Otto Jägersberg
Otto Jägersberg (Hiltrup, Westfalia, 1942ko maiatzaren 19a) alemaniar idazlea da.
Otto Jägersberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hiltrup, 1942ko maiatzaren 19a (81 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria eta idazlea |
Lantokia(k) | Baden-Baden |
Kidetza | PEN Centre Germany (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Bere literatura lanetan, haurren liburuak Der grosse Schrecken Elfriede (1969, Elfriede beldurgarria), kontakizunak Der Waldläufer Jürgen (1969, Jürgen, basoko ibiltaria) irratirako gidoiak, nobelak eta poema-liburuak Wein, Liebe, Vaterland (1985, Ardoa, Amodioa, Aberria) aurki daitezke. 1964an argitaratu zuen lehen liburua, Weihrauch und Pumpernickel (Intsentsua eta ogi beltza), eta bertan Westfalian igarotako haurtzaroko oroimen autografikoak kontatzen ditu, nobela pikareskoen antzera. Eguneroko bizitza da Nette Leute (1969, Jende atsegina) nobelaren gaia ere, hiztegi- eta entziklopedia-saltzaile baten egun arrunt bateko gertakizunak kontatzen dituena. Irrati eta telebistako gidoietarako, bere garaiko arazoak erabili izan ditu Jägersbergek beti, esate baterako, Der industrialisierte Romantiker (1876, Erromantiko industrializatua) filmean, ingurumenaren kutsadura salatzen du. 1979an Die Pawlaks (Pawlaktarrak) telesaila idatzi zuen, Wolfgang Studek zuzendu zuena; XIX. mendearen bigarren erdian Ruhrreko ibarrera lanera joandako langile masurren bizimodua kontatu zuen bertan. Beste literatura lan aipagarri batzuk: Der letzte Biss (1979, Azken ahamena) eta Der Herr der Regeln (1988, Arauen jabea).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.