Oxymoron

Oxymoron streetpunk edo Oi! musika estiloa jorratzen duen talde alemaniarra da.

Oxymoron
Datuak
JatorriaAlemania
Musika motaStreetpunk Oi!
Urteak1989 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Knock Out
Cyclone
GMM
Taldekideak
Sucker
Bjoern
Morpheus
Lehengo taldekideak
Filzlaus
Martin
Arne
Chrissy
Davey
Informazio gehigarria
www.oxys.de
iTunes: 1509233643 Musicbrainz: d3185799-8767-491e-a055-3d1391bf613d Songkick: 381945 Discogs: 501856 Allmusic: mn0000898527 Edit the value on Wikidata

Taldekideak

Gaur egungo taldekideak

  • Sucker (ahotsa eta gitarra).
  • Bjoern (bateria).
  • Morpheus (baxua).

Aurreko taldekideak

  • Filzlaus (baxua)
  • Martin (gitarra)
  • Arne (baxua)
  • Chrissy (baxua eta gitarra)
  • Davey (gitarra)

Historia

Taldeak Oxymoron izena 1992. urtean hartu zuen, nahiz eta taldearen jaiotza 1989aren amaieran izan.

Sucker eta bere lehengusu Bjöern bateria-joleak sortu zuten taldea, Martin gitarrista eta Filzlaus baxujolearekin batera. Hauek izan ziren hasieran taldearen partaideak, bi urte geroago Oxymoron izenarekin hasi zirelarik.

Soto batean elkartzen ziren jotzeko, zeini "Oxyfactory" deitzen zioten. Bertan "Beware, poisonous!" lehen EP-a grabatu zuten 1993ko udan, beraien eskutik produzitu eta argitaratu zutena ("Oxyfactory Records" behin-behineko zigilupean, hau izanik argitaratutako lan bakarra). Single hau 1994ko hasieran berrargitaratu zen Helen Of Oi! Records-eko Bob Burridge-n eskutik, zeinek disko bat grabatzeko eskeintza luzatu zien.

"Fuck the Nineties - Here's our Noize" diskoa hiru zatitan grabatua izan zen, Filzlaus bidaian joan zelako eta ezin izan zen inorengatik ordezkatua izan. Taldeak berak ordaindu zituen grabaketa estudioko gastuak, disko honen kritikak inork espero zuena baino hobeak izanik.

Aste batzuk geroago beraien lagun Arne baxua jotzen hasi zen Filzlaus-en ordez. Horrela, atzerrian kontzertuak jotzen hasi ziren, baita Alemanian ere, Braindace taldearekin batera bi bira egin zituztelarik (une horretan hauekin split-single bat kaleratu zuten, "Mohican Melodies" izenekoa).

Oxymoron talde anitza izanik, Punk eta Kaskamotzen tribuen batasunaren irudia izan da, zeintzuk hasiera-hasieratik taldearen kontzertuetan izan diren. Modu honetan, Oi! jaialdietan gero eta sarriago parte hatzen zuten, talde garrantzitsu askorekin jo zutelarik: Cock Sparrer, Angelic Upstarts, Major Accident, Peter and the Test Tube Babies, eta abar...

1996ko udaberrian "Crisis Identity" single-a argitaratu zuten Arne eta bere emaztearen zigiluaren (Rough Beat Records) eskutik, jarraian AEBetara lehen bidaia izan zutelarik. Bi aste kaotiko izan ziren Ekialdeko Kostaldean zehar Braindance eta Casualties taldeekin batera.

Honen ondoren taldea Knock Out Records-ekin harremanak izan zituzten, eta urte bat geroago bigarren diskoa "The Pack is Back" kaleratu zuten diskoetxe honekin, eta Europako hainbat herrialdeetatik bidaiatzen hasi ziren. Baina bidairik zirraragarriena 1997ko udakoa izan zen, hiru astez Japonian zehar jotzeko aukera izan baitzuten (Disckocs taldearekin).

1998a ez zen urte ona izan taldarentzat, izan ere denbora luzean prestatutako birak ezeztatu behar izan zituzten hainbat arrazoirengatik. Gainera Sucker ospitalera joan behar izan zuen denbora batez nerbio gaitz batengatik. Azkenik, Arne-k taldea utzi zuen prestatuta zegoen "Westworld" mini-diskoaren grabaketa baino aste gutxi lehenago. Zailtasun hauetan Chrissy sartu zen taldean, zein aurretik behin-behineko bigarren gitarrista izan zen eta AEBetako lehen biran baxua jo zuen.

Laukoteak, berriz ere, Europako herrialde askotara bidaiatu zuten, inoiz baino kontzertu gehiago jotzen, baita AEB osoan zehar ere. Zazpi aste iraun zituen kostatik kostarako bira honek, Dropkick Murphys (hauekin beste split-single bat argitaratu zuten) eta Ducky Boys taldeekin batera, arrakasta izugarria izan zuen. Chrissy-k taldea utzi zuen azken bira honen ondoren, bere proiektuentzat denbora gehiago edukitzeko.

2000. urtearen amaieran "Best before 2000" bilduma kaleratu zen Knock Out Records-en eskutik (eta Cyclone Records-en eskutik AEBn) agortutako 7" eta material arraroen eskaera handiagatik (single guztiak eta bilduma batzuetako abestiak sartu ziren disko honetan).

Hala ere, bazen taldeak kantu berrien disko bat ateratzeko garaia, beraz, bi hilabetez hau prestatzeko lanean jardun zuten. 2001eko udan "Feed the breed" diskoa izango zena grabatu zuten AEBetara berriz joan baino lehen. 6 astez kostatik kostarako "Pure Punk" bira jo zuten, Dead Empty, The Boils eta The Forgotten taldeekin. Europan zehar ere, Alemanian batez ere, ibili ziren taldekide ezberdinekin izan bazen ere. Tamalez Martin, hasierako taldekidea, semea izan zuenez taldea utzi zuen, Chrissy berriz ere denbora baterako sartu zelarik.

Taldearen basea Berlinera lekualdatu zen, non une horretan partaide guztiak bizi ziren. Bertan aurkitutako gitarristak taldea bertan behera utzi zuen "Chaos across the Nation" AEBetako bira hasi behar zuenean... Davey-k bere burua eskeini zuen taldeak zuen zuloa estaltzeko, eta jarraian zetorren "Spirit of the Streets" Europar biran (Pistol Grip eta Beltones taldeekin) jo zuen, hau izanik Oxymoron taldeak egingo zuen azken bira.

2002ko uztailean taldeak etenaldi bat jakinarazi zuen.

2006ko urrirarte berri gutxi izan ziren taldearen inguruan, noiz disko bat argitaratu zuten "Noize Overdose" izenekoa (Bonecrusher taldearekin erdibana). Disko honek ordurarte argitaratu gabeko eta zuzeneko (Hamburgo, 1999) abestiak ditu. Aldi berean Sucker-en proiektu berria iragartzen zen, Bad Co. Project izenekoa eta "Sucker Stories" diskoa argitaratu zuelarik.

Diskografia

Izena Formatoa Argitalpen data Oharrak
Fuck the 90´s... Here´s our Noize
LP/CD
1995eko maiatza
The Pack is Back
LP/CD
1997ko apirila
Westworld
MLP/MCD
2000ko abuztua
Best before 2000
CD
2000ko urria Taldeaten lehen bideoklip ofiziala dakar
Feed the Breed
LP/CD
2001eko azaroa
Noize Overdose
Split 2LP/2CD
2006ko urria Bonecrusher taldearekin erdibana

Iraupen motzekoak eta bildumak

Izena Formatoa Argitalpen data Oharrak
Beware, poisonous!
EP
1994ko maiatza Taldearen lehen lana
Mohican Melodies
Split EP
1995eko iraila Braindance taldearekin erdibana
Crisis Identity
EP
1996ko martxoa
Streetpunk Worldwide
Split EP
1996ko apirila Bilduma Discocks, Bottom Of The Barrel eta Braindance taldeekin batera
A Tribute to Cock Sparrer
Split EP
1998ko abuztua Bilduma Dropkick Murphys, Shock Troops eta Disgusteens taldeekin batera
Irish Stout vs. German Lager
Split EP
1998ko azaroa Dropkick Murphys taldearekin erdibana
Worldwide Tribute to the Real Oi!
CD
2000ko abuztua Hainbat talderen arteko bilduma
Taisho vs. Oxymoron
Split EP
2001eko urria Taisho taldearekin erdibana
Savage Output
EP/CD
2001eko azaroa

Bideoak

  • Run From Reality

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.