Ozako oihana

Ozako oihana[1] (aragoieraz: Selva d'Oza) Echo Ibarrean kokaturik dago, Aragoiko Pirinioen mendebaldeko aldean. Aragón Subordán ibaiaren urek igaroetako inguru natural bat da eta 2.300 eta 2.700 metro inguruko mendiek inguraturik dago. Horien artean Peña Forca (2.390 m.), Agüerri (2.450 m.), Castillo de Acher (2.384 m.) eta Bisaurin (2.668 m.) dira nagusiak.

Aragón Subordán ibaia Ozako oihanean.

Oihanean, halaber, hiru dolmen daude, eta baita Antonino Pioren erromatar galtzada zaharren arrastoak ere. Bide hori Santiago de Compostelarako bide gisa erabili izan da.

Landaredia

Oihana izeiz osaturik dago batez ere, horiekin batera pinuak eta hartzak ere izanik. Bertan aurki daitezkeen beste espezie batzuk haginak, astigarrak eta urkiak dira. Gainera, sastrakadia oso ugaria da, zeinean ezpela nagusi den, onddo, fruitu eta lore hainbatekin batera.

Fauna

Ozako oihanean hartzak, hudoak, sarrioak, orkatzak, basurdeak, azkonarrak, lepahoriak, azeriak, urtxintxak eta igarabak ugariak dira. Hegalariei dagokienez, ugatzak, putreak eta arranoak ikus daitezke.

Ibaietako fauna dagokionez, Aragón Subordán ibaian izokina ugaria da.

Erreferentziak

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-22).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.