Otsakain
Otsakain[1][lower-alpha 1] Olaibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 13,9 kilometrora. 2022 urtean 57 biztanle zituen.
Otsakain | ||
---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Herriko azulejuzko seinalea eta zeharkarrika | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia | |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) | |
Udalerria | Olaibar | |
Administrazioa | ||
Mota | kontzeju | |
Izen ofiziala | Osacáin | |
Posta kodea | 31798 | |
Herritarra | otsakaindar | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°53′53″N 1°35′48″W | |
Azalera | 2,22 km² | |
Garaiera | 611 metro | |
Distantzia | 13,9 km (Iruñetik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 57 (2022: −5) |
Bertako biztanleak otsakaindarrak dira.
Izena
Otsakain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Osoquayn (1201)
- Ochacayn (1259)
- Ossacayn (1268)
- Excoayn (1280)
- Ossoquayn (1350)
- Ochacain (1366)
- Osacain (1534)
- Hochacayn (1587)
- Ossocañ (1644)
- Ossocain (1667)
- Osacain (1800)
- Osakain (1974)
- Otsakain (1990)
- Otsakain (2011)
Ezaugarriak
Armarria
Otsakaingo armarria Olaibarreko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo hori batez eta aurrean basa-arrosaren adar bat batez osatuta dago, hiru arrosa gorriekin. | » |
Geografia
Otsakain Olaibar ibarrean dago, Iruñeko merindadean.
Inguru naturala eta kokapena
Olaibar ibarra Ultzamaldea eskualdean dago, eta udalerriaren hiriburua, Olabe, Iruñetik 10 kilometrora dago. Udalerria N-121-A (Iruña-Irun) errepideak zeharkatzen du. Ultzama ibaiak zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera, eta ibaiaren ibarrak definitzen du lurraldearen erliebea, inguruko mendiekin batera.
Klima eta landaredia
Olaibarrek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.
Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude Olaibarreko basoetan.
Estazio meteorologikoa
Olaibarren ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Anue pareko udalerrian, estazio bat dagoen Olague kontzejuan, itsasoaren mailatik 577 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Olague, 1975-2022) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.0 | 26.0 | 28.5 | 33.0 | 40.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 29.0 | 23.0 | 18.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.3 | 9.5 | 13.1 | 15.1 | 19.1 | 23.2 | 25.6 | 26.5 | 22.5 | 17.7 | 11.8 | 9.0 | 16.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 4.6 | 7.4 | 9.4 | 12.9 | 16.6 | 18.8 | 19.2 | 15.7 | 12.1 | 7.4 | 4.7 | 11.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.0 | -0.3 | 1.8 | 3.7 | 6.8 | 10.0 | 11.9 | 12.0 | 9.0 | 6.5 | 2.9 | 0.5 | 5.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -11.0 | -12.0 | -9.0 | -5.0 | -3.0 | 1.0 | 3.0 | 3.0 | 0.0 | -5.0 | -10.0 | -14.0 | -14.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 134.2 | 115.5 | 114.3 | 119.5 | 97.5 | 75.4 | 44.8 | 43.5 | 73.0 | 110.9 | 163.9 | 132.2 | 1224.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 88.0 | 54.0 | 52.0 | 56.5 | 49.0 | 85.7 | 48.2 | 90.8 | 67.5 | 69.0 | 80.5 | 86.6 | 90.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.4 | 12.6 | 12.9 | 14.8 | 13.3 | 9.3 | 7.7 | 6.9 | 9.9 | 12.4 | 15.2 | 14.3 | 143.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.3 | 3.7 | 2.1 | 1.1 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.3 | 1.7 | 12.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Errege jaurerriaren lekua izan zen, eta haren petxak Antso VII.a Azkarrak "foruz" 1201. urtean eguneratu zituen. 1280an, 77 soldata zor zituen urtero kontzeptu horrengatik, eta 10 garagar eta olo. Joan II.ak Joan Peritz Beraitzi eman zizkion errentak. 1847an, parrokoaren aurkezpen-eskubidea bizilagunei zegokien.
Demografia
2022 urteko erroldaren arabera 57 biztanle zituen Otsakainek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
44 | 45 | 43 | 49 | 54 | 56 | 55 | 52 | 50 | 53 | 55 | 57 | 57 | 55 | 54 | 55 | 54 | 62 | 58 | 57 | 59 | 61 | 57 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Olaibarreko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Olaibarreko ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Olaibar eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %13,13k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 19,90k.
Jaiak
- San Joan jaiak, irailaren lehen asteburuan
Ondasun nabarmenak
- San Joan eliza, XIII. mendean eraikitako kristau eliza.
Oharrak
- /ot͡s̺ákain/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Otsakain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- .
- Olagueko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Otsakain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.