Otsailaren 28
Otsailaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hemeretzigarren eguna da. 306 egun falta dira urtea amaitzeko, 307 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 2008 – Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna auzitan jarri zuten Europako Justizia Auzitegian.
- 2010 – 228 km/h-ko haize bufadek Euskal Herrian eta alerta gorria piztu zuten. 57 pertsona hil ziren Europa osoan ziklogenesi lehergarrian.
- 2015 – Donostian milaka pertsona manifestatu ziren, Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara goiburuarekin, azken hilabeteetan Espainiako eta Frantziako gobernuen ordezkariek euskara sustatzearen aurka abiarazitako auzibideak salatzeko, Kontseiluak deituta.
Mundua
- 364 – Valentiniano I.a Erromako enperadore izendatu zuten.
- 1525 – Hernan Cortesek Cuauhtémoc buruzagi azteka exekutatzea agindu zuen.
- 1922 – Egipto Erresuma Batutik independizatu zen.
- 1948 – Accrako istiluak hasi ziren egungo Ghanan, garai hartan Gold Coast izeneko kolonia britainiarrean. Poliziak tiro egin eta hiru lider hil zituenean istilu erraldoiak lehertu ziren. Bost egunez luzatu zen kale borroka hiriburutik beste herrietara ere zabaldu zen.
- 1969 – 7,8 magnitudeko lurrikara batek Portugal, Espainia eta Maroko astindu zituen.
- 1986 – Olof Palme, Suediako lehen ministro eta Alderdi Sozialdemokrataren buruzagia hil zuten Stockholmen.
- 2010 – ETAko hiru kide atxilotu zituzten Normandian.
- 2013 – Benedikto XVI.a Aita Santuak kargua utzi zuen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1986 – Salvador filma estreinatu zen, Oliver Stonek zuzendu eta James Woods, Jim Belushi, Michael Murphy, John Savage, Elpidia Carrillo eta Cindy Gibb aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 – Donnie Brasco filma estreinatu zen, Mike Newellek zuzendu eta Al Pacino and Johnny Depp. Michael Madsen, Bruno Kirby, James Russo eta Anne Heche aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 2018 – Neguko Olinpiar Jokoetan Urrezko 14 domina, zilarrezko beste 14 eta brontzezko 11 dominakin Norvegiak garaipen gehien lortu zituen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1763 – Pierre-Léon Basterretxe, lapurtar bankari eta armadorea (h. 1801).
- 1878 – Beltran Pagola, euskal musikagile, piano-jole eta musikako irakaslea (h. 1950).
- 1880 – Aureliano López Becerra, gipuzkoar kazetaria (h. 1956).
- 1883 – Roman Oiartzabal, gipuzkoar abesbatza-zuzendaria (h. 1971).
- 1895 – Lorenzo Bereziartua, euskal apezpikua, Donostiako elizbarrutiko bigarren apezpikua (h. 1968).
- 1896 – Jaime Camps, euskal atleta (h. 1921).
- 1902 – Jose Maria Garate, euskal politikari jeltzale eta abertzalea, Eusko Gudariak ereserkiaren egilea (h. 1988).
- 1911 – Valeriano Markina, bizkaitar politikari eta miliziano komunista.
- 1918 –
- Pepita Enbil, gipuzkoar zarzuela, opereta eta opera abeslaria, sopranoa (h. 1994).
- José Ángel Zubiaur, nafar politikari eta abokatua (h. 2012).
- 1920 – Eduardo Aznar Coste, euskal kirolari eta enpresaburua (h. 1981).
- 1936 – Sigfrido Koch, donostiar argazkilaria eta idazlea (h. 1992).
- 1939 – María José Lafuente, arabar politikari ohia.
- 1950 – Imanol Uribe, zinema zuzendari, gidoilari, aktore eta ekoizle euskalduna, San Salvadorren.
- 1952 – Patxi Iturregi, arabar idazlea.
- 1962 – Ana Rioja, nafar kazetari eta idazlea.
- 1969 –
- Ander Garitano, bizkaitar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Miren Larrion, ingeniaritzako irakaslea eta EH Bilduko politikari ohia.
- 1972 – Olatz Ferran, gipuzkoar atleta eta txirrindulari ohia.
- 1973 – Zigor Aranalde, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1974 – Izaskun Gaztelu, bizkaitar futbolaria.
- 1984 – Unai Uribarri, bizkaitar txirrindularia.
- 1987 – Ibon Pérez, bizkaitar kazetari eta aurkezlea.
- 1993 – Néstor Salinas, euskal herritar futbolaria.
- 1994 – Karmele Gisasola, bizkaitar herri-kirolaria.
- 1995 –
- Jon Guridi, gipuzkoar futbolaria.
- Maider Galardi, kazetaria eta itzultzailea.
- 1997 – Aitor Arego, bizkaitar futbolaria.
- 2001 – Jorge Herrando, nafar futbolaria.
Mundua
- 1183 – Henrike Gaztea, Normandiako dukea eta Anjou, Turena eta Maineko kondea (h. 1183).
- 1462 – Joana Beltraneja, Gaztelako infanta eta Portugalgo erregina ezkontidea (h. 1530).
- 1533 – Michel de Montaigne, frantziar idazlea (h. 1592).
- 1645ean baitatua – François de Troy, frantziar margolaria (h. 1730).
- 1683 – René Antoine Ferchault de Réaumur, frantziar naturalista, entomologo, meteorologo eta idazlea (h. 1757).
- 1735 – Alexandre-Théophile Vandermonde, frantziar musikari, matematikari eta kimikaria (h. 1796).
- 1742 – William Pars, ingeles erretratu eta paisaia margolaria (h. 1782).
- 1743 – René Just Haüy, frantziar apaiz katoliko eta mineralogoa (h. 1822).
- 1784 – Isabella Colbran, espainiar opera-abeslaria, bere garaiko mezzosoprano eta soprano dramatiko-koloratura hoberenentzat hartua (h. 1845).
- 1792 – Karl von Baer, estoniar sendagilea eta biologoa (h. 1876).
- 1814 – Edmond Frémy, frantziar kimikaria (h. 1894).
- 1820 – Sir John Tenniel, ingeles marrazkilaria (h. 1914).
- 1823 – Ernest Renan, frantziar filosofoa, historiolaria eta idazlea (h. 1892).
- 1829 – Antonio Guzmán Blanco, Venezuelako presidentea (h. 1899).
- 1830 – Whitley Stokes, irlandar abokatu eta zelta hizkuntzen ikerlaria (h. 1909).
- 1833 – Alfred von Schlieffen, alemaniar mariskala (h. 1913).
- 1840 – Carl Menger, austriar eskola sortu zuen ekonomialaria (h. 1921).
- 1861 – Clotilde Cerdá Bosch, Esmeralda Cervantes, espainiar harpajotzailea (h. 1926).
- 1873 – Georges Theunis, Belgikako lehen ministroa (h. 1966).
- 1877 – Henri Breuil, frantziar arkeologoa (h. 1961).
- 1878 – Gumersindo de Azcárate Gómez, espainiar militarra, Euzko Gudarosteko operazio-inspektorea (h. 1937).
- 1880 – Martiros Sarian, armeniar margolaria (h. 1972).
- 1883 – Seán Mac Diarmada, irlandar iraultzailea (h. 1916).
- 1884 – Ants Piip, Estoniako estatuburu eta lehen ministroa (h. 1942).
- 1886 – José Gutiérrez Solana, espainiar margolaria eta idazlea (h. 1945).
- 1887 – Willy Adolf Theodor Ramme, alemaniar entomologoa (h. 1953).
- 1889 – Pavel Dibenko, erruso-ukrainar marinel boltxebikea (h. 1938).
- 1891 – Éamonn Ó Dálaigh, irlandar iraultzailea (h. 1916).
- 1893 – Vsevolod Pudovkin, sobietar antzerki eta zinema zuzendaria (h. 1953).
- 1894 – Ben Hecht, estatubatuar gidoilari, zuzendari, ekoizle, antzerkigile eta eleberrigilea (h. 1964).
- 1895 – Marcel Pagnol, frantziar idazlea (h. 1974).
- 1896 – Philip Showalter Hench, estatubatuar sendagilea, 1950eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1965).
- 1901 – Linus Pauling, estatubatuar kimikaria, 1954ko Kimikako Nobel Saria eta 1962ko Bakearen Nobel Saria (h. 1994).
- 1903 – Vincente Minnelli, estatubatuar zinemagilea (h. 1986).
- 1904 – Alfred Bohrmann, alemaniar astronomoa (h. 2000).
- 1907 – Milton Caniff, estatubatuar komikigilea (h. 1988).
- 1909 –
- Teiichi Matsumaru, japoniar futbolaria (h. 1997).
- Stephen Harold Spender, ingeles poeta eta kritikaria (h. 1995).
- 1912 – Clara Petacci, Benito Mussoliniren azken amorantea (h. 1945).
- 1915 – Peter Brian Medawar, brasildar-britainiar medikua, 1960ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1987).
- 1921 – Antonio Ferrandis, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (h. 2000).
- 1923 – Charles Durning, estatubatuar aktorea (h. 2012).
- 1924 - Susanna Amatuni, armeniar arte kritikaria, musikologoa, arte irakaslea eta doktorea, eta SESBeko ohorezko irakaslea (h. 2010).
- 1925 – Odón Alonso, espainiar orkestra-zuzendaria (h. 2011).
- 1926 – Svetlana Alliluieva, sobietar idazlea eta Iosif Stalinen alaba (h. 2011).
- 1928 – Walter Tevis, estatubatuar eleberrigilea (h. 1984).
- 1929 –
- Frank Gehry, kanadar-estatubatuar arkitektoa.
- John Montague, irlandar poeta.
- 1930 – Leon Cooper, estatubatuar fisikaria eta unibertsitateko irakaslea, 1972ko Fisikako Nobel Saria.
- 1931 – Gavin MacLeod, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- 1932 – Jean-Paul Benzécri, frantziar estatistikaria, korrespondentzia-analisiaren sortzailea izateagatik ezaguna (h. 2019).
- 1939 – Daniel Chee Tsui, txinatar-estatubatuar fisikaria, 1998ko Fisikako Nobel Saria.
- 1940 – Mario Andretti, 1 Formulako eta beste lehiaketa batzuetako italiar-estatubatuar pilotu ohia.
- 1942 –
- Gisela Bock, alemaniar historialaria.
- Brian Jones, ingeles musikari eta gitarra-jotzailea, The Rolling Stones taldearen kide sortzailea (h. 1969).
- Dino Zoff, italiar futbolari ohia.
- 1945 –
- Aleksei Jekimov, errusiar fisikaria, 2023ko Kimikako Nobel Saria.
- Linda Preiss Rothschild, estatubatuar matematikaria.
- 1946 –
- Robin Cook, eskoziar politikaria (h. 2005).
- Hiroshi Ochiai, japoniar futbolari ohia.
- 1948 –
- Steven Chu, estatubatuar fisikari teorikoa, 1997ko Fisikako Nobel Saria.
- Mike Figgis, ingeles zinema zuzendaria, gidoigilea eta musikagilea.
- Mercedes Ruehl, estatubatuar telebista eta zinemako aktorea.
- 1951 –
- José María Lidón, kataluniar epailea (h. 2001).
- Gustav Thöni, italiar eskiatzaile ohia.
- 1953 –
- Monika Cassens, alemaniar badminton jokalari ohia.
- Levir Culpi, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Paul Krugman, estatubatuar ekonomialaria, dibulgatzailea eta kazetaria, 2008ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1954 – Jean Bourgain, belgikar matematikaria (h. 2018).
- 1955 – Gilbert Gottfried, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- 1956 –
- Francis Hughes, Behin-Behineko IRAko kidea (h. 1981).
- Thomas Remengesau Jr., Palauko presidentea.
- Lloyd Sherr, estatubatuar ahots-aktorea.
- 1957 –
- Jan Ceulemans, flandriar futbolari ohia, Belgikako historiako hoberenetakoa.
- John Turturro, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta idazlea.
- 1958 –
- Natalia Estemirova, errusiar kazetari eta giza-eskubideen aldeko aktibista (h. 2009).
- Jeanne Mas, frantziar abeslaria.
- 1961 –
- Rae Dawn Chong, kanadar-estatubatuar aktorea.
- Barry McGuigan, irlandar boxeolaria.
- 1963 – Claudio Chiappucci, Deabrua, italiar txirrindulari ohia.
- 1964 – Djamolidine Abdoujaparov, uzbekistandar txirrindulari ohia.
- 1966 –
- Paulo Futre, portugaldar futbolari ohia.
- Philip Reeve, ingeles eleberrigilea.
- 1967 –
- Alberto Camargo, kolonbiar txirrindulari ohia.
- Galab Donev, Bulgariako lehen ministroa.
- 1969 –
- Robert Sean Leonard, estatubatuar aktorea.
- Huw Marshall, galestar aktore, telebista ekoizle eta S4C galesezko telebista publikoaren arlo digitaleko buru ohia.
- 1971 – Eshkol Nevo, israeldar idazlea.
- 1972 – Ville Haapasalo, finlandiar aktorea eta telebistako aurkezlea.
- 1976 – Ali Larter, estatubatuar aktorea eta modeloa.
- 1978 – Mariano Zabaleta, argentinar tenislaria.
- 1979 –
- Sébastien Bourdais, automobilismoko frantziar pilotua.
- Primož Peterka, esloveniar eskiatzaile ohia, jauzietan espezializatua.
- 1981 – Roberto Trashorras, espainiar futbolaria.
- 1982 – Natalia Vodianova, errusiar modeloa.
- 1984 –
- Laura Asadauskaitė, lituaniar pentatleta modernoa.
- Karolína Kurková, txekiar top-modela.
- 1985 – Jelena Janković, serbiar tenislaria.
- 1990 – Anna Muzytxuk, ukrainar xake jokalaria.
- 1993 – Emmelie de Forest, danimarkar abeslaria.
- 1996 – Karsten Warholm, norvegiar atleta, 400 metro hesietan aditua.
- 1999 – Luka Dončić, esloveniar saskibaloi jokalaria.
- 2000 – Paula del Rio, kataluniar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1890 – Pedro Luro, baxenafar enpresaria, Cannesen (j. 1820).
- 1903 – Cosme Etxebarrieta, bizkaitar enpresaburu eta politikari errepublikanoa (j. 1842).
- 1955 – Bixente Eskisabel, gipuzkoar sustatzailea eta enpresaburua (j. 1899).
- 1984 – Hortensio Bidaurreta, euskal txirrindularia (j. 1928).
- 1987 – Txomin Iturbe, ETA erakunde armatuko kide eta buruzagi historikoa, Aljerian (j. 1943).
- 1992 – Juanita Ibaibarriaga, bizkaitar euskaltzalea eta gizarte ekintzailea (j. 1934)
- 1994 – Jesús Lasterra, nafar margolari eta grabatzailea (j. 1931).
- 2019 – Xabier Arzalluz, gipuzkoar politikaria, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea (j. 1932).
Mundua
- 1105 – Raimundo IV.a Tolosakoa, Okzitaniako Tolosako kondea, Narbonako dukea eta Proventzako margravea.
- 1510 – Juan de La Cosa, kantabriar itsasgizon eta kosmografoa.
- 1551 – Martin Bucer, Erreforma-garaiko alemaniar erlijio-berritzailea (j. 1491).
- 1621 – Cosimo II.a Medici, Toskanako IV. Duke Handia (j. 1590).
- 1648 – Kristian IV.a Danimarkakoa, Danimarka eta Norvegiako erregea (j. 1577).
- 1818 – Anne Vallayer-Coster, frantziar margolaria, Frantziako natura hilen margolari garrantzitsuenetakoa (j. 1744).
- 1857 – Andre Hubert Dumont, belgikar geologoa (j. 1809).
- 1869 – Alphonse de Lamartine, frantziar idazle eta politikaria (j. 1790).
- 1903 –
- Laureano Figuerola, espainiar ekonomilari eta politikaria (j. 1816).
- Emily Warren Roebling, estatubatuar ingeniaria, Brooklyneko zubiaren amaieran egin zituen ekarpenengatik ezaguna (j. 1843).
- 1905 –
- Clément Juglar, frantziar medikua eta ekonomialaria (j. 1819).
- Jane Stanford, estatubatuar filantropoa eta Stanford Unibertsitatearen fundatzailea (j. 1828).
- 1916 – Henry James, estatubatuar idazlea (j. 1843).
- 1925 – Friedrich Ebert, Weimarko Errepublikako lehen lehendakaria (j. 1871).
- 1926 – Alphonse Louis Nicolas Borrelly, frantziar astronomoa (j. 1842).
- 1928 – Oscar Chajes, austriar xakelaria (j. 1873).
- 1935 – Tsubouchi Shōyō, japoniar idazlea eta itzultzailea (j. 1859).
- 1936 – Charles Nicolle, frantziar bakteriologoa, 1928ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1866).
- 1941 – Alfontso XIII.a Espainiakoa, Espainiako erregea (j. 1886).
- 1956 – Frigyes Riesz, hungariar matematikaria (j. 1880).
- 1959 – Maxwell Anderson, estatubatuar antzerkigile, olerkari, kazetari eta abesti egilea (j. 1888).
- 1963 – Rajendra Prasad, Indiako lehen lehendakaria (j. 1884).
- 1965 – Adolf Schärf, Austriako presidentea (j. 1890).
- 1981 – Álvaro Cunqueiro, galiziar idazle eta kazetaria (j. 1911).
- 1985 – Ferdinand Alquié, frantziar filosofoa (j. 1906).
- 1986 –
- Edith Ditmas, britainiar liburuzain, dokumentalista eta informatologoa (j. 1896).
- Olof Palme, Suediako lehen ministroa, tiroz eraila (j. 1927).
- 1992 – Rosa Maria Arquimbau i Cardil, kataluniar idazle eta kazetaria (j. 1909).
- 1994 – Olivier Alain, frantziar konpositore, organista eta musikologoa (j. 1918).
- 1998 –
- Elsy Jacobs, pista eta errepideko luxenburgoar txirrindularia (j. 1933).
- Dermot Morgan, irlandar aktore eta umorista (j. 1952).
- 2004 – Carmen Laforet, kataluniar idazlea (j. 1921).
- 2006 – Owen Chamberlain, estatubatuar fisikaria, 1959ko Fisikako Nobel Saria (j. 1920).
- 2007 – Arthur Meier Schlesinger, estatubatuar historialaria (j. 1917).
- 2008 – Joseph Juran, errumaniar-estatubatuar ikertzailea, kalitatearen hobekuntzan nabarmendua (j. 1904).
- 2011 –
- Annie Girardot, frantziar antzezlea (j. 1931).
- Sven Lidman, suediar lexikografoa, hainbat entziklopediatako editore nagusia (j. 1921).
- Jane Russell, estatubatuar aktorea (j. 1921).
- 2013 – Donald A. Glaser, estatubatuar fisikaria, 1960ko Fisikako Nobel Saria (j. 1926).
- 2014 – Ana María Moix, espainiar poeta, eleberrigilea, ipuin idazlea, itzultzailea eta editorea (j. 1947).
- 2015 – Yaşar Kemal, turkierazko idazlerik ezagunenetarikoa (j. 1923).
- 2016 – George Kennedy, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- 2018 – Antonio García-Trevijano, ideologia errepublikanoko espainiar politikari eta pentsalaria (j. 1927).
- 2019 – André Previn, alemaniar-estatubatuar musikagile, pianista eta orkestra zuzendaria (j. 1929).
- 2020 – Freeman Dyson, britainiar fisika teorialaria eta astrofisikaria (j. 1923).
- 2022 –
- Abuzed Omar Dorda, Libiako lehen ministroa (j. 1944).
- Andrei Sukhovetski, sobietar-errusiar maior jenerala, Ukrainako inbasioan (j. 1974).
- 2024 – Nikolai Ryzhkov, Sobietar Batasuneko lehen ministroa (j. 1929).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Aitor eta Sembe/Seme/Semen/Semeko/Semera/Semeno/Semendi.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.