Owen Chamberlain
Owen Chamberlain (San Frantzisko, AEB, 1920ko uztailaren 10a - Berkeley, AEB, 2006ko otsailaren 28a) fisikaria izan zen. 1959ko Fisikako Nobel Saria (bere lankide Emilio Segrèrekin batera) antiprotoi funtsezko partikularen aurkikuntzarengatik.
Owen Chamberlain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1920ko uztailaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Berkeley (Kalifornia), 2006ko otsailaren 28a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Mountain View Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
Familia | |
Aita | William Edward Chamberlain |
Ama | Genevieve Lucinda Owen |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dartmouth College Chicagoko Unibertsitatea Germantown Friends School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Enrico Fermi |
Doktorego ikaslea(k) | David D. Clark (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Fisika Elkartea |
Bizitza
San Frantziskon jaioa, Chamberlainek fisika ikasi zuen Dartmouth Collegen (non Theta Chi anaiarteko kide izan zen), eta baita Kaliforniako Unibertsitatean ere (Berkeley bezala ere ezaguna; University of California, Berkeley). Unibertsitatean egon zen Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuen arte. Gerora, Manhattan Proiektuan parte hartu zuen (1942), non Emilio G. Segrèrekin batera Berkeleyn eta Los Alamosen (Mexiko Berria) egin zuen lana. Beatrice Babette Copperrekin ezkondu zen 1943 urtean, eta lau seme-alaba izan zituzten.
1946an, gerraren ondoren, Chamberlainek doktoregoarekin jarraitu zuen Chicagoko Unibertsitatean, non Enrico Fermi (fisikari famatua) ezagutu zuen eta honek bideratu zuen fisika esperimentalera. Chamberlain 1949an doktoratu zen Chicagoko Unibertsitatean. 1948an, Chamberlain Berkeleyra itzuli zen fisikako irakasle bezala, non Emilio G. Segrè eta beste fisikari batzuekin protoia ikertu zuen.
1955ean, antiprotoia aurkitu zuten, protoiaren berdina den partikula subatomikoa, karga negatibo bat izan ezik. Chamberlainen hurrengo ikerlanen artean aipagarria da Time projection chamber (TPC) partikula-detektagailua, eta Stanford Linear Accelerator Centerrean (SLAC) egindakoa. Chamberlain politikan aktiboa izan zen, justizia sozialak eta bakeak arduratzen zuten, eta Vietnamgo Gerraren aurka agertu zen.
1985ean a Chamberlaini Parkinsonen gaixotasuna diagnostikatu zitzaion, eta irakaskuntzatik 1989an erretiratu zen. Parkinsonen gaixotasunaren ondorioz, 85 urterekin hil zen (2006ko otsailaren 28an).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Owen Chamberlain
- (Ingelesez) 1959ko Fisikako Nobel Saria
- (Ingelesez) Chamberlaini buruzko biografia
- (Ingelesez) New York Times-eko nekrologikak