Otto Freisingekoa
Otto Freisingekoa (latinez: Otto Frisingensis; Klosterneuburg, 1112 – Morimondeko abadia, Borgoinako dukerria, 1158ko irailaren 22a) alemaniar elizgizona eta kronikaria izan zen.
Otto Freisingekoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1138 - ← Heinrich I. von Freising (en) - Albert I. von Harthausen (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Munich and Freising (en)
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Munich and Freising (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Klosterneuburg (en) , 1111 | ||||||
Herrialdea | Alemania | ||||||
Heriotza | Morimond Abbey (en) , 1158ko irailaren 22a (46/47 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Heiligenkreuz Abbey (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Leopold III | ||||||
Ama | Agnes of Germany | ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Leinua | Babenberg (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina alemana | ||||||
Irakaslea(k) | Thierry of Chartres (en) Gilbert de la Porrée Hugh of Saint Victor (en) | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | historialaria, idazlea, apaiz katolikoa, kronikagilea eta apezpiku katolikoa | ||||||
Santutegia | |||||||
Irailaren 22 | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Erlijio-ordena | Zistertar | ||||||
Bizitza
Leopoldoko III.a Austriakoaren semea izan zen. Alemaniako eta Italiako iparraldeko familia boteretsuenekin lotuta zegoen. Filosofia ikasi zuen Parisen eta filosofia aristotelikoa Alemanian sartu zuen lehena izan zen. Ordena Zistertarrean sartu zen eta aita konbentzitu zuen Heiligenkreuzeko abadia sortzeko, nekazaritza eta alfabetatzea Vienako eskualdera eramanez. 1136 inguruan Morimondeko abadea izendatu zuten eta handik gutxira Freisingeko gotzain izendatu zuten.
1147an zorigaiztoko Bigarren Gurutzadan esku hartu zuen. Ottok zuzendutako sekzioa dezimatua izan zen, nahiz eta berak Jerusalemera iristea lortu zuen. Frederiko I.a Duabiakoaren mesedea jaso zuen eta 1156an Bavariako dukerriari buruzko eztabaida erabaki zuen. 1157an Besançongo Dietan egon zen.
Lana
Bi lan historikoren egilea izan zen: Chronica sive Historia de duabus civitatibus: Lan historiko eta filosofikoa da, Jerusalem eta Babel, zeruko eta lurreko erresuma, kontrastatzen dituena. 1146. urtera arteko historia kontatzen du eta enperadore erromatarren eta germaniarren arteko jarraitutasuna ezartzen du eta eta St Blasiusko Otto abadek amaitu zuen. Gesta Friderici Imperatoris: Lanak Konrado III.a Alemaniakoa 1152an hil zen arteko historia kontatzen du lehen liburuan, eta bigarren liburuan jarraitzen du Frederiko I.aren erregealdiarekin.