Outback
Outback (ingelesez: The Outback) hitzak Australiako barnealdeko eremu idor, basati eta zabalak izendatzen ditu. Eremu honetako lursail oparo bakarrak ardi eta behi aziendentzako erabili ohi dira, bertan etxalde bakan batzuk daudelarik. Abeltzaintzaz gain bertako beste ekonomia jarduera nagusiak turismoa eta meatzaritza dira. Outback eremuaren neurri handia dela eta, honek abeltzaintza eta meatzaritzako baliabide erraldoiak eskaintzen ditu.
Outback | |
---|---|
Mota | backcountry (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°S 130°E |
Kokapena | Ipar Lurraldea Mendebaldeko Australia Hego Australia Hegoaldeko Gales Berria Queensland |
Estatu burujabe | Australia |
Zinema
Zineman filma ugari Outback eremuan girotuak daude, tartean The Sundowners (1960), Mad Max (1979) eta Mad Max 2 (1981), Gallipoli (1981, filmaren lehenbiziko zatia), The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert (1994), Ned Kelly (2003) eta Australia (2008).
Ikus gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.