Oxidazio-zenbaki

Oxidazio-zenbakia koordinazio-konposatu bateko atomo zentralak izango lukeen karga da, atomo zentralak partekatzen dituen elektroi-bikote guztiak erauztean estekatzaile guztiak ere erauziko balira. Konposatu ez-organikoen nomenklaturan erabiltzen da. Zenbaki erromatar baten bidez adierazten da; plus ikurra ez da idazten oxidazio-zenbakia positiboa denean. Oxidazio-zenbakia elementuaren ikurraren goi-indize gisa idazten da, adibidez FeIII, baina baita elementuaren izenaren ondoren parentesi artean ere, addibidez burdina(III). Azken kasuan, ez da espaziorik uzten elementuaren izenaren eta oxidazio-zenbakiaren artean.

Oxidazio-zenbakia ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Normalean, oxidazio-zenbakia eta oxidazio-egoera berdinak dira. Hala ere, kasu gutxi batzuetan atomo estekatzailea ez da atomo zentrala bezain elektronegatiboa (esaterako, iridio fosfina konplexuetan), eta orduan oxidazio-egoera ez da oxidazio-zenbakiaren berdina izaten.

Ariketak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.