Ozeano (mitologia)
Antzinaro klasikoan, Ozeano[1] (antzinako grezieraz: Ώκεανός Ōkeanós edo Ωγενος Ōgenos, "ibai-ozeanoa"; latinez: Oceanus edo Ogenus), Munduko Ozeanoa zen, greziar eta erromatarrek, mundua inguratzen zuen ibai erraldoi bat zela pentsatzen zutena. Propio esanda, hemisferio bizigarria zegoen ekuatoreko itsasoko ur korrontea zen (οἰκουμένη oikoumene).
Ozeano (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Ὠκεανός |
Sexua | gizonezkoa |
Bizitokia | Arkadia |
Domeinua | Oceanus (en) |
Familia | |
Aita | Urano |
Ama | Gaia |
Ezkontidea(k) | Tetis eta Pompholyge (en) |
Bikotekidea(k) | Nais (nymph) (en) |
Seme-alabak | Klymene (en) , Nemesis, Kalipso, Amaltea, Europa (en) , Anfitrite, Metis, Tyche (en) , Filira, Aethra (en) , Pleione, Estigia, Asia (en) , Chryseis (en) , Peito, Rodo, Pluto, Hesione (en) , Doris, Klitia, Kalirroe, Enipeus (en) , Lysithea (en) , Telesto (en) , Eidyia (en) , Periboea (en) , Acaste (en) , Bolbe (en) , Ceto (en) , Zeuxo, Admete (en) , Eurinome, Adrastea, Akeloo, Nilus (en) , Inako, Alfeo, Scamander (en) , Sangarius (en) , Peneus (en) , Zebren, Meander (en) , Simoeis (en) , Spercheus (en) , Strymon (en) , Asterion (en) , Axius (en) , Ladon (en) , Merope (en) , Dione, Capheira (en) , Ianthe (en) , Electra (en) , Argeia (en) , Crinisus (en) , Eridano, Asopus (en) , Aeas, Ardesko, Aegaeus (en) , Aesar (en) , Aesepus (en) , Evenus (en) , Istrus (en) , Asterope (en) , Caicus (en) , Daeira (en) , Caanthus (en) , Zeuxippe (en) , Creusa (en) , Termessus (en) , Symaithos (en) , Phyllis (en) , Zidno, Cladeus (en) , Chremetes (en) , Clitumnus (en) , Cephissus (en) , Cephissus (en) , Cephissus (en) , Caystrus (en) , Ismenus (en) , Hermus (en) , Hydaspes (en) , Hebrus (en) , Haliacmon (en) , Granicus (en) , Borysthenes (en) , Baphyras (en) , Brychon (en) , Elisson (en) , Erasinos (en) , Ascanius (en) , Apidano, Anaurus (en) , Anigrus (en) , Anapos (en) , Amnisus (en) , Nefele, Chariclo (en) , Orseis (en) , Chrysas (en) , Pamisus (en) , Meliboea (en) , Passalus (en) , Acheron (en) , Oceanids (en) , Klytia (en) , Acmon (en) , Phasis (en) , Ocyrhoe (en) , Leuce (en) , Neda (en) , Triptolemus (en) , Almon, Galaxaura (en) , Hippo (en) , Asterodeia (en) , Beroe (en) , Bromie (en) , Coryphe (en) , Dmia (en) , Dodone (en) , Eidothea (en) , Ephyra (en) , Evagoréis (en) , Eudore (en) , Evenus (en) , Evphrátes (en) , Ganges (en) , Pactolus (en) , ozeanide, Cerceis (en) , Amphiro (en) , Plexaure (en) , Thrace (en) , Pasithoe (en) , Thoe (en) , Ianire (en) , Argie (en) , Xanthe (en) , Menestho (en) , Melobosis (en) , Leucippe the Oceanid (en) , Astydameia (en) , Polydora (en) eta Phaeno (en) |
Anai-arrebak | Tetis, Rea, Kronos, Japeto, Hiperion, Temis eta Tea |
Greziar mitologia
Greziar mitologian, Munduko Ozeano hau, titan bat bezala pertsonifikatua zen, Urano eta Gearen semea. Mosaiko helenistiko eta erromatarretan, titan hau, sarri, gizon gihartsu baten enbor eta besoekin, bizar luzea eta adarrekin (sarri karramarro pintzekin) eta sugearen erako gorputzaren behealdearekin (Tifonekin alderatu). K. a. 580an dataturiko antzinako pitxer baten txataletan, Peleo eta Tetis itsas ninfaren arteko ezkontzara doazen jainkoen artean, arrain isatsdun Ozeano bat agertzen da, esku batean arrain bat, eta, bestean suge bat daramatzana, profezia dohainak. Mosaiko erromatarretan, lema bat eramanez eta itsasontzi bat kulunkatzen ager daiteke.
Adituren batzuk, jatorrian, Ozeanok, ur gaziko toki guztiak ordezkatzen zituela uste dute, Mediterraneo itsasoa eta Atlantiko Ozeanoa barne, antzinako greziarrek ezagutu zituzten ur masa handienak. Baina, geografia zehatzagoa bihurtzen joan zen heinean, Ozeano, Atlantiko Ozeanoko (Ozeano Itsasoa ere deitua) ur ezezagunenak eta bitxienak ordezkatzera pasa zen, belaunaldi berriko jainko iritsi berria zen Poseidon, Mediterraneo itsasoa gobernatzeaz arduratu zelarik.
Ozeanoren emaztea, bere arreba Tetis zen, eta, elkarrekin, 3000 ozeanideak (itsasoko ninfak) eta Ozeanida guztiak (edo Potamoiak) izan zituzten, munduko ibaiak, baita iturri eta lakuak ere. Kronosengandik, titanen arrazakoa zena, olinpiar jainkoak jaio ziren, eta Herak, bi aldiz aipatzen du Iliadan "lur emankorreko azken muturreraino egin nahi zuen bidaia, Ozeano ikusteko, jainkoen aita, eta Tetis ama, nortzuk Rearen bidez hartu eta euren jauregian hazi eta hezi ninduten".
Titanomakia edo Olinpiar Jainkoen eta Titanen arteko gerraren bertsio gehienetan, Ozeano, Prometeo eta Temisekin batera, ez zen euren anaia Titanen aldera batu olinpiar jainkoen aurka borrokatzeko, baizik eta gerratik at geratu zela. Mito honen bertsio gehienetan, Ozeanok, Kronosen honen aita Uranoren aurkako matxinadara elkartzeari ere uko egin zion.
Iliadan, Hefestok egin zuen Akilesen ezkutuaren ikonografia aberatsa, mundua bera zegoela uste zen bezala, Ozeanoak inguratua geratzen zen.
« | Orduan, ezkutuaren ertzean hiru aldiz korrika eginez Ozeanoaren korrontearen indar guztia marraztu zuen |
» |
Nestor eta Odiseo, elkarrekin "itsaso zalapartatsuaren ertzetik zihoazenean, lurra besarkatu eta astintzen duen jainkoari erregutzen" ziotenean, Ozeanori zuzentzen zizkioten euren pentsamenduak, eta ez Poseidoni.
Zeharka olerkariek deitua, eta ibai eta errekaztoen aita bezala hartua, eta, ondorioz, horiei lotutako jainko eta pertsonaien aita, Ozeano, behin baino ez da agertzen mitoetan, Heraklesek behin eta berriz mehatxatu eta garaitzen zuen antzinako munduko ordezkari bat bezala. Heraklesek, Helios behartu zuen bere urrezko kopa uztera Ozeanoaren handitasuna zeharkatzeko Hesperideetarako bidean. Ozeanok kopa astindu zuenean, Heraklesek mehatxatu egin zuen eta olatuak baretu zituen. Heraklesek, Eguzki kopan Ozeanotik egin zuen bidaia, zeramika atikarreko margolarien gai oso gogoko bat izan zen.
Emazteak eta seme-alabak
- Gea
- Kreusa
- Triptolemo
- Theia, Memnonen alaba
- Zerkopeak
- Tetis
- Ozeanideak (itsasoko ninfak)
- Ozeanidak (ibaietako jainkoak)
Kosmografian
Ozeano, kosmografia greziarrean zein mitologian agertzen da. Kartografoek, ekuatoreko korrontea, Akilesen ezkutuan agertu zen antzera irudikatzen jarraitu zuten.
Herodoto, Ozeanoren existentzia fisikoarekiko eszeptikoa zen arren, ez zuen onartzen Nilo ibaiaren urteroko ur goraldiaren arrazoia izotz urtzea izaterik. Bere itzultzaile eta interpretea den Livio Stecchiniren arabera, Herodotok, Nilo ekuatoretar baten kontua konpondu gabe utzi zuen, berarentzat, Saharatik hegoalderako Afrika guztia ezezaguna baitzen.