Otxoa Ibañez de Olano dorretxea
Otxoa Ibañez de Olano dorretxea eta Zarautz dorretxea Gipuzkoako Getaria udalerrian dauden bi dorretxe dira, biak ere parez-pare egonik eraikin multzo bakarra osatzen dute. Getariako Alde Zaharran daude, Kale Nagusian. San Salbador eliza eta Katrapona pasabidearen alboan, eta Indianokua jauregitik hurbil.
- Artikulu hau Getaria udalerrian dagoen Otxoa Ibañez de Olano eta Zarautz dorretxeei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zarauzko dorrea».
Otxoa Ibañez de Olano eta Zarautz dorretxeak | |
---|---|
![]() | |
Getariako hiri historikoa | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Getaria |
Koordenatuak | 43°18′15″N 2°12′12″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 10 |
Eraikinak
Balore artistiko eta historiko handiko multzoa da. Bi dorretxeek gotiko arkitekturako ezaugarriak dituzte: dobeladun atari ak, leiho ojibalak eta geminatuak.
Zarautz dorretxeko ikerketa arkeologikoek eraikina hainbat handitze eta zaharberritzeren ondorioa dela agertuarazi dute, jatorrizko eraikina XIV. mendekoa da eta kalera begira dagoen atari edo aurrealdea XVII. mendekoa.
Solairu honetan burutako indusketa arkeologikoek bertan II. mendetik XX. mendera doazen giza aztarnak azaleratu dituzt, honek Erromatar Garaitik gaur egun arteko koka leku honetako historia berreraikitzea ahalbideratu du.
Iruditegia
- Dorretxea.
- Indusketa arkeologikoak.
- Indusketa arkeologikoak.