Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa
Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa (ingelesez: World Rugby Pacific Nations Cup) Hego Hemisferioko bigarren mailako errugbi selekzioen arteko txapelketa da.
Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa World Rugby Pacific Nations Cup | |
---|---|
Sorrera | 2006 |
Eremua | Fiji Samoa Tonga (+ gonbidatua) |
Taldeak | 4 |
Maila | 1 |
Garaipen gehien | Fiji (6 Kopa) |
Txapelduna | Fiji (2023) |
Webgunea | www.worldrugby.org |
Historia
Partehartzaileak
1982an Ozeano Bareko Hiru Nazioak (ingelesez: Pacific Tri-Nations) abiatu zuten Tonga, Fiji eta Samoak, izan ere Zeelanda Berria eta Australiaren ondoren Ozeaniako errugbi talde indartsuenak baitziren.
|
|
|
2006an Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa eratu zen Ozeaniako bigarren mailako selekzioez gain Japoniako selekzioa eta Australiako eta Zeelanda Berriko bigarren taldeek hartu zuten parte. 2009an bi handiek utzi egin zuten txapelketa eta 2013an Ipar Amerikako bi talde sartu ziren txapelketan, Estatu Batuak eta Kanada. Honela beraz honako sei talde hauek osatu zuten txapelketa:
2016tik aurrera ordea Ipar Ameriketako eta Japoniako selekzioak atera eta Ozeaniako hiruren arteko txapelketa bihurtu da berriz ere. 2019an Munduko Txapelketaren atarian jokatu zenez eta hura prestatzeko berriz ere zerrendako sei selekzioek hartu zuten parte.
2018tik aurrera berriz izan dira talde gonbidatuak lehian. 2018an Georgiak hartu zuen parte, 2019an Japoniak eta Estatu Batuek eta 2022an Australiako bigarren taldeak.
Garaipenak
Hasiera batean Fijiko selekzioa nagusitu bazen ere 1987tik aurrena Mendebaldeko Samoa gailendu zitzaien gainerako biei. 2016tik aurrera formatua aldatu zenean Samoak indartsu jarraitu zuen baina azken urteetan Fiji izan da garaipenak lortu dituena. Hiruen artean Tonga da ahulena, hiru garaipen baino ez ditu.
Ozeano Bareko Hiru Nazioak
Palmaresa
Urtea | Irabazlea | Urtea | Irabazlea | Urtea | Irabazlea | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1982 | Mendebaldeko Samoa | 1990 | Tonga | 1998 | Fiji | ||
1983 | Fiji | 1991 | Mendebaldeko Samoa | 1999 | Fiji | ||
1984 | Tonga | 1992 | Mendebaldeko Samoa | 2000 | Samoa | ||
1985 | Fiji | 1993 | Mendebaldeko Samoa | 2001 | Samoa | ||
1986 | Fiji | 1994 | Tonga | 2002 | Fiji | ||
1987 | Mendebaldeko Samoa | 1995 | Fiji | 2003 | ez jokatua | ||
1988 | Mendebaldeko Samoa | 1996 | Fiji | 2004 | Fiji | ||
1989 | Mendebaldeko Samoa | 1997 | Mendebaldeko Samoa | 2005 | Samoa |
Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa
Palmaresa
Urtea | Txapelduna | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2006 | Junior All Blacks | Samoa | Fiji |
2007 | Junior All Blacks | Australia B | Samoa |
2008 | Māori All Blacks | Australia B | Samoa |
2009 | Junior All Blacks | Fiji | Samoa |
2010 | Samoa | Fiji | Japonia |
2011 | Japonia | Tonga | Samoa |
2012 | Samoa | Fiji | Tonga |
2013 | Fiji | Kanada | Tonga |
2014¹ | Samoa Japonia | Fiji Estatu Batuak | Tonga Kanada |
2015 | Fiji | Samoa | Tonga |
2016² | Fiji | Samoa | Tonga |
2017² | Fiji | Tonga | Samoa |
2018 | Fiji | Tonga | Georgia |
2019 | Japonia | Fiji | Estatu Batuak |
2020- 2021 | ez zen jokatu³ | ||
2022 | Samoa | Australia A | Fiji |
2023 | Fiji | Samoa | Japonia |
- ¹ 2014an hiru taldetako bi multzo osatu ziren, horregatik daude bi txapeldun.
- ² 2016 eta 2017an Ozeaniako hiru selekzioen baino ez dute parte hartu.
- ³ 2020 eta 2021 ekitaldiak ez ziren jokatu COVID-19 pandemiaren eraginez.
Garaipenak
Selekzioa | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Fiji | 6 | 2013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2023 |
Zeelanda Berriko taldeak (Junior + Māori) | 4 | 2006, 2007, 2008, 2009 |
Samoa | 4 | 2010, 2012, 2014, 2022 |
Japonia | 3 | 2011, 2014, 2019 |
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala