Oulankako Parke Nazionala
Oulanka Parke Nazionala (finlandieraz, Oulangan kansallispuisto) Ipar Ostrobotnia eta Lappi eskualde finlandiarren artean dagoen parke nazional bat da. Errusiar Paanajärvi Parke Nazionalaren mugan dago eta muino eta baso zabalengatik da ezaguna; hala nola, Finlandia ekialdeko, iparraldeko eta hegoaldeko espezieak aurki daitezke bertan. Herrialdeko parke bisitatuena da Pallas-Yllästunturi ondoren eta 2002. urtean PAN Parks ziurtagiri bat jaso zuen; ziurtagiri hau duen Finlandiako bi parkeetako bat da [1].
Oulanka Parke Nazionala | |
---|---|
Pieni Karhunkierros (Hartz txikiaren Bidea). | |
Kokalekua | Kuusamo eta Salla, Ipar Ostrobotnia eta Lappi Finlandia |
Azalera | 270 |
Sorrera | 1956 |
Bisitari-kopurua | 185.500 (2007) |
Arduraduna | Metsähallitus |
1956. urtean sortu zuten Ipar Ostrobotnia eta Lappiko gune berezi hau babesteko asmoz eta 1982an eta 1989an zabaldu egin zuten; gaur egun, guztira, 270 km²-ko azalera dauka [2].
Historia
Finlandian sortutako lehenbiziko zazpi parke nazionaletako bat da; hain zuzen, 1956. urtean sortu zen
Natura
Fauna eta Landaredia
Ugaztunen taldea, hala nola, altzeek, elur-oreinek, ipar-katamotzek, jatunek, otsoek eta ugaztun txikiek osatzen dute.
Ibai zakarren ertzeetan aurki daitezkeen hegaztiak asko dira, esaterako,
arrano arrantzale eta beltzak kuliska txikiak urtero Savilampi urmaelean ikus daitezkeen euli-txori papargorriak
bertan habiaratzen duten hegoaldeko espezieak: txepetxak, txio txistulariak, zozoak
lagun gehien dituzten hegazti taldeak, buztangorri argiena, negu-txontena eta txio horiena dira.
Oulanka Bisitarien Gunetik gertu dagoen Kiutaköngäs bideko izeidietan aldiz, buztanikara horiak eta ur-zozoak aurki daitezke.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Finlandiako Parke Nazionalak
Kanpo estekak
- Oulanka Parke Nazionala (Finlandieraz) (Ingelesez)