Ouka Leele
Ouka Leele, Barbara Allende Gil de Biedmaren izen artistikoa zen (Madril, Espainia, 1957ko ekainaren 29a - ibidem, 2022ko maiatzaren 24a). Argazkilari espainiarra, Jaime Gil de Biedma poetaren iloba eta Esperanza Aguirreren lehengusina zen.
Ouka Leele | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bárbara Allende Gil de Biedma. |
Jaiotza | Madril, 1957ko ekainaren 29a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2022ko maiatzaren 24a (64 urte) |
Familia | |
Aita | Gabriel Allende Maíz |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, idazlea, margolaria, poeta, Ama eta diseinatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
oukaleele.com | |
1980ko hamarkadaren hasierako "Movida Madrileña" edo euskaraz, "Madrileko Mugimendua"ren protagonista nagusienetako bat izan zen.
Ibilbidea
Formazio autodidaktikoko pertsona zen, eta bere lanetik zuri-beltzezko argazkiak eta grabaketak nabarmentzen ziren. Tradizio espainiarrak kolore bizidunekin nahastu egiten ditu bere zenbait lanetan.
Bere lanak Parisen, Londresen, Tokion, Sao Paolon eta New Yorken egon dira eta hainbat jende joan ziren erakusketak ikustera. Arrakasta handia dute bere erakusketak.
2005ean, Espainiako Argazki Sari Nazionala eman zioten.
Bere izen artistikoa "El Hortelano" margolariak egin zuen margolan batetik atera zuen. Margolan horretan, margolaria izar konstelazio bat asmatu zuen. Izar horietako baten izena, Ouka Leele zen. Barbara liluratuta geratu zen margolan horrekin. Horren ondorioz, argazkilaria izen horrekin sinatzen ditu bere lanak, nahiz eta hainbat urtez erabiliagoa izan zen Ouka Lele, 'e' bat gutxiagorekin.
Barbararen ustez, argazkilaritza, poesia mota bat da; poesia bisuala: hitz egiteko modu bat, baina hitzik esan gabe.
Hainbat artisten lankidea izan da, hala nola: Javier Mariscal, Ceesepe, Alberto Garcia-Alix edo eta Pedro Almodovar.
Argazki bilduma bat amaitzerakoan, La Castellanako (Madril) trafikoa geldiarazi egin zuen "Rapelle-toi Barbara" argazki ezaguna egiteko. Bere lanak hainbat aldizkarietan agertzen ohi dira: Diorama, Photo Magazine, Telos, Dezine, Reviste Actuel...
ARCO-ko festibalaren edizio gehienetan kolaboratu du, eta hainbat ikastaro eman ditu bere lanari buruz festibaletan, zentro kulturaletan eta unibertsitatetan.
Bere argazkiak aparte, ilustrazio lanak ere egin ditu. 1996. urtean, Concha García Campoy-ren liburua (La doble mirada) eta 2002. urtean marrazki bilduma bat "El cantar de los cantares del rey Salomón".
Ceutin (Murtzian) 300m2-ko mural handi bat egin du "Mi jardín metafísico" deitua.
Rafael Gordon zinemako zuzendariarekin egin du lan "La mirada de Ouka Leele" filmaren amaierako muntaian.