Ozeanide
Ozeanideak[1] (grezieraz Ωκεανιδες, okeanides), greziar eta erromatar mitologian, Ozeanoren eta Tetisen alabak ziren, lamia batzuk. Horietako bakoitza, iturri, erreka, aintzira edo urmael bati lotuta zegoen. Ozeanidak edo Potamoiak, ibaietako jainkoak, ziren euren nebak.
Hesiodok, bere Teogonia lanean, argi eta garbi esaten du ozeanideak 3.000 zirela, baina, idazlan horretan, 41 zaharrenak baino ez ditu aipatzen. Honako hauek dira Hesiodok emandako izenak:
- Akasta
- Admete
- Anfiro
- Asia (mitologia)
- Dione
- Doris
- Elektra
- Estigia guztietan garrantzitsuena
- Eudora
- Eurinome
- Europa
- Galaxaura xarmangarria
- Hipo
- Idia
- Janira
- Janta
- Jante
- Kalipso desiragarria
- Kalirroe itxura ederrekoa
- Klimene
- Klitia
- Kriseida
- Melobosis
- Menesto
- Metis
- Ozirroe
- Peito
- Perseis
- Petrea goxoa
- Pisitoa
- Plexaura
- Pluto idi begiak
- Polidora ederra
- Primno
- Rodea
- Telesto azafrai koloreko ileduna
- Toa
- Tike
- Urania jainkotiarra
- Zerzeis
- Zeuxo
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Ozeanideak
- (Ingelesez) Ozeanideak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.