Otsamunho
Otsamunho Nafarroa Beherean, Pirinioetan dagoen mendi bat da, Otsamunho mendilerroan. Tontorra Aldude eta Bankaren arteko mugan dago.
Otsamunho | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 901 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°05′48″N 1°23′39″W |
Mendikatea | Otsamunho mendi-oinak |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Aldude/Urepele/Banka |
Mendikat | Mendikat |
901 metroko garaiera du eta mendilerro honi izena ematen dion mendia da. Mendilerroko altuena ez bada ere (Errolak 907 m ditu) Euskal Mendizale Federazioaren katalogoak Otsamunho sartzen du baina ez Errola[1].
Abiapuntuak
Aldudetik, ibilbidea hasten da ekialderantz joz, Mizpira izeneko lepora iristeko. Tontorra gertu eta garbi agertzen da iparmendebaldean. Urepelen, errepidean gora joan behar da, gertu dagoen Gaineko karrika auzora. Berehala, bide bat hartzen da ezkerretara, Meharoztegi lepora doana. Ezkerretara, Errola mendira doan bide bat agertzen da, igo edo inguratu egin daitekeena, edozein kasutan, Mizpira lepoan agertu eta berehala Otsamunho mendiaren tontorrera iristeko.
Bankatik, Alduderanzko errepidea jarraitzen da, kilometro bat egin ondoren Hairako basorantz doan errepideko bidegurutzera iristeko. Labarraren ezkerraldetik, goitiera handiko errepide txiki bat igotzen da zintzurraren gainetik. Mutikoenea baserrira iristen da. Bide bat, hegomendebalderantz abiatu eta Marmaro lepora iristen da. Gailur belartsutik igo behar da Otsaxar muinora iristeko. Jada, ibilbidea Otsamunho mendira jarraitzea besterik ez da geratzen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Nafarroa Behereko mendiak
- Otsamunho mendilerroa
- Errola
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |