Otsailaren 24
Otsailaren 24a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamabosgarren eguna da. 310 egun falta dira urtea amaitzeko, 311 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 – ETAk Manuel Lemos Noya udaltzaina hil zuen Bilbon.
- 2000 – Vatikanoko San Pedro basilikako kupulatik zintzilikatu ziren Itoizekin Solidarioak taldeko kideak.
- 2008
- Igeldo mendian sute bat piztu zen 40 eta 50 hektarea bitartean errez.
- ETAk lehergailu bat zartarazi zuen Bilboko Arnotegi mendiko hedagailu batean.
Mundua
- 303 – Diokleziano erromatar enperadoreak kristauen kontrako azken eta bortitzen jazarpena hasi zuen.
- 1524 – Klemente VII.ak Aragoiko Inkisizioari baimena eman zion sodomia ikertu eta zigortzeko, herexia izan edo ez. 1600ean Inkisizioak eskatu zion bere epaitegiei kasu hauek ikertzeari uzteko.
- 2004 – Richter eskalan 6,5 graduko lurrikara batek 628 eta 631 hildako artean eragin zituen Marokon.
- 2008 – Kubako parlamentuak (Herri Boterearen Nazio Asanblea) Raul Castro Kubako presidente izendatu zuen.
- 2008 – Dimitris Christofiasek irabazi zituen Zipreko hauteskunde presidentzialak.
- 2012 – Espainiako Público egunkariko paperezko edizioak bere azken alea argitaratu zuen.
- 2022 – Errusiak Ukraina inbaditu zuen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1989 – Jim Sheridan irlandar zuzendariak zuzendutako My Left Foot filma estreinatu zen, bertan Christy Brown irlandar idazle, olerkari eta margolariaren bizitza jontatzen zelarik.
- 2013 – 85. Oscar Sariak: Ben Afflecken Argo filmak film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1815 – Domingo Egaña, gipuzkoar buruzagi karlista (h. 1876).
- 1836 – Jose Maria Lertxundi, euskal frantziskotar misiolaria eta arabista (h. 1896).
- 1888 – Francisco Sagarzazu, gipuzkoar politikaria (h. 1975).
- 1897 – Alejandro Alberdi, donostiar musikaria, txistularia, organista, irakaslea eta zinegotzia (h. 1982).
- 1898 – Tomas Agirre, Barrensoro, euskal idazlea (h. 1982).
- 1907 – Primi Erostarbe, Euskal Herriko emakume panderojole eta irrintzilaririk ezagunenetako bat (h. 1995).
- 1924 – Jokin Inza, EAJko militante abertzalea eta Radio Euskadiren sortzaileetakoa (h. 2008).
- 1944 –
- Esteban Azkue, gipuzkoar kirolari ohia, plater-tiroan aditua.
- Jose Luis Lakuntza, nafar apaiza, Panamako David udalerriko artzapezpikua.
- 1950 –
- Javier Otadui, bizkaitar apaiz eta legelaria.
- Daniel Txopitea, euskal herritar margolaria eta eskultorea (h. 1997).
- 1951 – Jose Ramon Soroiz, gipuzkoar aktorea.
- 1954 – Atxo Apellaniz, euskal alpinista eta TVEko Al filo de lo imposible saioko kolaboratzailea (h. 1994).
- 1960 – Begoña Aretxaga, donostiar antropologoa (h. 2002).
- 1961 – Miguel Ángel Gómez Garro, gipuzkoar Boccia paralinpiar jokalaria.
- 1965 – Frédéric Pelle, lapurtar euskal zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1966 – Pedro Arotzarena, nafar futbolari ohia.
- 1969 –
- Jesus Maria Arruti, gipuzkoar golfaria.
- Idoia Montón, gipuzkoar margolaria.
- 1970 – Óscar López Uriarte, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1973 – Anthony Dupuis, lapurtar tenislaria.
- 1975 –
- Itziar Aranburu, gipuzkoar sortzailea.
- Begoña Pedrosa, bizkaitar hizkuntzalaria, irakaslea eta ikerlaria.
- 1982 – Aiora Jaka, gipuzkoar itzultzailea, irakaslea eta ikertzailea.
- 1987 – Imanol Agirretxe, gipuzkoar futbolaria.
- 1988 – Eneritz Borinaga, bizkaitar boxeolaria.
- 1990 – Galder Dwomoh, bizkaitar futbolaria.
- 1991 – Laura Arroyo, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- 1994 – Aia Kruse, gipuzkoar aktorea.
Mundua
- 1463 – Giovanni Pico della Mirandola, italiar filosofoa eta pentsalaria (h. 1494).
- 1500 – Karlos Habsburgokoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1558).
- 1536 – Klemente VIII.a, Aita santua (h. 1605).
- 1557 – Matias, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1619).
- 1613 – Mattia Preti, italiar margolaria (h. 1699).
- 1619 – Charles Le Brun, frantziar margolaria eta dekoratzailea (h. 1690).
- 1694 – Bartolomeo Altomonte, austriar margolari barrokoa (h. 1783).
- 1722 – John Burgoyne, britainiar jeneral, antzerkigile eta politikaria (h. 1792).
- 1743 – Joseph Banks, ingeles naturalista, botanikoa eta esploratzailea (h. 1820).
- 1767 – Rama II.a, Siamgo erregea (h. 1824).
- 1788 – Johan Christian Dahl, norvegiar margolari erromantikoa, "Norvegiako paisaien margolaritzaren aita" (h. 1857).
- 1804 – Heinrich Lenz, errusiar fisikaria, Lenzen legea argitaratzeagatik ospetsua (h. 1865).
- 1826 – Theo van Lynden van Sandenburg, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1885).
- 1829 – Friedrich Spielhagen, alemaniar idazlea (h. 1911).
- 1831 – Leo von Caprivi, Alemaniako kantzilerra (h. 1899).
- 1835 – Julius Vogel, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1899).
- 1836 – Winslow Homer, estatubatuar margolaria (h. 1910).
- 1842 – Arrigo Boito, italiar olerkari, kazetari, eleberrigile, libretogile eta musikagilea (h. 1918).
- 1843 – Teófilo Braga, Portugalgo presidentea (h. 1924).
- 1851 – Hermann Paasche, alemaniar ekonomialari eta estatistikaria (h. 1925).
- 1852 – George Moore, ingelesezko irlandar idazlea (h. 1933).
- 1878 – Felix Bernstein, alemaniar matematikaria (h. 1956).
- 1885 –
- Juliusz Kaden-Bandrowski, poloniar idazle eta kazetaria (h. 1944).
- Chester Nimitz, estatubatuar almirantea (h. 1966).
- Stanisław Ignacy Witkiewicz, poloniar idazle, margolari, filosofo eta argazkilaria (h. 1939).
- 1889 – Mariano Ruiz-Funes, espainiar legelari eta politikaria (h. 1953).
- 1895 –
- Vsievolod Ivanov, errusiar antzerkigilea (h. 1963).
- Julia Lajos, espainiar aktorea (h. 1963).
- 1896 – Richard Thorpe, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1991).
- 1903 – Irène Némirovsky, judutar idazle ukrainarra (h. 1942).
- 1912 –
- René Portocarrero, kubatar margolari, eskultore eta ilustratzailea, XX. mendeko Kubako artista handienetarikoa (h. 1985).
- Jiří Trnka, txekiar zinemagilea (h. 1969).
- 1920 – Ernst Reiss, suitzar alpinista, Lhotse mendiaren lehen igoera egin zuenetako bat (h. 2010).
- 1922 – Richard Hamilton, ingeles margolaria, pop art britainiarraren aitzindarietako bat (h. 2011).
- 1924a -
- Chikage Awashima, japoniar aktorea (h. 2012).
- Maria Golubnitxaia, sobietar atleta, 80 m-ko hesiko proban aditua (h. 2015).
- 1925 – Etel Adnan, estatubatuar nazionalizatua frantses-libanoar artista bisuala, margolaria, poeta, idazlea, egillea eta marrazkilaria (h. 2021).
- 1927 –
- David Mourão-Ferreira, portugaldar idazlea (h. 1996).
- Emmanuelle Riva, frantziar aktorea (h. 2017).
- 1931 –
- Eladia Blázquez, argentinar tango-abeslari eta konpositorea (h. 2005).
- Uri Orlev, haur literaturako israeldar idazle eta itzultzailea.
- 1932 – Michel Legrand, frantziar konpositore, zuzendari, eta jazz piano-jotzailea (h. 2019).
- 1934 –
- Bettino Craxi, Italiako lehen ministroa (h. 2000).
- Bingu wa Mutharika, Malawiko presidentea (h. 2012).
- Renata Scotto, italiar sopranoa (h. 2023).
- 1936 – Helios Mendiburu, eusko-alemaniar politikari eta ingeniaria.
- 1939 – John Neumeier, estatubatuar dantzaria eta koreografoa.
- 1940 – Denis Law, eskoziar futbolari ohia.
- 1942 – Gayatri Chakravorty Spivak, indiar filosofoa, literatura-teorialaria eta kritikari feminista.
- 1943 –
- Catherine Cesarsky, frantziar-argentinar astronomoa, Nazioarteko Astronomia Elkarteko presidente ohia.
- Pablo Milanés, kubatar musikagilea, abeslaria, kantautorea, gitarrajolea eta pianojolea (h. 2022).
- 1944 –
- Ivica Račan, Kroaziako lehen ministroa (h. 2007).
- David J. Wineland, estatubatuar fisikaria, 2012ko Fisikako Nobel Saria.
- 1945 – Barry Bostwick, estatubatuar aktorea.
- 1946 –
- Gérard Longuet, frantziar politikaria.
- Gregori Margulis, errusiar matematikaria.
- 1947 –
- Margarida Minguillón, kataluniar aktorea.
- Edward James Olmos, estatubatuar aktorea.
- 1948 –
- Marica Campo, galiziar idazlea.
- Julieta Fierro, mexikar fisikari, astronomo eta dibulgatzailea.
- Bahiyyih Nakhjavani, irandar idazle, irakasle eta itzultzailea.
- David Quammen, estatubatuar zientzia dibulgatzaile eta naturari eta bidaiei buruzko idazlea.
- 1954 –
- Bernardo Alfonsel, espainiar txirrindulari ohia.
- Plastic Bertrand, belgikar musikari, abeslari, kantautore, ekoizle eta telebista aurkezlea.
- 1955 –
- Joan Fontcuberta, katalan argazkilaria.
- Steve Jobs, estatubatuar enpresaburua eta informatikaria, Apple enpresaren sortzaileetako bat eta lehendakaria (h. 2011).
- Alain Prost, 1 Formulako frantziar pilotu ohia, historiako hoberenetakoa.
- 1956 – Judith Butler, estatubatuar filosofo postestrukturalista.
- 1961 –
- Éric Rochant, frantziar zinema-zuzendaria.
- Erna Solberg, Norvegiako lehen ministroa.
- 1964 – Victor Ferreyra, argentinar futbolari ohia.
- 1965 –
- Kristin Davis, estatubatuar aktorea.
- Estela Estévez Barreiro, galiziar atleta paralinpiko ohia.
- 1967 –
- Brian Schmidt, estatubatuar-australiar astrofisikaria, 2011ko Fisikako Nobel Saria.
- Fernando Tejero, espainiar antzezlea.
- 1968 – Mitch Hedberg, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2005).
- 1971 – Pedro de la Rosa, 1 Formulako espainiar pilotu ohia.
- 1975 – Laura Gómez-Lacueva, espainiar aktorea (h. 2023).
- 1976 – Yuval Noah Harari, israeldar historialaria.
- 1977 – Floyd Mayweather, Jr., estatubatuar boxeolaria, XXI. mendeko boxeolari onenetakotzat hartua.
- 1979 – Ainhoa Arbizu, kataluniar kazetaria.
- 1981 – Lleyton Hewitt, australiar tenislari ohia.
- 1983 –
- Isabelle Ithurburu, frantziar kazetari eta telebista-aurkezlea.
- Patricia Simón Carrasco, espainiar kazetari, idazle eta irakaslea.
- 1989 – Daniel Kaluuya, ingeles aktorea eta idazlea.
- 1990 – Carma Citrawati, indonesiar idazle eta wikilaria.
- 1991 –
- Jordan Evans, estatubatuar emakumezko politikari transgeneroa.
- Melissa Hoskins, australiar pistako eta errepideko txirrindulari profesionala (h. 2023).
- 1996 – Darío Gómez, errioxar pilotaria.
- 1998 – Asato Miyagawa, japoniar futbolaria.
- 2000 – Antony Matheus dos Santos, brasildar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1940 –
- Teodoro Iradier, arabar militarra, Madrilen (j. 1869).
- Ascensión Nicol, nafar domingotar moja, Perun misiolari zela Arrosarioko Domingotar Misiolari Ahizpak ordena sortu zuena (j. 1868).
- Ricardo Zabaltza, euskal sindikalista eta politikaria, Madrilen (j. 1898).
- 1948 –
- Frantzisko Apalategi, donostiar idazlea, historialaria, jesuita eta irakazlea (j. 1867).
- José Otalora, gasteiztar abokatu eta politikari kontserbadorea, Gasteizko alkatea (j. 1870).
- 1975 – Antonio Rueda Sánchez-Malo, nafar fiskal eta politikaria, Nafarroako gobernadore zibila, Madrilen (j. 1911).
- 1983 – Pello Irujo, nafar politikari abertzalea (j. 1910).
- 1987 – Esteban Etxebarria, bizkaitar futbolaria (j. 1923).
- 1993 – Estibalitz Robles Arangiz, Estitxu, euskal abeslaria (j. 1944).
- 2012 – Maria Adelaida Bragançakoa, Donibane Lohizunen jaiotako Portugalgo infanta, Lisboan (j. 1912).
- 2016 – Rafael Iriondo, Bilboko Athletic Klubeko eta Real Sociedadeko entrenatzaile eta jokalaria (j. 1918).
Mundua
- 1520 – Alonso Aragoikoa, Zaragozako artzapezpikua eta Aragoiko erregeordea (j. 1470).
- 1525 –
- Guillaume Gouffier, Bonniveteko jauna, frantziar almirantea.
- Jacques de la Palice, Lapalisseko jauna, frantziar almirantea (j. 1470).
- 1563 – Frantzisko I.a Lorrenakoa, Guiseko etxeko soldadu eta politikaria (j. 1519).
- 1628 – Juan de Mendoza, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea.
- 1704 – Marc-Antoine Charpentier, frantziar musikagilea (j. 1643).
- 1721 – John Sheffield, estatu gizon eta olerkari ingelesa (j. 1648).
- 1777 – Josef I.a Portugalgoa, Erreformatzailea, Portugalgo erregea (j. 1714).
- 1785 – Carlo Buonaparte, Napoleonen aita, nekazari eta merkataria (j. 1746).
- 1810 – Henry Cavendish, britainiar fisikari eta kimikaria (h. 1810).
- 1811 – György Bessenyei, hungariar idazlea (j. 1747).
- 1812 – Étienne-Louis Malus, frantziar fisikaria (j. 1775).
- 1815 – Robert Fulton, estatubatuar ingeniari eta asmatzailea, lurrunontziaren asmatzailea (j. 1765).
- 1856 – Nikolai Lobatxevski, errusiar matematikari eta geometra (j. 1792).
- 1875 – Marc Seguin, frantziar ingeniaria (j. 1786).
- 1876 – Joseph Jenkins Roberts, Liberiako lehendabiziko presidentea (j. 1809).
- 1905 – Fanny Cochrane Smith, Tasmaniako aborigena, Tasmaniako hizkuntzen azken hiztuna (j. 1834).
- 1921 – Gustav Killian, alemaniar sendagilea (j. 1860).
- 1922 – Alfred Espinas, frantziar soziologoa (j. 1844).
- 1925 – Hjalmar Branting, suediar politikaria, 1921eko Bakearen Nobel Saria (j. 1860).
- 1943 – Helene Stöcker, alemaniar bakezalea, feminista eta publizista (j. 1869).
- 1947 – Pierre Janet, frantziar filosofoa, psikologoa eta neurozientzialaria (j. 1859).
- 1953 –
- Gerd von Rundstedt, nazien Wehrmachteko mariskal alemaniarra (j. 1875).
- Sergei Vinogradski, mikrobiologian nabarmendutako errusiar zientzialaria (j. 1856).
- 1960 – Léon Bérard, frantziar abokatu eta politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (j. 1876).
- 1964 – William Garbutt, ingeles futbolari eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzailea (j. 1883).
- 1975 – Nikolai Bulganin, sobietar politikaria, SESBeko lehen ministroa (j. 1895).
- 1986 – Ana Antúnez jostuna, brodatzailea (j. 1836)
- 1990 – Sandro Pertini, Italiako 7. Presidentea (j. 1896).
- 1993 – Bobby Moore, ingeles futbolaria, herrialdeko inoizko hoberenetarikoa (j. 1941).
- 1994 – Dinah Shore, estatubatuar jazz eta herri-musikako abeslaria (j. 1916).
- 2001 – Claude Shannon, estatubatuar matematikaria, informazioaren teoriaren aitatzat hartua (j. 1916).
- 2003 – Alberto Sordi, italiar aktorea, zine zuzendaria eta gidoigilea (j. 1920).
- 2004 – Antonio Garrigues Díaz-Cañabate, espainiar legegizon eta diplomatikoa (j. 1904).
- 2006 –
- Octavia E. Butler, zientzia fikzioko estatubatuar idazlea (j. 1947).
- Don Knotts, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1924).
- Dennis Weaver, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 2012 – Yon de Luisa Saseta, Mexikoko euskal diasporako kide nabarmena (j. 1937).
- 2013 – Farideh Lashai, irandar artista, margolaria, pentsalari eta ekintzaile politikoa (j. 1944).
- 2014 –
- Petra Cuevas, PCEko militante eta sindikalista espainiarra (j. 1908).
- Harold Ramis, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta gidoigilea (j. 1944).
- 2017 – Miriam Tlali, eleberri bat argitaratu zuen Hego Afrikako lehenengo emakume beltza (j. 1933).
- 2019 – Antoine Gizenga, Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministroa (j. 1925).
- 2020 –
- Mario Bunge, argentinar fisikari eta zientziaren filosofoa, errealismoa aldezteagatik eta pseudozientzien aurkako jarreragatik ezaguna (j. 1919).
- Katherine Johnson, estatubatuar psikologoa, espazio zientzialaria eta matematikaria (j. 1918).
- Juan Eduardo Zúñiga, espainiar idazlea, eslavista, lusista, literatura-kritikaria eta itzultzailea (j. 1919).
- 2021 –
- Gary Halpin, irlandar errugbilaria (j. 1966).
- Joseph Untube N'singa Udjuu, Zaireko lehen ministroa (j. 1934).
- 2022 –
- Sally Kellerman, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1937).
- Ivanka Khristova, bulgariar pisu jaurtitzailea (j. 1941).
- John Landy, australiar atleta eta politikaria (j. 1930).
- Kathleen Nord, alemaniar igerilaria (j. 1965).
- 2023 – Walter Mirisch, estatubatuar zinema ekoizlea (j. 1921).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.