). «Antartikako izotza salbatzeko, garaiz da, baina azken aukera izan liteke, zientzialarien arabera» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  54. (Ingelesez) DeConto, Robert M.; Pollard, David. (2016-03-31). «Contribution of Antarctica to past and future sea-level rise» Nature 531 (7596): 591–597.  doi:10.1038/nature17145. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  55. (Ingelesez) Bamber, Jonathan L.; Oppenheimer, Michael; Kopp, Robert E.; Aspinall, Willy P.; Cooke, Roger M.. (2019-06-04). «Ice sheet contributions to future sea-level rise from structured expert judgment» Proceedings of the National Academy of Sciences 116 (23): 11195–11200.  doi:10.1073/pnas.1817205116. ISSN 0027-8424. PMID 31110015. PMC PMC6561295. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  56. (Ingelesez) Anderson, J. B.; Houston), J. B. (Rice University Anderson. (1999-09-28). Antarctic Marine Geology. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-59317-5. (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  57. (Ingelesez) Stephenson, Gordon R.; Sprintall, Janet; Gille, Sarah T.; Vernet, Maria; Helly, John J.; Kaufmann, Ronald S.. (2011-06). «Subsurface melting of a free-floating Antarctic iceberg» Deep Sea Research Part II: Topical Studies in Oceanography 58 (11-12): 1336–1345.  doi:10.1016/j.dsr2.2010.11.009. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  58. (Ingelesez) Karimidastenaei, Zahra; Klöve, Björn; Sadegh, Mojtaba; Haghighi, Ali Torabi. (2021-01). «Polar Ice as an Unconventional Water Resource: Opportunities and Challenges» Water 13 (22): 3220.  doi:10.3390/w13223220. ISSN 2073-4441. (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  59. (Ingelesez) Harvey, William Henry. (1847). Nereis Australis, Or Algae of the Southern Ocean: Being Figures and Descriptions of Marine Plants, Collected on the Shores of the Cape of Good Hope, the Extra-Tropical Australian Colonies, Tasmania, New Zealand, and the Antarctic Regions; Deposited in the Herbarium of the Dublin University by William Henry Harvey. Reeve (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  60. Knox, G. A. (2006). Biology of the Southern Ocean. (2. argitaraldia) CRC Press/Taylor & Francis. ISBN 978-1-4200-0513-4. PMC 123199313. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  61. (Ingelesez) Ross, Piper. (2007). Extraordinary animals : an encyclopedia of curious and unusual animals. Greenwood Press. ISBN 978-0-313-08594-9. PMC 191846476. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  62. (Ingelesez) Jung, A.; Johnson, P.; Eastman, J. T.; DeVries, A. L. (1995). «Protein content and freezing avoidance properties of the subdermal extracellular matrix and serum of the Antarctic snailfish, Paraliparis devriesi» Fish Physiology and Biochemistry 14 (1): 71–80.  doi:10.1007/BF00004292. ISSN 0920-1742. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  63. (Ingelesez) Eastman, Joseph T. (2005). «The nature of the diversity of Antarctic fishes» Polar Biology 28 (2): 93–107.  doi:10.1007/s00300-004-0667-4. ISSN 0722-4060. (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  64. Eastman, Joseph T.; Lannoo, Michael J. (1998). <213::aid-jmor2>3.0.co;2-# «Morphology of the brain and sense organs in the snailfish Paraliparis devriesi: neural convergence and sensory compensation on the Antarctic shelf» Journal of Morphology 237 (3): 213–236.  doi:10.1002/(sici)1097-4687(199809)237:3<213::aid-jmor2>3.0.co;2-#. ISSN 0362-2525. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  65. Nelson, Joseph S. (1994). Fishes of the world. (3. argitaraldia) John Wiley & Sons. ISBN 0-471-54713-1. PMC 28965588. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  66. (Ingelesez) «Champsocephalus gunnari summary page» FishBase (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  67. (Ingelesez) «Antarctic fish» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  68. (Ingelesez) «Pleuragramma antarctica summary page» FishBase (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  69. (Ingelesez) «Flying birds» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  70. (Ingelesez) «Land Animals of Antarctica - British Antarctic Survey» web.archive.org 2012-11-22 (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  71. (Ingelesez) «Penguins» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  72. (Ingelesez) «Antarctic animals adapting to the cold» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  73. (Ingelesez) Nunn, John. (1850). Narrative of the wreck of the 'Favorite' on the island of Desolation (Kerguelen Land): detailing the adventures, sufferings and privations of John Nunn; ed. by W.B. Clarke [from Nunn's account as told to him.. ] (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  74. (Ingelesez) Kalman, Bobbie; Johnson, Robin R.. (2007). The Life Cycle of an Emperor Penguin. Crabtree Publishing Company ISBN 978-0-7787-0630-4. (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  75. (Ingelesez) Müller-Schwarze, Dietland. (1984). The Behavior of Penguins: Adapted to Ice and Tropics. SUNY Press ISBN 978-0-87395-866-0. (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  76. (Ingelesez) «What is a whale?» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  77. (Ingelesez) «oceà Antàrtic | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  78. (Ingelesez) Riffenburgh, Beau. (2007). Encyclopedia of the Antarctic. Routledge ISBN 0-415-97024-5. (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  79. (Ingelesez) «Sea lions» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  80. (Ingelesez) «Pack-ice seal species — Australian Antarctic Division» web.archive.org 2012-08-26 (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  81. (Ingelesez) «Crabeater seals» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  82. (Ingelesez) «Weddell seals» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  83. (Ingelesez) «Antarctic krill» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  84. (Ingelesez) «Krill: magicians of the Southern Ocean» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  85. (Ingelesez) «Seabed (benthic) communities» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  86. D'Udekem d'Acoz, Cédric; Verheye, Marie L.. (2017). «Epimeria of the Southern Ocean with notes on their relatives (Crustacea, Amphipoda, Eusiroidea)» European Journal of Taxonomy (359)  doi:10.5852/ejt.2017.359. ISSN 2118-9773. (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  87. (Ingelesez) «World's largest squid landed in NZ» The Beehive (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  88. (Ingelesez) «Squid» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  89. (Ingelesez) «Salps» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  90. (Ingelesez) «Sponges» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  91. Clapham, Phil (2004). Right Whales: Natural History & Conservation. Stillwater, MN: Voyageur Press. p. 8. ISBN 0-89658-657-X.
  92. «Whale Oil» www.petroleumhistory.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  93. (Ingelesez) «The Economy of Antarctica» SpainExchange Country Guide (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  94. «Global whaling peaked in the 1960s» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  95. (Ingelesez) «Big Fish: A Brief History of Whaling» education.nationalgeographic.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  96. (Ingelesez) Tønnessen, Johan Nicolay; Johnsen, Arne Odd. (1982-01-01). The History of Modern Whaling. University of California Press ISBN 978-0-520-03973-5. (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.