Otsaportilloko bideko leizea
Otsaportilloko bideko leizea Urbasan dagoen leize bat da, Ubabako begiratokira bidean. 30 metro inguruko sakonera du, aho estu batekin[1]. Bertan Espainiako Gerra Zibilean hainbat gorpu bota zituztela eta, hildakoak gogoratzeko monumentu bat dago, eta urtero egiten da lore-eskaintza bat.[2] Guztira 16 pertsonaren gorpuzkiak jaso dira bertatik.
Otsaportilloko bideko leizea | ||
---|---|---|
Mota | leize hobi komun | |
Honen parte da | Gerra Zibileko biktimak Nafarroan | |
Herrialdea | Espainia | |
Gatazka | Espainiako Gerra Zibila | |
Sakonera bertikal | 30 m | |
Pertsona hilak | 16 | |
Hildakoak
Hauek dira bertan botatako 16 pertsonen izen-abizenak[3]:
- Melitón Aguirre Lecea, Olazti
- Claudio Doroteo Diéguez Loza, San Asensio (Errioxa). Etxarri Aranazko bizilaguna[4].
- Emilio García Izquierdo, Linares (Burgosko probintzia)
- Avelino Gil González, Ledesma (Salamanca)
- Sabino Lizarraga Barandiaran, Bilbo
- Joaquín Lizarraga Martínez de Bujanda, Lizarra
- Julián Ortiz de Lazcano González de Matauco, Kontrasta
- Faustino Rubio Bujanda, Torres del Río
- Francisco San Román Galbete, Altsasu
- Francisco San Román Otxoa, Ziordia
- Domingo San Román Otxoa, Ziordia
- José Ubeda Sánchez, Madril
- Víctor Urkijo Tobalina, Altsasu
- Miguel Vergara Bereau, Arantza
Bertan gorpuak aurkitu ez badira ere, Gordoako Mauricio Rodríguez López, Galarretako Bernardo Domingo eta Zalduondoko Miguel Gil irakasleak ere bertan bota zituztela esan dute lekukoek[5][6][7]. Gertakari hauek Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea liburuan fikziora eraman ziren.
Irudi galeria
Erreferentziak
- «Catálogo espeleológico de Navarra | Gobierno Abierto de Navarra» gobiernoabierto.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
- Apaolaza Avila, Urko. (2015-10-11). «Urbasako hiltegia» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- «Navarra :: Visor de fosas» fosas.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
- «Nafarroako Memoriaren Institutuak Claudio Doroteo Dieguezen gorpuzkiak identifikatu ditu» Nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
- (Gaztelaniaz) bizkaikoerrepublikazaleenateneoa. (2013-09-17). «NAFARROA 1936 ERAKUSKETA. EXPOSICIóN» ERREPUBLIKA PLAZA (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
- «9 de agosto de 1936, doce horas entre la vida y una muerte injusta - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
- (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Zalduondo luce ya una placa en memoria de los maestros fusilados» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
Bibliografia
- García de Albizu, Balbino; Aranzadi, Telesforo de. (2010). Conociendo el pasado amescoano. Lamiñarra ISBN 978-84-613-9872-0.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.